Logo Eibarko Udala

B LETRA

bere kautako [bere kabutako] . iz. (TE). Monólogo, reflexión a sólas.   "Acción de hablar consigo mismo" (TE, 245). Zeiñek ez dittu bere kautakuak? / ¿Quién no dialoga consigo mismo? Ik. bere kautan, nere kautan, nere kautakuetan, kautan.  Pluralian gehixenbat: bere kautakuak.
bere kautakuetan jardun. (bere kautakuetan egon). esap. (TE). Reflexionar a sólas, hablar consigo mismo,-a. Gure ama zanak, berekautakuetan jarduntzen eban zeregiñetan zan artian. / Nuestra madre hablaba consigo misma mientras despachaba sus quehaceres. Ik. kautan, nere kautakuetan, nere kautan, bere kautan.
bere kautan [bere kabutan] (bere kautetan). adlag. (JSM). Consigo mismo,-a, reflexionando a sólas. Serenuak pentsau eban bere kautan. (Zirik 55). / "Zintzuegixa naizelako pasatzen jataz neri honelakuak" esaten eban Gautxorixak bere kautan. (Zirik 26). / Behin, bere kautan euala, bat juan ei jakon, ta bat-batian soltau ei zetsan:. (Zirik 111). / Horrek bere kautetan diharduanian ausente dagola dirudi. Ik. bere kautako, nere kautakuetan, nere kautan, kautan.  Esan eta pentsau moduko berbekin erabiltzen da.  JSMek: "Equivale a berekikoetan" (TE, 767).
berebiziko onduen esap. Si alguna vez en la vida sí en esta ocasión, del mejor modo posible. Harrua zan, baiña berebiziko onduen apaldu eben. / Era soberbio, pero si alguna vez en la vida, ya le humillaron en esta ocasión. / Eta neurtu zetsan bizkarra tentatzailliari berebiziko onduen. (Ibilt 464). Ik. bizi.
beregandu beregantze [bereganatu] (bereganatze, beregandutze, ) (bereganatu). du ad. (TE). Adueñarse, apropiarse.   Bereganatu, jabe egin. Jabia hil barik, eziñ izan zittuan beregandu haren lurrak. / Sin matar al dueño, no pudo apropiarse de sus tierras. / Haren lurrak beregandutzia, heriotza baten kargia kosta jakon. / El apropiarse de sus tierras, le costó la carga de un crimen. / Nekez baten, ahaldu eban bihotzian erebixan maittia beregantzia. / Por fin consiguió adueñarse de la amada que traía en su corazón. / Galdutako apurren bat barriz bereganatzen ete eban, han ebillen gure Txorixa estu ta larri. (Zirik 76).
bereganzale izond. (TE). Usurpador,-a. Jatorri guztia zan bereganzalia, eta inguru guztiak eurenganduta zittuen. / Toda la familia era usurpadora y todo el derredor se lo habían apropiado.
berekoi izond. (TE). Egoísta.   Bestiengaittiko ardura barik, bere buruari begira bakarrik jarduten dabena (hirugarren personan aittatzen diranekin bakarrik erabili leike). Ha baiño berekoi negargarrixagorik munduan... / En el mundo otro egoísta tan lamentable como aquél. Ik. beretzako, buruzale, berezale.
berekor izond. (AN). Egoista. Ik. berekoi.  Ez da erabiltzen. Arruntagua da berekoi.  (Ibilt 339)
beretzako izlag. (TE). Egoísta. Gizon beretzakua, iñoiz mesederik ein gabia iñori. / Hombre interesado, que nunca hizo ningún favor a nadie. Ik. buruzale, berezale, berekoi.
berez adlag. (TE). De por sí, por naturaleza, en sí mismo, fácilmente. Berez etorri jata gaitz hau. / Este mal me ha venido de por sí. / Udaberrixan, lurra berez betetzen da loraz. / En la primavera, la tierra se llena naturalmente de flores. / Berez eitteko gauzia. / Cosa de hacer fácilmente.  Izatez, bera-n forma instrumentala da, baiña esanguria izenordaiñetik eta erakusletik zihero aldenduta dauka.
berezale izond. (TE). Egoísta. Semia be, berezalia, demoniua! / ¡El hijo también, egoísta del demonio! Ik. beretzako, buruzale, berekoi.
berezko
1. izlag. (TE). Innato,-a.   Naturala, personiari berez datorkixona kanpoko eragiñik barik (gaittasuna, dona, albidadia, joera...). / "Disposición natural, don innato para alguna cosa" (TE, 246). Berezkua dakar ume honek dantzarako. / Este niño trae disposición para la danza.  Izatez adjektibua da, baiña izen letz be erabili leike.
