Logo Eibarko Udala

B LETRA

bigununa [bigunune] . iz. (TE). Punto flaco, zona blanda, punto débil. Maillatuta eguan lekuan, bigununia eukan. / Donde estaba abollado, había un punto flaco. / Atzekaldetik uezaba agertu jakon [neskamiari], eta hartu zittuan besartian estuturik koittauaren bigununak. (Ibilt 474).
bihar
1. [behar] . iz. (TE). Necesidad, obligación, deber. Ederto dago pinttura hori, baiña ondiokan ikutu biharra dauka. / Está muy bien esa pintura, pero todavía le faltan algunos retoques. / Hori arazuori konpondu biharra dago. / Hay que (es necesario) solucionar ese problema. / Biharra dogu bihar-biharrekua. / El trabajo nos es totalmente de necesario. / Ogixa, biharrekua, eta baitta liburuak be. / El pan cosa indispensable, y también los libros. / Errotatxok ez eban lagun biharrik zaragixak hustutzeko. (Zirik 70). / Eta, emakumiok parkatu oin be zuek txarto laga biharra. (Zirik 119). / Ez eban Zaldunari luzero itxaiñ biharrik, ba honek berihala urten eban. (Ibilt 484). Ik. premiña.
2. [behar] . iz. (TE). Trabajo, labor, tarea, quehacer. Astegunian biharra eiñ, eta jai-egunetan ibilli, hogei-errialeko bati begiratu gabe. / Trabajar los días de labor, y los de fiesta divertirse sin rnirar a un duro. / Badakigu bihar batzuek beste batzuek baiño hobiak dirana. Baiña, munduan danok baketan bizi bihar bagara, biharra dogu bihar-biharrekua. / Hobe heuke firin-da-faran ibilli barik biharra zintzo egingo baheu. / Beti biharrian da kaka morralian. / Siempre trabajando y mierda en el morral. / Eibarren krisis gogor bat izan zan, ta bihargiñik gehixenak bihar barik geldittu ziran. (Zirik 48). / Ezin igarri biharrian ala denpora-pasa ziharduan. (Zirik 55). / Burdiñako biharretan asko erabiltzen da zianurua. (Zirk 23). / Pernando gizajuak baeban nahikua bihar zutiñik egoten da ate-morroilluan giltz zulua billatzeko zelan izango zan ba gauza. (Zirik 37). / Hari [emaztiari] bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban, nahiz bihar ixillian. (Ibilt 469). Ik. lan.  Eibarren biharra gehixago erabiltzen da lana baiño. / "En Eibar, este vocablo tiene uso dominante sobre su sinón. lana" (TE, 256).
bihar dan moduan. [behar den moduan] . esap. (OEH). Como es debido. Gaztiak ez dakixe zaharrak bezin ondo berbak alkarri josten, ezta bihar dan moduan erabiltzen be. (Zirik 30).
bihar izan. [behar izan] .
1. [behar izan] . du ad. (TE). Necesitar.   Norbaitten edo zerbaitten premiñia izan. Iñor bihar izatia, gauza tristia; baiña ez (da) iñor munduan bakarrik nahikua danik. / Triste cosa el necesitar de otro, pero no hay nadie en el mundo que se baste a sí mismo. / Bihar bada eta zeuk badeitxozu, etorriko nai. / Si es necesario y te parece, vendré. / Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia. / Obligación de los hombres, ganar para las cosas necesarias de la casa.
2. [behar izan] . du ad. (TE). Tener que, deber, haber de.   Gehixenetan beste aditz baten ondoren: aldendu bihar, emon bihar... Hirurogeta hamar urteko aldendu biharra izan eben; artian, erbesteko ogi garratza, negarrekin beratutakua eruaten eben agora. / Hubieron de ausentarse por setenta años; entre tanto, el pan amargo de la emigración llevaban a la boca. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. / Mundu honetan poza ta penak danak bihar dira hartu. (Zirik 97). / Zeuena erdibana izan biharkok (biharko dok), guk gurerik etxaukagu-ta (ez jaukagu-ta).(Zirik 9). / Alper-alperrik zan agiraka eittia; da andriak, nahi tta nahai ez, obeidu bihar izaten eban. (Zirik 24). / Zer!? Tranpia kendu bihozula (bihar dozula) ta itxaitteko? Ez horraitxiok! (Zirik 121). / Deittu zetsan Dukesiak honi zerbaitt bakarrian aiñdu bihar baletsa letz. (Ibilt 475). / Alkarri ezer esan bihar barik, bixak ahalegindu ziran alkarregaz bakarrian agertzeko. (Ibilt 459).
