Logo Eibarko Udala

B LETRA

bengantza (benganza). iz. (TE). Venganza. Bengantzia, esaten dabe, Jainkuen ezti-bitsa. / La venganza, suelen decir, placer de los dioses.
bengatzaille [bengatzaile] . iz. (TE). Vengador,-a, . Ostikopian beti, bengatzaillian zain bizi ziran. / Siempre bajo la bota, vivían en la espera de un vengador.
bengau bengatze [bengatu] . du ad. (TE). Vengar(se). Atilak bengau zittuan Erroman milla urteko ustelkerixak. / Atila vengó las inmoralidades de mil años de Roma. / Jaungoikuari eskua hartzia da bengatzia. / El vengar es tomar la mano de Dios. Ik. mendekatu.  Oso berba arruntak dira bengau eta bengatze.
benta iz. (TE). Hospedaje, venta.   "Con la cosa debió introducirse la voz, pues ostatua, que puede ser préstamo anterior, no es rigurosamente su sinónimo" (TE, 240). Olerriako bentia, Matxin-benta, Lapur-benta.
bentaja iz. (OEH). Ventaja. Orraitik neri gerta zaidanaz, bentajan naiz aterako, kartzelako zertifikaduak, eraman zizkidalako. (Zirik 98). / Aztoratua [ebillen] neskamian ondoren, nahiz da honek ez izan beste bentajarik, jaunarentzat, barrixa izatia baiño. (Ibilt 456).
bentana iz. (TE). Ventana. Neska bandera hori, beti bentanan (leihuan) dago. / Esa loca muchacha, siempre está en la ventana. / Hi, Jerolimo, hurrenguan andriakin laztanka habillenian, bentana ondotik erretirau heike. (Zirik 79). / Gehixagoko barik, bentania zabaldu ta bota eban bere burua ibaira. (Zirik 120). Ik. leixo.
bentantxilla (mentantxilla). iz. (NA). Ventanilla, apertura pequeña de las puertas.   Basarrixetan, oilletxian esate baterako, ate osua zabaldu biharrian, bentantxillia zabaltzen zan oilluak kanpora urten eta sartzeko. Lehen basarrixan badakizu, akordatzen zara lehengo atiak?: han dakan ha txikixa?: ha da mentantxillia, haxe da bentantxillia.
bentero iz. (TE). Ventero,-a. Olerriako benterua zan, bide batez, katenerua. / El ventero de Olarreaga, era al mismo tiempo el alcabalero.
benzidu benzitze (bentzidu, benziru). du ad. (NA). Dominar. Bueno! gaurko bedarrak be benziduta dakauz. / Harek ume txikixak, harek danak bentziduko zaittue, bai-bai-bai-bai!, eta bentzidu gaiñera, e?!
benzina iz. (JSM). Gasolina, bencina.  JSM-k holan diño: "Haurtzaroan hala ikasi genuen baina gerra aurretxoan hasi ginen gasolina erabiltzen" (in TE, 767).
bera
1. izord. (TE). Él, ella, ello, él/lo mismo, la misma.   Indartutako erakuslia da, ber-a, baiña izenordain moduan lexikalizauta dago. Bera etorriko zala hodetan, bere aingeruegaz, onak eta txarrak erabagitzera. / Que él vendría sobre las nubes, con sus ángeles a juzgar a los buenos y a los malos. / Kendu zetsezen eskubide guztiak eta bera katiegaz eruan eban kerizpera. / Le privaron de todos sus derechos, y con cadenas le llevaron a la sombra. / Berak esandako gauzia da esan detsutena. / Lo que te he dicho es cosa que lo dijo él. / Hori zeregiñori ein deixala berak. / Esa labor, que la haga él. / Etxekalte aterpebako bat zan, esaten ebana Eibar erdixa zala berana. / Etxekalte era un sin techo que decía que medio Eibar era suyo. / Beretzako beria, bestiena erdi bana. / Lo suyo para sí; lo de los demás, a medias. Ik. bere.  Funziño nagusixak, TEk diñuan lez, hónek dira: "Nominativo de la tercera persona del singular, sujeto de los ver. intran. o neutros" (TE, 240), eta "Acusativo de la tercera persona del singular, como término de un complemento directo" (TE, 240). Kasu markak hartzen dittu: berak, berari, [bere / beran]*, berakin, beretzako / beretzat / beretako, berandako / berantzat eta abar. Instrumentala daukan formia (berez) esanguraz bastante lexikalizauta daguan ezkero, aparte laga da.