2. izlag. (TE). Natural, no artificial, silvestre.   Naturala, bere izatiari dagokixona, kanpoko eragin barikua. Berezko gauzak, gizonan eskutikuak baiño ederraguak. / Las cosas naturales (de la Naturaleza), más bellas que las obras del hombre. / Mendiko berezko perretxikuak, hobiak (dira) simaurtzan zeregiñen puruan hartzen diranak baiño. / Las setas naturales del monte son mejores que las que se obtienen a fuerza de cuidados en el abono.
bergamaillu iz. (ETNO). Pared trasera del horno.   Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamazua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da. Labian atze aldian daguan harrizko hormia da, toberia edo haixebidia daroiana, hauspotegixa suan eragiñetik babesteko. Ik. bergamazo, haiza-harri.
bergamazo iz. (ETNO). Pared trasera del horno.   Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamaillua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da. Ik. bergamaillu, haiza-harri.
berihala [berehala] (berihela, bela). adlag. (TE). Enseguida, inmediatamente, al momento, al instante. Aindu deskun letz, berihala izango da berriz guregaz. / Según nos lo ha prometido, en seguida va a estar de nuevo con nosotros. / Bela naiz zuregaz juan gaittian. / En seguida soy contigo para que nos vayamos. / Zeozer bihar dozunian, hortik hots ein eta berihala ekarriko jatzu. (Zirik 81). Ik. aurki, segiduan.
berihalakuan [berehalakoan] (belakuan). adlag. (TE). Enseguida, inmediatamente, al momento. Juan eta berihalakuan itxuli zan. / Fuése y tras un instante volvió. / Amak eindako galtzok etxaz (ez jaz) ez berihalakuan zulatuko. ( Zirik 123). Ik. behingoz, behinguan, segiduan.
berihalaxe [berehalaxe] (belaxe). adlag. (TE). Enseguida, ahora mismo.   "-xe" atzizki indartzaillia dauka. / "En seguida, lo que se dice en seguida" (TE, 246). Zu juan eta berihalaxe heldu zan bestia. / En seguida de marcharte tú vino el otro. / Berihalaxe, hauxe, horixe, haraxe, honaxe... / Berihalaxe bota bihar dot nere burua ibaira. (Zirik 120).
berjel izond. (TE). Desmañado,-a, inútil, majadero,-a. Atoz hona, berjel aluori!  "Se dice a imitación de los de Ondárroa" (TE, 246).
Bermio [Bermeo] (Mermio). l. iz. (TE). Bermeo. Bermiora heldu giñan, Ondarrua eta Lekeittiotik zihar.
berna iz. (TE). Pantorrilla.   Hankian beheko zatixa, belaunan eta oiñan artekua. Bernako zaurixa osatu ezinda dabill hilletan. / Durante meses está sin poder curar la herida de la rodilla.
berna-hazur. iz. (TE). Tibia. Berna-hazurrakin ertza jota, luzero euki neban belaun guztia haundittuta. / Dando con la tibia en una esquina, tuve hinchada toda la rodilla durante mucho tiempo.
berniz (barniz). iz. (NA). Barniz. Holako tapatzeko bat, haxe zan enzeraua. Eta espresamente eindakuak, e? Topau zer bat, tela gogor-gogor-gogorra, eta hari emoten jakon berniza. Eta gero beste berniz bat emoten jakon ura pasau ez dakixon. Ba enzeraua da hori, e?, bai!.
bero
1. iz. (TE). Calor (fisica). Berua eta hotza dira, gure korputzari aukeratzen jakozen guen bi, gorago eta beherago izan leikian eta izaten dan gauza baten. / Calor y frío, son dos límites con referencia a nuestro organismo, en una cosa que puede ser más y menos.
2. iz. (TE). Bochorno, calor (metereológico). Gaurko berua lakorik, Andramarixetan be ez. / Calor como el de hoy, ni a mediados de agosto. / Baiña, amesetan be beruak ez etsan alde eitten. (Zirik 18).