3. [behar izan] . du ad. (NA). Querer. Ze bihozu oin, laztana? ez egin negarrik. / ¿Qué quieres ahora, cariño?, no llores.
bihar-ez. iz. (OEH). Desgracia, infortunio, contratiempo. Jausi zan kontuan zer zorigaiztoko bihar-eza batu zetsan bere buruari. (Ibilt 458). Ik. ezbihar.
bihar-sari. iz. (ETNO). Salario, jornal, sueldo.   Bihargiñak bere biharragaittik aldiro kobratzen daben diru-sarixa. Ijeleak izaten dau biharsari edo aloger gehixago, eta honek izaten dittu egunekuaz ostian, eskupeko eta atsegin-sarixak. Ik. nekesari, soldata, jornal, aloger.
biharra egin. [behar egin] . du ad. (TE). Trabajar.   Lana egin. Biharra einda bizi izatia, Jaungoikuan legia. / Vivir del trabajo, es la ley de Dios. / Jeneralian hamalau urterako danak biharrian. Ta desiatzen danak taillarrera juateko! Zergaittik eze kulturarik ez zeguan. Gurasuak be igualak ziran, eta ez zeguan kultura hori "biharra baiño estudixaik", noberari esateko. Eta holaxen. Juaten ziñan eta dirua gaiñera! Neri akordatzen jata, hamalau urtera sartu, ta lehenengo kinzenan fraka luziak; eta beste hiru lagunek be iguala! Ta juan tabernara domekan, ta zigarro-paketia erosi genduan, txikitua eran, ta zigarro bat erre... "Hamen gauaz!" Ustez ein giñala gizon!. / Oingo munduan, zenbat bihar ein bihar dan, biharrik ein barik bizi izateko. (Zirik 44). / --Zer da Patxiko; bihar asko eitten al da? --Baj! pagatzen dabenagaittik... (Zirik 55). / Eibarko basarrittar bati, kalian biharra eitten ei ebana ei zan, [...] preguntau ei zetsan kapitanak, ia zer ofizio eban. (Zirik 72). Ik. lan egin.
biharra emon. du ad. (TE). Dar trabajo, ocupación, emplear. Geldi ziran bihargiñeri biharra emoteko asmuan aindu zan Izurako bidia. / Al efecto de procurar trabajo a los parados, se mandó hacer la carretera a Izua.
biharra erain. [behar eragin] . dio ad. (OEH). Hacer trabajar.   Biharra egiñ erain. Derrigorrezko bihar horrek biharra eraitten zetsen. Izan be eurendako hori zan biziaren garratza: biharra. (Zirik 11).
biharra euki. du ad. (TE). Tener trabajo, empleo, ocupación. Ez zan pozgarri txikixa sasoi hartan biharra eukitzia, hainbeste geldi ziran artian. / No era poca suerte en aquel tiempo el tener trabajo, cuando estaban tantos sin ocupación. / 1940-1950 inguruan Alfa, Orbea ta GACia haundiñak. GACia momento batzuetan Alfa baiño gehixago izan zan. Ta bizikletenak: BH Beistegui Hermanos, ta Bicicletas Cyl, ta... Ta eskopetia be asko eitten zan: Ugartetxea, ta Laurona, ta Aya... Eibarren biharra orduan?! Sireniak joten zebanian hamabixetan, danak batera kalera! Ha zan "la marabunta". Lehelenguetan, gaiñera, buzuakin danak. Biharretik urten, pare bat txikito hartu, ta aintxitxiketan bazkaittara. Ta gero kafia ta puruakin biharrera. Ta illuntzixan barrido. Uste eze domekia zala egun guztietan!.
biharra hartu. du ad. (TE). Aceptar/coger trabajo, ocuparse. Bizi guztirako biharra hartu dau ba ointxe gure gizajuak. / Nuestro pobrecito, ahora sí que se ha embarcado en un trabajo para toda su vida.
