Logo Eibarko Udala

B LETRA

baiño
1. [baino] . junt. (TE). Más que. Bata baiño bestia okerraguak. / El uno más travieso que el otro. / Zuen aitta, Job baiño eruan haundixagokua. / Bata zan ezpala baiño argalagua; bestiak, barriz, Gorbeian itxurako ipurmamiñak eukazen.  Desbardintasunezko konparaziñuetan erabiltzen da, konparautako zati bixak lotzeko.
2. [baino] . junt. (TE). Sino. Hau ez da urdiña, berdia baiño. / Esto no es azul, sino verde. Ik. ezpada ze, ezpada, baizik.  Esangura adbersatibua dauka.
3. [baiño] . junt. (TE). Sino, tan sólo, solamente, más que. Ez genduan bihar oiñ horixe baiño. / No necesitábamos ahora sino eso. / Neu baiño besterik ez da agertu batzarrera. / Nadie más que yo ha aparecido a la reunión.  Ezezko testuinguruetan.
askok nahi baiño hobeto. esap. (JME). Mejor de lo que muchos quisieran.   Zer moduz bizi haiz? galderiari ohiko erantzuna garai batian. Ondo bizi haiz, ala? -Askok nahi baiño hobeto. Iñok iñondako etxaukak (ez jaukak) desio onik, eta horregaittik nahi juek ni ezkontzia. (Zirik 125).
1. esap. Antes de. Urten baiño lehen. / Antes de salir.  Aurretik aditza dabela.
2. interj. (TE). ¡digo primero!, ¡primer!.   "Se dice en juegos y competencias para apuntarse primero" (TE, 216). ¡Baiño lehen, txandarako!
baiñu [bainu] . iz. (TE). Baño. Urten dogu mendira eta baiñu ederra hartu dogu ein daben zaparrariakin. / Hemos salido al monte y hemos tomado un buen baño con el chaparrón que ha caído. / Debara juan dira baiñua hartzera. / Han ido a Deva a tomar un baño.
baiñuetxe [bainuetxe] . iz. (TE). Balneario. Gure aldietako baiñuetxietan atxekixadunak gorbiztia, gehixago dala esaten dabe mahai onagaitik, uren mesediegaittik baiño. / Dicen que la mejora de los enfermos en nuestros balnearios, es más por la mesa que por virtud de las aguas.
bairatu bairatze ( bairatutze) . du ad. (TE). Convencer. Nekez baten, bairatu genduan aittori. / Por fin, convencimos al padre. / Kosta jata bairatutzia bera! / ¡Ya me ha costado convencerle! / Gura neban bairatzia etorri zeiñ, baiña ez dot ahal izan. / Quería convencerle de que viniera, pero no lo he conseguido.
baitta ... be [baita ... ere] . lok. (TE). Y también, e incluso. Baitta neuk be, eingo neuke horrenbeste. / Yo también haría otro tanto. / Ez dirua, baitta bizixa be han laga bihar izan eban. / No el dinero, sino que también la vida hubo de dejar allí. / Eta insurrekzio batian be... baitta, parte hartu gendun. / --Eta ondorengo aztartua be bai? --Baita hori be! (Ibilt 471). Ik. ez eze, ezta ... be, bai ... be.
baitta bai be. esap. (TE). Sí por cierto (con énfasis).   "Loc. adv. con que se da énfasis y se corrobora la afirmación" (TE, 210). Ez naizela etorriko?, baitta bai be, danen gaiñetik etorriko naiz! / ¿Que no vendré?; sí, por cierto, vendré por encima de todos. / Baitta bai be, zeu zara guzurtixori! / Sí y sí, tú eres el mentiroso.
baitta zera be. interj. (NA). ¡sí hombre!, ¡anda ya!, ¡vamos anda!, ¡y un cuerno!. -Hik esan heban hori? -Baitta zera be! Nik ez diñot holakorik.  Zerbaitt ukatzeko erabiltzen da.
baittu baitze [baitu] . da ad. (TE). Comprometerse. Baittu da domekarako alkarregaz urten deigun. / Se ha compromelido para que el domingo salgamos juntos.
baizik junt. (TE). Sino (que). Ez baserrixan, baizik (ezbada) kalian entzutzen dira saskarkerixa horrek. / No es en el caserío, sino en la calle donde se oyen esas groserías. / Bide horretatik, ez korputza, baizik (ezbada ze) arimia be, hondatzera dator. / Por ese camino, no el cuerpo, sino también el alma viene a perderse. Ik. ezpada ze, ezpada, baiño.  "Esta conjunción es bastante rara en Eibar, pues ordinariamente construimos con ezbada y ezbada ze" (TE, 210).
bajatu bajatze (bajatutze) (bajau). du ad. (OEH). Bajar(se), rebajar(se). Tripia bajatzia nahi bok (nahi badok) etorri hari apopillo neu nagon lekura. (Zirik 57).
bajuerliebe iz. (ETNO). Bajorrelieve.   Landutako azaleratik gitxi nabarmentzen dan erliebe-lana.
bakar
1. izond. (TE). Único,-a, solo,-a, de un elemento.   Bardiñik edo lagunik ez daukana. Bere seme bakarra opa izan zetsan Jaungoikuari. / Ofrendó a Dios su único hijo. / Eskopeta tiro bakarra. / Escopeta de un tiro.