3. izond. (TE). Caliente. Ogi beruakin, ez dago konturik tabernarixandako. / El tabernero no tiene cuenta con el pan caliente.
4. izond. (TE). Apasionado,-a, ardiente, irascible, enfadadizo,-a, colérico,-a. Gizon berua zan, errez sututzen zana. / Era persona irascible, que se encendía fácilmente.
5. interj. (ETNO). Caliente-caliente, andas bien, andas cerca.   Jolasetan zeozeren billa dabillenari esaten jakona ondo doiala aitzen emoteko. Anton. hotz.
bero egin. (bero egon). du ad. (TE). Hacer calor. Gaur arrasaldian bero ein dau. / Hoy a la tarde ha hecho calor. Ik. bero egon.
bero egon. da ad. (TE). Hacer calor. Bero dago hamen, ate guztiak itxitta. / Hace calor aquí, con todas las puertas cerradas. Ik. bero egin.
bero-galda. iz. (ETNO). Bochorno.   Bero haundixa, ixa sargori. Ik. eguzki-galdatan egon, sargori.
bero-hausi. iz. (AS). Corte de digestión. Ik. hotz-hausi.
beruan. [beroaren] . iz. (TE). Calentura, fiebre. Beruanak hartu dau eta ezarrixa dago gizajua. / Le ha dado calentura y está muy cargado el pobre. Ik. kalentura, elgar.
beruana kendu. esap. (TE). Restar lo exagerado (fig), restar las vísceras a la res, para pesarla.   Beruan esaten danari berokerixia kendu. Berez, hiltegixan animalixia hil ondoren pixatzerakuan barruak kentzia esan gura dau. / "Loc. verbal de la terminología de los cortadores. Restarle lo que tiene o pueda tener de exageración una cosa, como el cortador que en tratos con el dueño de la res resta el coeficiente de la res en caliente" (TE, 249). Harek esaten dabenari, beruana kendu bihar jako beti. / A lo que dice aquél, hay que rebajarle siempre lo de en caliente.
bero-bero egin esap. (OEH). Acalorarse, alterarse, enardecerse, ponerse furioso,-a. Ta eztabaidan ebizela, bero-bero einda, esaten detsa batak bestiari. (Zirik 68).
berori
1. (bedori). erak. izord. (TE). Ese mismo, esa misma, eso mismo.   Hori indartuta. / "Tercera persona del singular (sujeto) en posición de demostrativo" (TE, 232). Bedori jarri deilla lehenen, eta bestiok juango gara ondoren. / Que se ponga él el primero y los demás le seguiremos. / Gaur, Eibarko gaztiekin be hori berori gertatzen da. (Zirik 30).  Beste kasu markak be hartu leikez: berorrek /bedorrek, berorri /bedorri eta abar.
2. (bedori, beroi). izord. (TE). Usted.   Formia, izatez, indartutako 2. graduko erakuslia da. / "Segunda persona por transposición, en trato de dignidad o cortesía" (TE, 232). Bedori da nausi, eta bedorrek esaten dabena izango da onena. / Vuestra merced es el principal, y lo que mande usía será lo mejor. / Hi, baiña, hik eztakik abade jaunari "berori" deittu bihar jakona ala? (Zirik 78). / Jauna, Señoriak esango dau nahi dabena eta Bedorrek ezagutzen dau iñok baño hobeto. (Ibilt 480).
berorika adlag. (JSM). Hablando de usted.   Berori tratamenduaz. Ondoren emon zetsan milla esplikaziño, berorika zelan ein bihar zan konprendidu eixan. (Zirik 79). Ik. hika, zuka.
berorikada. iz. (JME). Frase con tratamiento de usted.   Berorika eginiko esaldia, umorez. Hurrengo egunian juan zan dotriñara eta soltau zetsazen abadiari “berorikada” batzuek. (Zirik 79).
berotasun
1. iz. (TE). Temperatura alta. Burdiñia urtziak berotasun haundixa eskatzen dau. / La fundición del hierro exige gran temperatura.
2. iz. (TE). Afecto, cariño, amor. Aman berotasuna barik hazittako umiak, umetasun tristia. / Los niños criados sin el calor de la madre, infancia triste.
3. iz. (TE). Enfado, enojo. Juan jako aittari atzoko berotasuna. / Ya se la ha ido al padre el enojo de ayer.