2. erak. izord. (TE). Aquél, aquella, aquello, aquél/aquello mismo, aquella misma.   Ber- aurrizkixakin indartutako erakuslia da.  3. graduko izenordain lez lexikalizauta be badago.
berbera. izord. (TE). Intensivo de "bera", el/lo mismísimo, la mismísima.   Bera-n indargarrixa. Aitta berbera dozu seme hori. / Ese hijo es el mismísimo padre. / Geuk saldu gentsen asto itsua, berbera, oso konponduta ferixan erosi doguna. / El burro ciego que vendimos, el mismísimo, todo arreglado, el que hemos comprado en la feria. / Euskeria gure herriaren anima ber-bera izanik. (Zirik 41).
bere-beria. izord. Suyo,-a de él/ella, como dos veces suyo,-a. Bere-beriakin bizi da, iñor nekatu barik. / Vive con lo suyo propio, sin fatigar a nadie.
berakatz (bedekatz, berekatz). iz. (TE). Ajo. (Allium sativum). Bedekatza, urte guztirako laiñ hartzen genduan ortuan. / Tomábamos en la huerta, ajos bastantes para todo el año. / Berakatz-zopak asmau zittuana, makiñatxo baten esker onak merezi dittuan gizona. / El que inventó las sopas de ajo, hombre que merece el agradecimiento de no pocos.
berakatz-atal. iz. (TE). Diente de ajo. Berakatz-atal bat igarixan, gatza eta orixo tantanen bat; irakiñ eraiñ urari, eta hor berakatz-saldia. / Un diente de ajo nadando en el agua, sal y alguna gota de aceite; hacerlo hervir y hé ahí el caldo de ajo.
berakatz-atala baiño zintzuagua.   "Loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona" (TE, 241).
berakatz-atala baiño zintzuagua.   "Loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona" (TE, 241).
berakatz-buru. (berakazburu). iz. (TE). Cabeza de ajo. Ikubilla lezkotxe berakatz-buruak eitten ziran gure aittan ortuan. / Cabezas de ajo como puños se criaban en la huerta de mi padre.
berakatz-landara. iz. (TE). Planta del ajo. Berakatz-landarak eta beste landara batzuk be bai, piskat etzinda jarri bihar izaten dira. / Las plantas del ajo, como otras hortalizas, hay que plantarlas acostadas a tierra.
berakatz-salda. (berakasalda). iz. (TE). Caldo de ajo. Negu eta uda, berakatz-saldia goizeko zortziretan gosari letz. / Invierno y verano, caldo de ajo a las ocho de la mañana a título de desayuno.
berakatz-txorta. iz. (TE). Ristra, manojo de ajos. Berakatz-txortia lepotik behera, nafarrak Sanfermiñetan. / Una ristra de ajos al cuello, los navarros por San Fermín.
berakatz-zopa. (berakazopa). iz. (TE). Sopa de ajo. Errondarixen legia, azkenengo tabernan berakatz-zopak ein goizaldera. / Costumbre de los trasnochadores, hacer sopas de ajo en la última taberna del recorrido hacia la madrugada.
berakatz-atala baiño zintzuagua Más fino,-a que un diente de ajo.   "Loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona" (TE, 241). Berakatz-atala baiño zintzuagua urten detsa hartu eban andriak. / La mujer que tomó, le ha salido muy hacendosa. / Gure gizona berakatz-atala baiño fiñagua da, nik hori beti esan dot.
