Logo Eibarko Udala

B LETRA

bialdu
1. bialtze [bidali] ( bialdutze) . du ad. (TE). Mandar, enviar.   Zeozer norabaitt edo norbaittengana heldu erain; norbaitt norabaitt juan erain. Bialdu detsat karta gogorra, baiña ez bere portamenak merezi ez eban lakua. / Le he enviado una carta dura, pero no tal que no mereciera su conducta. / Bialdu dot mandatarixa nere erantzunakin. / He mandado un propio con mi contestación. / Asmau eban karzelara bialdutzia. / Logró mandarle a la cárcel. / Zenbat kostau jatzu kartia bialtzia? / ¿Cuánto te ha costado remitir la carta? Ik. agindu.
2. bialtze [bidali] . du ad. (TE). Expulsar, despachar, echar.   Norbaitti alde erain; bota. Bialdu dabe etxetik ha jan-txakurra. / Ya le han mandado de casa a aquel parásito. / Hemen esaten dan moduan: Bialdu eban autubatzallia txakurran salan pasiatzera. (Zirik 37). / Eta beste barik esan zetsan, bialdu zeixala azkar etxetik neskamia bakia gura baeban. (Ibilt 471)
biba interj. (TE). ¡viva!, ¡bravo!, ¡arriba!. Biba geu, eta gora geuretarrak! Ik. gora.
bibaka adlag. (TE). Dando ¡vivas!. Egun guztian ziran bibaka itto biharrian. / Todo el día estaban dando vivas a desgañitarse.
Biblia iz. (OEH). Biblia. Abadia kulpitxora igotzen zan bakotxian, plazentzitar argixeri konprendidu eraitteko, ez eukan Bibliako parabola luzien premiñarik. (Zirik 43).
bibora iz. (TE). Víbora. Biboria, sube zittala eta txistularixa. / La víbora es una culebra irritable y silbadora.
bibote (bigote). iz. (TE). Bigote. Baserrittarra izan arren, prantses batek lako bibotiak zittuan. / Aunque era aldeano, tenía bigotes como un galo.
bidar [bider] . iz. (TE). Vez.   "Siguiendo al número cardinal, indica el número de veces" (TE, 257). Milla bidar esandako gauzia hari, eta beti alperrik. / Cosa repetida mil veces a aquél y siempre en balde. / "Bittan", "hirutan", "lautan" da esatia beste, "bi, hiru eta lau bidar" . / Andria, andria, andria eta milla bidar andria!!! (Zirik 50). / Ez eban izan bi bidar esan biharrik. (Ibilt 457).
bidarri iz. (TE). Piedra miliaria, hito. Mugarrixa, mugetan; bidarrixa, kilometro bakotxian. / Los mojones en las lindes, las piedras miliarias en cada kilómetro. Ik. múgarri.
bidazti iz. (AN). Caminante. Ik. ibiltari.   Bidaztia. (Ibilt 340).
bide
1. iz. (TE). Camino, carretera. Armerixako biharrik-ez baten, bidia zabala eta ederra eregi eben armeruak, Eibartik Izura. / En una de las crisis de la armería, los armeros abrieron un hermoso camino de Eibar a Izua. / Bestiak aurrera jarraitu eban, bidian harrapauko ebala pentsaurik. (Zirik 74). / Beste satelite bat bota ei juek oin be, nork jakik zenbat bidian. (Zirik 23).
2. iz. (OEH). Medio, procedimiento, método. Ta oingo hau izango ahal da bide bat sorkaldeko euskaldunak gure euskalkixa ta psikologia hobeto ezagutu deixen. (Zirik 6).
3. iz. (OEH). Ocasión, peligro. Dukian lurretatik urrindurik galtzen eban alkar ikusteko bidia. (Ibilt 482).