2. izond. (TE). Solo,-a, sin compañía.   Bakarrik daguana. Laguntasuna bihar izan doten orduan, bakar agertu naiz. / Cuando he necesitado ayuda, me he encontrado solo.
3. izond. (TE). Solitario,-a.   Bakarti, bakarzale. Beti ezagutu dogu ha, gizon bakarra. / Siempre le hemos conocido solitario. Ik. bakarzale, bakarti.
bakarrian. [bakarrean] . adlag. (OEH). A solas, en solitario, en privado. Deittu zetsan Dukesiak honi zerbaitt bakarrian aiñdu bihar baletsa letz. (Ibilt 475).
bakardade iz. (TE). Soledad. Mendixan, gozamenik onena, bakardadia. / En la montaña, el mejor goce, la soledad. Ik. bakartasun.
bakarrá iz. (TE). Bacar(r)á, juego de naipes. Sasoi baten Notxenian, gauero bakarrá, eguna zabaldu arte. / En un tiempo, donde Noche, todas las noches había bacarrá hasta el amanecer.  "Con acento prosódico en la última vocal" (TE, 211): bakarrá.
bakarrik
1. adlag. (TE). Sólo, solamente, únicamente, no más que.   Eta ez besterik, eta ez gehixago, eta ez bestetan... Arraguetako Patxiko Illetas-eri, hogei milla errial bakarrik urten zetsen loterixan. / A Francisco, el quejoso de Arragueta, no más que veinte mil reales le tocaron en la lotería. / Hauxe bakarrik esango detsut. / Sólo te diré esto. / Zapatu-domeketan bakarrik egoten naiz famelixiakin. / Sólo los fines de semana estoy con la familia.
2. adlag. (TE). Solo,-a, sin compañía. Hamar urte baiño lehen, bakar-bakarrik aindu zan neskatilla Madridera. / Antes de sus diez años, salió sola la niña para Madrid. / Iñor bihar izatia, gauza tristia; baiña ez (da) iñor munduan bakarrik nahikua danik. / Triste cosa el necesitar de otro, pero no hay nadie en el mundo que se baste a sí mismo.  Indartzia nahi danian repetiduta erabili leike: bakar-bakarrik, completamente solo,-a.
bakarriko izlag. (NA). Solitario,-a.   Bakarti, bakarzale. Hori beti izen da bakarrikua, bakartixa. Ik. bakarzale, bakarti, bakar.
bakartasun iz. (TE). Soledad. Mendiko bakartasuna, korputzerako beziñ ona espirituantzat. / La soledad de las montañas, tan provechosa como para el cuerpo, para el alma. / Eta bakartasun hartan, erregiñak zalditik jatxitzeko eskuak emon zetsazenian. (Ibilt 459). Ik. bakardade.
bakarti izond. (TE). Solitario,-a, que gusta de la soledad. Beti izan zan gizon bakartixa. / Siempre fue un hombre solitario. / Aldendu zan toki bakarti ezkutu batera, nun iñok ez eban gehixago jakin beranik. (Ibilt 460). Ik. bakarzale.
bakarzale izond. (TE). Solitario,-a, que gusta de la soledad. Irakorlari bakarzale bat einda dago. / Se ha vuelto un lector amante de la soledad. Ik. bakarti.
bake (pake). iz. (TE). Paz, sosiego, tranquilidad. Danak bakia ahotan, baiña gerria bihotzian. / Todos traen la paz en la boca, pero guerra en el corazón. / Herri txikixetako bakian billa agertu da honuntz. / Ha venido acá en busca de la paz de los lugares. / Pakia da munduan gauzarik ederrena. / La paz es la cosa mejor del mundo.
bakez. adlag. (TE). Pacíficamente.   "Por medio de la paz" (TE, 212). Bakez irabazi eban danen borondatia. / Pacíficamente ganó la voluntad de todos.
bakia hausi. esap. (TE). Romper la paz. Bakia hausten dabenak galduko dau gerria, gerrarik bada. / Los que rompen la paz perderán la guerra, de haber guerra.