berakatz-atala baiño zintzuagua Más fino,-a que un diente de ajo.   "Loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona" (TE, 241). Berakatz-atala baiño zintzuagua urten detsa hartu eban andriak. / La mujer que tomó, le ha salido muy hacendosa. / Gure gizona berakatz-atala baiño fiñagua da, nik hori beti esan dot.
berandu adlag. (TE). Tarde, con retraso, tardíamente. Aurten garixak berandu datoz. / Este año los trigos vienen tardíos, tarde.
beranduko izlag. (ETNO). Tardío,-a, tardano,-a.   Beranduen batzen dan genero klasia. Lekak aurten goixagokuak asko emon dabe baiña berandukuak ez. / Zer dala-ta asmau eban gizur hori? Heure beranduko
etorrera tapatziarren seguru. (Zirik 28).
Anton. goixagoko.
beranduko gari. iz. (ETNO). Trigo tardío, tardano.   Beranduen batzen zan gari klasia. Garixen artian klasiak eguazen: bata gozgarixa, lehenen urtetzen ebana, eta bestia berandukua, beranduko garixa. Ik. goizgari, goixagoko, gari, beranduko.
berandutu berandutze . zaio ad. (TE). Hacerse tarde. Berandutu bihar jatzu mezatarako. / Se te va a hacer tarde para misa. / Pauso bakotxian paraboletan geldittu ezkero, ez da millagrua berandutzia. / Parando a cada paso para charlar, no es milagro el retrasarse. Ik. belutu.  Belutu gitxi erabiltzen da; berandutu gehixago.
berandutxo adlag. (OEH). Algo tarde.   Berandu samar. Berandu-n txikigarrixa. Berandutxo zatoz ba andra, lumatuta nago-ta. (Zirik 77).
1. beratu
1. beratze (beratutze) . du ad. (TE). Ablandar, poniendo a remojo.   Bigundu, janarixak uretan-edo jarritta. Baba horrek zaharrak izan bihar dira eta hobe bezperatik beratzera botatzia. / Esas alubias deben ser viejas, y mejor echarlas a remojar desde la víspera. / Bakillauak, beratutzia bihar izaten dau. / El bacalao necesita ser puesto a remojo. / Baburrunak beratzia hobe, egosten ipiñi aurretik. / Mejor echar las alubias a remojo antes de ponerlas a cocer. / Gertau eban zigorra gatz-uretan beratuaz miñgarrixagua izan zeiñ. (Ibilt 470). Ik. samurtu, bigundu.
beratzen ipini. du ad. Poner a remojo.
beratzera bota. du ad. (TE). Poner a remojo.   Uretan ipini bigundu deiñ. Lehenago, babak beratzera bota bihar izaten ziran, balia lakuak gura ezik. / Antes era obligado echar las alubias a remojo, si no se las quería como una bala.
2. beratu
2. iz. (TE). Remojón. Beratu ederra hartu dogu, ein daben trumoi eurixakin. / Buen remojón hemos tomado, con el aguacero que ha caído.
berau erak. izord. (TE). Éste mismo, ésta misma, ésto mismo.   Indartutako formia da. / "Forma demostrativa del nominativo de la tercera persona del singular" (TE, 242). Berau da interesik haundiña euki bihar leukiana. / Él mismo es el que debiera tomarse el mayor interés. / Beronek esan desku etortzeko, bihar bat aindu gura deskula eta. / Él nos ha mandado venir, diciendo que nos iba a encomendar un trabajo. Ik. bera.  Beste kasu markak be hartu leikez: beronek / bedonek, beroni / bedoni eta abar.