4. iz. (OEH). Motivo. Jentia hartaratzen danian moda bezela izaten da eta barriketarako bide bat. (Zirik 84).
bide bat egin. esap. (TE). Abrir un camino, propiciar, posibilitar.   Zeozetarako aukeria emon. Bide bat eirazu, ikusi deiran zuen aitta. / Arréglamelas para que pueda ver a tu padre. / Bide bat eirazu etxe hau saldu deiran. / Procúrame una solución para que venda esta casa.
bide batez. adlag. (TE). De paso, aprovechando la ocasión. Elgoibarren izan naiz eta bide batez erosi detsat auzokuari bihar eban ontzixa. / He estado en Elgoibar, y de paso he comprado el utensilio que necesitaba el vecino. / Haren [emaztearen] pekatu itzala ahal ete zan garbittu eguneroko mezegaz; eta bide batez beria ordaindu. (Ibilt 490).
bide-makilla. iz. (TE). Bastón alto, bordón. Zetorren, bide-makillan Mendaroko erroskak zittuala. / Venía trayendo en el bordón roscas de Mendaro.
bide-ur. iz. (ETNO). Riachuelo que se forma en los caminos cuando llueve mucho. Euri asko egin dau itxuria, bide-urak doiaz-eta. Ik. erreka-txindor.  Normalian pluralian.
bidez bide. (bidez-bidez). adlag. (TE). Por el camino, siguiendo el camino. Behiñ hara ezkero, bidez-bidez helduko zara herriraiñok. / Una vez allá, camino adelante llegarás hasta el pueblo.  Leku batetik bestera bide batetik edo gehixagotik egindako biajia bidez-bidez be esaten da.
bidez-ibiltari. iz. (TE). Peregrino,-a, nómada, transeúnte. Bidez-ibiltari eta erbesteko naiz zuen artian; emoirazue hamen sailtxo bat nere hildakua lurrian etzin deiran (Gen. 23. 4). / Soy peregrino y extranjero entre vosotros; dadme un pedazo de tierra para que acueste a mi muerta. Ik. bidezko.  Izenondo moduan be erabili leike.
lehengo bidetik. esap. (OEH). (seguir, etc) como antes. Munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen eban. (Zirik 9).
bidegin iz. (TE). Precursor,-a, predecesor,-a. Juan Batiazaillia zan Kristuan bidegiña. / Juan, el Bautista, fue el precursor del Cristo. / Antxiñakuak, jakintza honen bidegiñak. / Los antiguos fueron los precursores de estas ciencias.
bidekurutz [bidegurutze] . iz. (TE). Cruce. Bidekurutz baten, trenbidia zaintzen bizi da. / Vive vigilando la vía en un cruce.
bideratu bideratze ( bideratutze) . du ad. (TE). Encaminar, guiar, encarrilar, enderezar.   Bidera bihurtu; helburu batera zuzendu. Galduta agertu naiz basuan, baiña ziharka bideratu naiz. / Me he encontrado perdido en el monte, pero bordeando, por fin me he encaminado. / Nekez baten, ahal izan neban zuzeneko bidera bideratzia. / A grandes penas pude al fin encaminarme al buen camino. / Itsasuan bideratutzia izarrengandik ahal izaten da. / El encaminarse en el mar, lo posibilitan las estrellas. / Ondo esanaz, bideratu eban onera. / Hablándole bien, le trajo a buen camino.  Esangura fisikua eta abstraktua daukaz.
bidetako (biretako). iz. (NA). Mendigo, peregrino mendicante. Bidetakuak, honek etortzen dia ba bidian gizajuak, ahal daben moruan?, motxaillak be ez dia eta... / Bidetakuak eskian ibiltten zian, hona be etortzen zian. Hamen eskekuena esaten zan holan, bai-bai... Ataira etortzen zian; zuk ez dakizu baiña errezau eta... Aitta gura bat errezau eta... Bai-bai-bai-bai!, hoixe!
bidetxingor [bidezidor] (bidetxior, bidezingor, bidezi(d)or). iz. (TE). Atajo, sendero.   Mendiko bide txikixak, ganauen edo personen ibilixak zabaldutakuak (ETNO). / "Sendero abierto en el monte por el ganado" (TE, 258). Burdibidietatik ibilli biharrian, bidetxingorretatik juaten zan. / En vez de ir por los caminos carretiles, se iba por los atajos. / Bidetxingorra jarraittu eta heldu giñan bide nausira. / "Bidezingorra" ero "txingorra" be bai, Eibarren esaten da: bidezingorra, bide estutxo bat mendixan. Ik. txingor, gorputz-bide, harbide, estrata, burdibide, andabide.
