Logo Eibarko Udala

B LETRA

belarrondoko
1. iz. (TE). Almohada. Nahi dozu beste belarrondoko bat hobeto lo ein deizun? / ¿Quieres otra almohada para que duermas mejor? Ik. buruki, buru-azpirako, buruko, almuhada.  "Se conoce la voz en Eibar, por el chiste que permite el equivoco homofónico, pero no se usa. En su lugar se dice Almuadia, almuada-azala. Cuando se procura no incurrir en el barbarismo se dice buru azpirakua" (TE, 237).
2. iz. (TE). Bofetada, bofetón, sopapo. Belarrondoko bat emoixozu ixildu deiñ. / Dale un bofetón para que se calle. / Sorgiñak, belarrondoko haundi bat jaurti zetsan aurreko gabian bezela. (Ibilt 468).
belaun iz. (TE). Rodilla. Miñ hartu dot belaunian, mahai ertza jota. / Me he hecho daño en la rodilla, con la esquina de la mesa.
belaunburu iz. (TE). Rodilla. Belaunburua haundittuta darabitt oingo egunetan. / Estos días traigo hinchada la rodilla.
belauniko (belaunbiko). adlag. (TE). Arrodillado,-a, de rodillas. Laban eiñ, eta belauniko geldittu nintzan. / Resbalé, y quedé de rodillas. / Neskame errukigarrixa agertu zan etxeko-andriagana, belauniko, negarrez esanaz zerlako miñak emon zetsazen uezabak. (Ibilt 470).
belaunikotu belaunikotze [belaunikatu] ( belaunikotutze) . da ad. (TE). Arrodillarse.   Belauniko jarri. Noiz jaiki, noiz belaunikotu eta noiz jarri bihar zaran, bedorrek papelorrek diño. / El mismo papel dice cuándo has de levantarte, cuándo arrodillarte y sentarte. / Gure Jaunan aurrian, belaunikotutzia ohittutzen da. / Se acostumbra arrodillarse ante la Sagrada Forma. / Aindu etsen belaunikotzia azkenengo kredua esateko. / Le ordenaron arrodillarse para decir el último credo. / Belaunikotu eta parka eskatzen jarri zan. (Ibilt 468).
beleron interj. (ETNO). ¡por mí y por todos mis compañeros!.   Libratzeko formulia harrapatze jokuetan.
beleta izond. (NA). Inconstante, mudable.   Ipurlokia, aldakorra, ariña. Bai, persona beletia..., gizon beletia...
belianak iz. (TE). Nidada del cuervo. Hatx bittarte baten agiri ziran belianak. / En un risco aparecía la nidada de cuervos. / Arrajolako makal haundixan buruan topau najittuan belianak. / Mandiolako ataixan urtero ernarianak. Ik. bela.  Bes. ernarianak, okillanak, txittalapurranak...
belozipedo (belozipero). iz. (TE). Bicicleta. Eibarren lehenengo ikusi zan belozipedua, don Plazidona / La primera bicicleta que se vio en Eibar, la de don Plácido (Zuloaga). Ik. txirrindula.  Hauxe izan zan lehenengo bizikletak agertu ziranian ipiñi jakuen izena, fransesetik hartuta. Gaur egun be, eibartar batzuek holaxen esaten detse. Dana dala, gehixago zabaldu zan txirrindola (edo txirrindula) izena, eta azkenaldixan bizikletia (ETNO).
beltxindor iz. (NA). Orzuelo, divieso. Aitxiri begixa tapau detse?: beltxindorra da hori. Ik. erlekizten.
belu
1. adlag. (TE). Tarde, con retraso. Belu zan zu etorri ziñanian. / Era tarde cuando tú viniste. / Ni heldu nintzanerako, belu zan: hilda eguan. / Para cuando llegué era tarde: había muerto. / Goizian belu, nahikua ordezko lo eiñda gero lagun urdi bixak tabernan bat eiñ ebanian. (Ibilt 458). Ik. berandu.
2. izond. (TE). Tardío,-a. Makatz hónek goiztarrak; madari ha, belua. / Estos perales (silvestres) son tempraneros; aquel peral, tardío.
belutu belutze ( belututze) . da ad. (TE). Hacerse tarde.   Berandutu. Batari eta bestiari aitzen, belutu egin naiz. / Oyendo a unos y a otros, me he retardado. / Belutu ein jatan atzo, zuen etxera agertzeko. / Ayer se me hizo tarde para ir a vuestra casa. / Hainbeste harutz eta honutzekin, belututzia gura eban lanera sartzeko. / Con tanto ir y venir, quería que se le hiciera tarde para entrar al trabajo. / Ez da millagro belutzia, bidian dagozen ikusmira guztiegaz. / No es milagro retardarse, con todas las maravillas que hay en el camino. Ik. berandutu.  Gitxi erabiltzen da.