berba iz. (TE). Palabra. Hasieran zan Berbia, eta Berbia zan Jaungoikuagaz, eta Berbia zan Jaungoikua... / En el principio era la Palabra, y la Palabra estaba con Dios y era Dios la Palabra. / Berbia harrua eta plotsikua zimurra. / La palabra altiva y el bolsillo flaco. / Senera etorrena hasi zan berbak soltatzen. (Zirik 75). Ik. hitz.  "Nin un vierbo menguaron, nin otro añadieron. Sto. Domingo. Berceo, 227" (TE, 244).
berba baten. adlag. (EEE). En resumen, en una palabra. Berba baten: esan dozun guztia, guzurra. / En resumen: todo lo que has dicho, mentira.
berba egin. du ad. (TE). Hablar, conversar, charlar. Berba eittia ez da nahikua, obrak bihar dira. / No basta hablar, son necesarias las obras. / Bai, hiregaitik pe neuk berba ein biharko juat, hik eztakik eta. (Zirik 41). / Baiña jakizu iñoiz ez dorala berbarik egin haregaz zu aurrian ez zarala. (Ibilt 480).
berbatik oratu. dio ad. (TE). Tomar la palabra.   Norbaittek esandakuari heldu. Berbatik oratu, eta ez zetsan laga ezkondu arte. / Le agarró su palabra y no le dejó hasta que se casaron.
berbatza. iz. (TE). Palabrería, charlatanería.   "Abundancia de palabras" (TE, 243). Erabilli eban berbatziakin, nahi tta nahi ez guzur asko artian. / Con la palabrería con que se produjo, necesariamente hubo de haber muchas mentiras.  Ez da asko erabiltzen; berba-jarixua edo gehixago.
1. [berba emon] . dio ad. (TE). Prometerle, dar la palabra. Berbia emon zetsan, bere ondoria zeruko izarrak beziñ ugarixa izango zala. / Le prometió que su descendencia sería numerosa como las estrellas del cielo.
2. [berba emon] . du ad. (TE). Dar/ceder la palabra, dar el turno de hablar. Batzar legekuetan, berbia eskatzen da; eta buru eitten dabenak emon eta gero, zutiñik, berbia hartu eta bere eritxixa esaten dau zer esan daukanak. / En las reuniones formales, se pide la palabra; y después que el que la preside se la concede, de pie, toma la palabra el interpelante y expone su opinión.
berbia eskatu. du ad. (TE). Pedir la palabra, pedir turno para hablar. Batzar legekuetan, berbia eskatzen da; eta buru eitten dabenak emon eta gero, zutiñik, berbia hartu eta bere eritxixa esaten dau zer esan daukanak. / En las reuniones formales, se pide la palabra; y después que el que la preside se la concede, de pie, toma la palabra el interpelante y expone su opinión.
berbia hartu. du ad. (TE). Hacer uso de la palabra, tomar la palabra. Batzar legekuetan, berbia eskatzen da; eta buru eitten dabenak emon eta gero, zutiñik, berbia hartu eta bere eritxixa esaten dau zer esan daukanak. / En las reuniones formales, se pide la palabra; y después que el que la preside se la concede, de pie, toma la palabra el interpelante y expone su opinión.
berbia jan. [berba jan] . du ad. (TE). Faltar a la palabra.   Agindutakua bete ez. Berbia jandako jendia jarri da aintzen leku askotan.
berbia kendu. dio ad. (EEE). Silenciarle, quitar la palabra.   Isildu erain. Joxek ez ekixan gizonak andreri berbia zelan kendu asmau eziñik ebizena.
berbabako [berba gabeko] . izlag. (TE). Que falta a su palabra, no cumplidor,-a. Hasieratik azkeneraiñok, berbabakua. / Infiel, desde el principio al fin.
berbadun izond. (TE). De palabra, cumplidor,-a. Berbaduna zanetik, soldautzatik etorri arte itxain zetsan. / Siendo de palabra, le esperó hasta que volvió del servicio militar. Ik. berbako.
berbaera (berbakera). iz. (TE). Modo de hablar, modo de expresión. Zer berbaera dok hori nausixago batenganako? / ¿Qué manera de hablar es ésa para con un mayor? Ik. hizkera.