biharrik-eza. [beharrik-eza] . iz. (TE). Crisis económica, falta de trabajo, paro. Gerra batetik bestarako bittartian, biharrik-eza ixa etenbako gaitza izan zan Eibarren. / En el lapso de una guerra a la otra, la falta de trabajo fue un problema continuado en Eibar.
biharamon-biharamon iz. (TE). Día siguiente al siguiente día.   Biharamonan hurrengo eguna. Sanjuan biharamon-biharamona zan autu hori aurkitu zanian. / Era el día siguiente del día siguiente a San Juan, cuando se descubrió ese asunto.
biharbada [beharbada] . adlag. (TE). Acaso, quizá, probablemente, puede (ser) que. Biharbada aurretik izango dira eta ez deigun gehixago itxaiñ. / A lo mejor nos han adelantado, y no esperemos más. / Ez noia agintzera hurrengokua nungo euskeran egingo dodan, biharbada kiputxez. (Zirik 7). / Ez zetsan esan gura zergaittik gauza astuna zalako, edo biharbada gauzia astunagua eitteko. (Ibilt 471). Ik. akaso.
biharbide [beharbide] . iz. (TE). Obligación, deber. Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia. / Obligación de los hombres, ganar para las cosas necesarias de la casa.
bihardan izond. (TE). Conveniente, necesario, útil. Neurri baten lan eittia, korputzeko eta arimako osasunerako bihardana da. / Trabajar en cierta medida es lo conveniente para la salud del cuerpo y del alma.
bihargin
1. [behargin] . iz. (TE). Obrero,-a, operario,-a, trabajador,-a, empleado,-a.   Antxiña, burdiñoletan biharrian jarduten ebenetako bat. Burdiñoletako langillia. Peru Abarca-ko Maisu Juanek opiziale deitzen detsana. / Ofizio jakin batian jornalian diharduana; batez be industrian (ETNO). Afraiz gure osabia, Txarridunaneko bihargiña izan zan. / Nuestro tío Afraiz fue obrero de Txarriduna. / ["Peru Abarca"-n] MJ: -Zenbat opiziale dira eta zer aloger emoten jakue? P.: -Dira lau bihargiñ: ijelia, urtzaille bi eta gatzamaillia. Alogera hainbestekua da.... / Bihargiñak jornal gehixago eskatzen jetsek uezabari. / Ez dittuzue ikusi grabadorien biharrak? ba, gauza fiñeko bihargiñik onenak eurak dittuzue. / Onenetako bihargiña dok hori. / Jauntxo itxura gehixago eukan bihargiñana baiño. (Zirik 32). Ik. opiziale, obrero, langille.
2. [behargin] . iz. (TE). Clase obrera (en sentido colectivo), clase trabajadora.   Esanahi kolektibuan: bihargin-klasia, langillerixia (ETNO). / "En sentido colectivo" (TE, 255). Bihargiña alkar aittu zanetik, asko jaso zan bere eskubidietan. / Desde que la clase obrera se unió, ganó mucho en sus derechos.
3. [behargin] . izond. (TE). Laborioso,-a, trabajador,-a.   Biharra egitten dabena, langillia (ETNO). Gazte-gaztetatik agertu zan asmotsua eta bihargiña. / Desde joven se reveló inventivo y trabajador (laborioso). / Eskopetagiñak beti izan dittuk zintzuak eta bihargiñak.
bihargintza iz. (ETNO). Oficio, tarea, trabajo.   Lanbidia; baitta zeregiña edo egittekua be. Atsegiñ eta arreta haundi bategaz jarraituko deutset bihargintza miragarri honei neure begixakaz. Ai gizon gaiso eta errukarrixak!. / Gizona bai pozik ibiltzen dala norberan gustoko bihargintzan!. Ik. lanbide, langintza, zeregin.
biharginzale [beharginzale] . izond. (TE). Societario,-a, obrerista, sindicalista.   Bihargiñen aldekua. Biharginzale zintzua izan zan bizi guztian. / Toda la vida fue societario puro. / Makiña bat halako biharginzale emon izan dittu Eibarko herrixak.
biharleku
1. [beharleku] . iz. (TE). Lugar, sitio de trabajo, taller, puesto de trabajo.   Biharra egitteko lekua, lantokixa. Biharlekuan, danok izan bihar dogu lagun. / Todos debemos ser amigos en el lugar de trabajo.
2. [beharleku] . iz. (TE). Posibilidad laboral, ocupación, oportunidad de trabajo.   Biharrerako aukeria. Ameriketan, danendako da biharlekua. / En América hay ocupación para todos.