bakiak egin. [bakeak egin] . esap. (TE). Hacer las paces.   "Poner término a una cuestión" (TE, 212). Fransesak eta alemanak, bakiak ein dittue. / Franceses y alemanes han hecho las paces. / Gaurkuagaittik, bakiak ein dittue andra-gizonok. / Por lo que respecta al día de hoy, ya han hecho las paces marido y mujer.
bakian. [bakean] (baketan). adlag. (TE). En paz. Bakian bizi mundu guztiagaz, hor Herrixak bihar leukiena. / Vivir en paz con todo el mundo, he ahí lo que necesitarían los pueblos. / Zaittez bakian behinguagaittik! / ¡Estáte quieto por una vez! / Hantxe, nere liburuekin, bake-bakian bizi naiz nere baten. / Allá, con mis libros, vivo tranquilamente mi áurea mediocridad. / Baketan agertzen naiz nere lekutxuan. / Me encuentro en paz en mi rinconcito. / Gaua etorri zanian, ogeratu ziran baketan senar-emaztiok. ( Ibilt 467).  Bakian erabiltzen da baketan baiño gehixago. Indartzia nahi danian repetiduta erabili leike: bake-bakian.
bakian egon. da ad. (TE). Estar en paz / tranquilo,-a, sosegarse. Ez zan bakian egon danok burrukan ipiñi arte. / No estuvo tranquilo hasta ponernos a reñir a todos.
bakerako izlag. (TE). Pacífico,-a. Gizon bakerakua beti. / Siempre persona pacífica. Ik. trankil, tenplau, mantso, nasai, baketsu.
baketasun iz. (TE). Paz, sosiego, tranquilidad. Hango baketasuna, hildakuen baketasuna euren esparrauan. / La paz de allá, como la paz de los muertos en su pedazo de tierra.
baketsu izond. (TE). Pacífico,-a, tranquilo,-a, apacible. Baketsuentzat izango da Jaungoikuan Erregetasuneko bizitza. / Para los pacíficos será el Reino de Dios. / Toki baketsua zugazti hau. / Lugar tranquilo esta arboleda. / Eta han eiñ eban bere zahartzaro baketsua, Jaungoikuak deittu zetsan arte. (Ibilt 490). Ik. trankil, tenplau, nasai, mantso, bakerako.
baketu baketze ( baketutze) . du ad. (TE). Apaciguar(se), poner paz, reconciliar(se), amigar(se).   Bakiak egin edo erain; aiskidatu. Baketu dira lehengo burrukalarixok, alkarri musturrak apurtu eta gero. / Ya se apaciguaron los contendientes, después de haberse roto la cara. / Berebiziko onduen baketu zittuan inguruok. / Apaciguó los derredores, definitivamente. / Ez zan izan erreza Marruekosetan tokau jakun zatixa baketutzia. / No fue sencillo apaciguar la zona que nos tocó en Marruecos. / Alkatia agertu eta dana baketzia, bat izan zan. / Aparecer el alcalde y apaciguarse todo, todo fue una cosa. / Esan zetsan nola bere emaztia zeguan diabruak hartuta, ez kurutzak eta ez ur-bedinkatuak baketzen ebela. (Ibilt 465). Ik. sosegau.
bakillau [bakailao] (bakallau, makillau, makillau, makallau). iz. (TE). Bacalao. (Gadus morhua). Gabon eguna danetik, etxekuengana bialdu dogu morroia, bakillau bat lepuan dabela. / Siendo Navidad, hemos mandado al criado a casa de los suyos, llevando consigo un bacalao. / --Baña, ez al dakik itxasuko ura zerek gazitzen daben? --Ez. --Ezetz? [...]. Bakillauak, mutil, bakillauak! (Zirik 84).
bako [gabeko] . izlag. (TE). Carente, que no tiene, que carece. Lotsabakua, dirurik bakua, uste bakua. Ik. gabe, bage, barik.
bakotx
1. [bakoitz] (bakoitx). izord. (TE). Cada uno,-a, cada cual, cada cosa. Bakotxa bere buruan jabe (da), iñori okerrik ez eitteko kondiziñuan. / Cada uno es dueño de sí mismo, con la condición de no perjudicar a nadie. / Bardintasuna da, Erromako legezaliak esaten eben letz, bakoitxari beria emotia. / La justicia es, según los jurisperitos de Roma, dar a cada uno lo suyo.
2. [bakoitz] (bat-kotx). izond. (TE). Único,-a, de una pieza.   Osagai batekua, bakarra. Haritxale bakotxa, pipian itxuran. / Una bellota simple en forma de pipa. / Bakotxa, bikotxa, hirukotxa, laukotxa...