bidezinga iz. (AS). Callejón estrecho, callejón, calleja.
bidezko iz. (TE). Peregrino, transeúnte, trotamundos. Bidezkuari ostatua emotia, kristau legia. / Dar posada al peregrino, deber del cristiano. Ik. bidez-ibiltari.
bienke [beinke] (beinke). adlag. (TE). Ciertamente, así es, cierto.   Izan be, bai seguru. / "Voz seguramente viciosa, con que se asiente a lo que se ha escuchado" (TE, 258). Bienke, errezoia daukazu esan dozun guztian. / Cierto, tienes razón en todo lo que has dicho. / Beinke: zer ikusi, a ikasi. / Aingira irristakor madarikatua! [...] Bai,... beinke... aingiria labana dala! (Zirik 101). Ik. kontizu, itxuria, erregular.
bigantxa iz. (ETNO). Ternera hembra.   Behi gaztia, 6-8 hillebete baiño gitxiagokua, biaia baiño gaztiagua. Daukaguz bigae bat, bigantxa bi. Ik. behi, biai, urrusa.  Ez dirudi gaur egun erabiltzen danik. Begiratu biai sarrerako oharra.
bigarren zenbtz. (TE). Segundo,-a.   Ordinala da. Arraza guztian batasuna, Adam gure lehenengo Aittagandik datorkigu, eta bigarren Adam esaten jakonagandik indar gehixagokin. / La unidad de todas las razas, nos viene de nuestro primer padre Adán, y del llamado segundo Adán, con más fuerza.
bigarrenez. adlag. (OEH). Por segunda vez. Bere ume denporako eskoliakin gogoratu zan, leziñua ez ekixanian bigarrenez esan eraitzen zetsenekuakin. (Zirik 86).
bigarrengo. izlag. (OEH). Segundo,-a, secundario,-a. Konziertu batian, musikia bigarrengo gauzia da. Modia, modia; modara jantzi ta modara ibilli. (Zirik 85).
bigun
1. (biun). izond. (TE). Blando,-a, tierno,-a, mullido,-a, suave. Ogi bigunakin, etxekoandrak ez dauke konturik. / Con pan tierno no tienen cuenta las patronas. / Bihotz biguna eban, beriendako eta ostianguentzat. / Tenía un tierno corazón para los suyos y los demás. / Ohe bigun goxuan. (Zirik 118). / Berba bigun hónek esanaz. (Ibilt 485). Anton. gogor.
2. (biun). adlag. (TE). Blandamente, con suavidad. Ein zittuan hondamendixak kontuan izanda, bigun hartu eben. / Teniendo en cuenta las ruinas que causó, le han tratado con blandura. Ik. bigunki.
bigundu biguntze ( bigundutze) . du ad. (TE). Ablandarse, enternecerse, ablandar, reblandecer.   Bigun edo bigunago bihurtu. Bigundu nintzan berari entzunaz. / Me ablandé con oírle. / Milla berba samurregaz biguntzia gura eban jueza. / Quería ablandar al juez con mil tiernas palabras. / Bigundu dot argizaixa, nahi dan itxuria emoteko gei honi. / He reblandecido la cera, para modelar este material a la forma que se quiera. / Errazagua hatxa bigundutzia, ha gaiztua baiño. / Más fácil ablandar una peña, que a aquel malvado. Ik. samurtu, beratu.
bigungarri iz. (TE). Acolchado, edredón, cojín. Korputzak, lo eitteko bigungarrixa eskatzen dau. / El cuerpo para dormir pide lo muelle. / Mendixan, orolgixa bigungarri. / En el monte, el líquen sirve de blandura.
bigunki adlag. (TE). Blandamente, con suavidad. Gogor eta bigunki: bigunki esanetan, gogorki obretan. / [Erregiña] bigunki lurrian jartzen eban artian. (Ibilt 459). / Hartu eban besuetan bigunki esanaz, munduan ez zala ezer haiñ gatxa, beragaittik eiñgo ez ebana. (Ibilt 485). Ik. bigun.
biguntasun iz. (TE). Suavidad, blandura, condescendencia. Ama baten biguntasunagaz hartzen eban, nahiz esker txarrakin erantzun. / Le acogía con la blandura de una madre, aunque le correspondiera con ingratitud.