3. [beharleku] . iz. (ETNO). Problema, dificultad.   Nekia, buruhaustia; zeregin edo lan nekeza. Zelako biharlekua jarri destan ointxe! / Bedarronduak batzia be, amaittu dou. Ez don ba, biharleku edarra, bera be!.
biharraldi iz. (NA). Jornada (laboral), momento de necesidad.
biharreko [beharreko] . izlag. (OEH). Necesario,-a, indispensable. Alde eban [...] urringo beste gela illun batera, bakar agertzeko bere atsekabe astunagaz eta bakarrian amaiñ emoteko bere lertu biharreko illetiari. (Ibilt 487).
biharreko [beharre(z)ko] (biharrezko). izlag. (TE). Necesario,-a, obligatorio,-a, imprescindible, que ha de, que tiene que. Ogixa, biharrekua; eta baitta liburuak be. / El pan, cosa indispensable, y también los libros. / Donostiara eruan dabe gaixua, biharrekua zan ba eregittia. / Le llevaron a San sebastian, pues era obligado operarle. / Barrerik eitten ez daben gizonak, zaindu biharrekuak. / Los hombres que no ríen son sospechosos. / Biharrezko neurrixan bere bekatua ordaintzeko. (Ibilt 481).  Biharrezkotasuna indartuz bihar-biarre(z)kua be erabili leike.
bihar-biharreko. [behar-beharreko] . izlag. (TE). De necesidad, inevitable.   Halabiharrekua, erremedixo bakua. Bihar-biharrekua dogu danok hiltzia. / Es de necesidad a todos el morir. / Bihar-biharrekua denboriak guenik ez eukitzia. / De necesidad que el tiempo no tenga límites. Ik. halabihar.  Berbiau, gaur egunian behintzat, gitxi erabiltzen da zentzu honetan.
biharreratu [beharreratu] . da ad. (OEH). Ir al trabajo. Urtera hori zala ta, Orbeanian hamaika barre ein ei eben egun haretan. Kontramaixua biharreratu zanian, laster juan jakon ipurgarbitzailleren (bellaco, chivato) bat kontuakin. (Zirik 13).
biharrez [beharrez] . adlag. (OEH). Necesariamente, forzosamente. Kanonigotik beherakorik ez ei eben lagatzen Capilla Sixtinara sartzen, eta Azkue zana, penaz ei zan Capilla Sixtina ikusi barik itxuli biharrez. (Zirik 89).
biharreztan
1. iz. ( -). Disparate, inconveniencia.   Literalki: bihar ez dana. Kontuz ibili, biharreztanen bat egin barik. Ik. ezbihar, oker.
2. (biharrezdan). izond. (TE). Perjudicial. Alperra, biharrezdana alde guztietan. / El perezoso, innecesario (indeseado), en todas partes.  Izen moduan be erabili leike.
biharrian
1. [beharrean] . postp. (OEH). En la necesidad de, necesitando, a falta de, por falta de. --Zer dalata baña gizonak iretargira juateko hainbeste amorru? --Nunbaitt leku biharrian izango gaittuk. (Zirik 23). / Botikarixua botika biharrian. (Ibilt 472 (tít.)).
2. [beharrean] . postp. (OEH). En vez de, en lugar de. Ardaua izan biharrian ura. (Zirik 42). / Salto eiñ biharrian, jausi zan artoz betetako zorro bat bezela. (Ibilt 461).
3. [beharrean] . postp. (OEH). A punto de. Hor nun hasi zan gure Pernando egarriaren-egarriz iturriak ez-eze errekak be agortu biharrian. (Zirik 18). / Zoratu biharrian jarri zan dama haura erantzuna hartu ebalako. (Ibilt 463).
bihartsu
1. [behartsu] . izond. (TE). Necesitado,-a, pobre, indigente. Milla errial emon zittuan auzoko bihartsuendako. / Donó mil reales para los menesterosos de la vecindad. Ik. ezerezdako.
2. [behartsu] . izond. (TE). Trabajoso,-a, arduo,-a, fatigoso,-a. Saill aldatsu hau erebiltzia, oso bihartsua. / Cultivar esta era en desnivel, es cosa trabajosa.
bihatz [behatz] (behatz, bihetz). iz. (TE). Dedo del pie.   Oiñetako hatza, beheko hatza. Eskuetakuak, hatzak; oiñetakuak, behatzak. / Bihatza daukat urratuta oiñetako barrixegaz. / Tengo el dedo del pie desollado con los zapatos nuevos. Ik. bihetzoskol.  TEk diñuanez, bere sasoian gehixen erabiltzen zan formia bihatz zan.
bihatz haundi. [behatz handi] (bihetz-haundi). iz. (TE). Dedo gordo del pie. Maillukia jausi eta bihatz haundixa maillatu desta. / Cayéndose el martillo, me ha aplastado el dedo grueso del pie.
bihatz txiki. [behatz txiki] . iz. (TE). Dedo pequeño del pie. Bihatz txikixa zittalduta daukat ospelakin. / Tengo irritado el dedo pequeño del pie con el sabañón.
bihaztun [behazun] (biheztun, bireztun, biaztun, biazun). iz. (NA). Bilis, hiel, vesícula biliar. Bihaztuna ertzian eukitzen dau, ez dakitt gibelak eukitzen daben edo bariak.
bihetzoskol (bihetzeskol). iz. (NA). Uña de pie. "Atzamarreskolak" ero "atzaskalak"; eta "bihetzeskolak". Hankakuak "bihetzeskolak". Ik. atzamar-oskol, oskol, bihatz.  Ez da hainbeste erabiltzen, "hanketako atzazkalak" sarrixago.
bihor [behor] . iz. (TE). Yegua. Hezittako bihorra, edurra bezin zurixa, opa letz semiari ekarri zetsana. / Potro domeñado, blanco como la nieve, el que como regalo le trajo a su hijo. / Azken aldixan sarrittan ikusi jittuat bihorrak Arramendi aldian. Ik. bihorrak, zaldi.  Berez, emiandako izena da; baiña pluralian erabiltzen danian (bihorrak) jeneralizauta zaldi-bihor multzuari esaten jako: caballos, caballería, ganado caballar, equino.
bihorrak iz. (ETNO). Caballería en general.   Zaldi-bihor multzua. Azken aldixan sarrittan ikusi jittuat bihorrak Arramendi aldian. Ik. zaldi, bihor.  Bihor erderazko yegua bada be, kaballuak esateko be erabiltzen da.
bihortzeko iz. (TE). Bieldo, cargador, horca de dos púas. Bihortzekuagaz, iria pillatzen dihardue etxe onduan. / Están con el bieldo apiñando el helecho, junto a la casa.
bihotz
1. iz. (TE). Corazón. Lehenango arnasatik azkeneraiñok, eten barik, lanian bihotza. / Desde el primer aliento hasta el último, el corazón trabaja sin cesar.
2. iz. (TE). Alma, corazón, sentimiento. Jakintzak, bihotzik gabe, ez dira jakitturixia. / Saber, sin corazón, no es sabiduría.  Esangura abstraktua dauka.
3. iz. (TE). Corazón, amor, cariño. Ez eizu ein negarrik, bihotza! / ¡No llores, corazón!  Normalian funziño bokatibuan erabiltzen da, artikuluakin.
4. iz. (ETNO). Parte central del tronco, veta central. Egur guztia ez dok bardiña. Zati desbardiñak jakaz. Bai! Lehenengo, azalan azpixan, gizena datok; gizena, lakia. Igualak dittuk. Gero, barrurago, gixarria; eta erdi-erdixan bihotza. Gizena biguna izaten dok, eta gixarria askoz gogorragua, eta illunagua. Ik. hun.
bihotz-bigun. izond. (TE). Compasivo,-a, benévolo,-a. Ama guztiak dira bihotz-bigunak. / Todas las madres son compasivas.
bihotz-gogor. izond. (TE). Despiadado,-a, cruel, implacable. Banekixan, Jauna, bihotz-gogorra zarana, eraiñ ez dako lekuan metatzen dozuna... / Sabía, Señor, que eres duro de corazón, que recoges donde no sembraste... Ik. anker, bihozbako, bihotzik bako, bihozgabe.
bihotzik bako. izlag. (TE). Cruel, despiadado,-a. Anaiagaz bihotzik bakua dana, zer ostianguekin? / El que es despiadado con el hermano, ¿qué será con los demás? Ik. bihotz-gogor, bihozbako, bihozgabe.