Beña [Gorostabeña] . b. iz. (TE). Beña (caserío). Beñakua zan haren aitta zaharra. / Era de Beña su viejo padre.
benda iz. (TE). Benda. Fedia iduritzen dabe, begixetan bendia dabela. / Representan a la fe, teniendo una venda en los ojos.
bende
1. [mende] . iz. (OEH). Siglo, época, tiempo. XVIII-garren bendiaren barruan. (Ibilt 453).
2. [mende] . postp. (TE). Bajo el dominio/poder/mando, bajo la autoridad. Judixuen Probintzia Ponzio Pilaton bendian zala, josi eben kurutzian Nazaret-ko arotzan semia. / Estando la Provincia judía bajo el poder de Poncio Pilato, crucificaron al Hijo del carpintero de Nazaret.  Postposiziñuan aurreko berbiak kasu markak hartu leikez, gehixenetan genitibua. Postposiziñuak berak be hartu leikez deklinaziñoko markak, gehixenetan inesibokua, baiña zer esan nahi dan, leku-denborazko edozeiñ izan leike.
bendeko [mendeko] . izlag. (TE). Sojuzgado,-a, sometido,-a, criado,-a, súbdito,-a. Aintzailliak legian behian ez diran lekuan, enparaua bendekua. / Donde los que mandan no están sujetos a la ley, el resto sojuzgado.
benderatu benderatze [menderatu] ( benderatutze) . du ad. (TE). Someter, dominar, vencer.   Bendian hartu. Erromatarrak eziñ izan ei eben hamengo basuetako jendia benderatu. / Dicen que los romanos no pudieron sojuzgar a las gentes de estas montañas. / Armadun jendiak arma bakua benderatutzia, ez da gatxa. / No es difícil que la gente armada sojuzgue a la privada de armas. / Kosta jakun, Marruekon, izentau zeskuen zati garratz apurra benderatzia. / Ya nos costó en Marruecos el someter la áspera porcioncita que nos adjudicaron. / Holan ezin leikek jarraittu; ordua dok, gizon batzuek bestiak benderatu barik mundua zuzentzeko. (Zirik 9). Ik. azpiratu.
benderatzaille [menderatzaile] . iz. (TE). Conquistador,-a. Benderatzaillien artian, Alejandro bat, Mazedoniakua, izan zan haundiñetarikua. / Entre los conquistadores, un tal Alejandro de Macedonia fue de los mayores.
bene-benetako izlag. (JME). Auténtico,-a. Bene-benetako erregezalia zanez, behin adarjotzaille batek esan ei zetsan: Hik heuk be diru asko eingo heban baiña erregetzarako eztok (ez dok) balio. (Zirik 60s). / Zaurittutako basurda hasarre bat bezela, aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa. (Ibilt 489). Ik. benetako.
beneno [beneno] (bereno). iz. (TE). Veneno. Zapu-perretxikuak berenua dauke eta gaitx eitten dabe. / Emaztiak pentsatzera arte berenua hartu eraiñ zetsala jateko hartan. (Ibilt 473).
benenoso (berenoso). izond. Venenoso. Plaentxia guztian zabaldu zan zurrumurrua [...] kuadrilla batek perretxiku benenosuak pe jaten zittuela.(Zirik 62). / Urritxak, kuletruak eta beste holako bost edo sei klase kendu
ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).
benetako izlag. (TE). Verdadero,-a, cierto,-a, auténtico,-a, de verdad, real.   "Con referencia a narraciones, sucedido, historia, en oposición a asmautakua, ficción" (TE, 239). Liburu horretan esaten diran gauzak, benetakuak. / Las cosas que se refieren en ese libro son reales. / Kristau benetakua Tolstoi zaharra. / Cristiano de verdad el viejo Tolstoi. / Zertarako ondo ein; ondo-ondo eingo banittuke, benetako lorak diralakuan konejuren batek jango littuke ta? (Zirik 13). / Ikusirik zaldun jator haren hoztasuna bere etxeko emakume guztiendako, itandu zetsan behiñ, nola izan zeikian benetakua agiri gura eban hoztasun haura. (Ibilt 458). Ik. egizko. Anton. asmautako.
benetalari izond. (VO). Persona que se lo toma todo demasiado a pecho.   Gauzak bene-benetan hartzen dittuana. Eginkizunetan buru-belarri sartzen dana, ideak hitzez hitz sinisten dittuana... (JME) Eibarren esaten da "benetalarixa": sarrittan, diskusiño baten ero, hori izaten da norberan izaeria, ba gauza gitxiaittik benetan hartu eta diskusiñuan eta, ezta? Gauza gitxigaittik larrei jardutzen dabena. / Orruaka esaten eban bera bakarrik zala benetalarixa.
benetan adlag. (TE). De veras, de/en verdad, en serio, verdaderamente, realmente. Ez txantxetan, ezbada ze benetan, esan detsurazen gauza guztiak. / No en broma sino de veras, todas las cosas que te he dicho. / Bene-benetan damututa eiñ eban okerragaittik, parka eskian zan aittari. / Verdaderamente arrepentido del mal que había hecho, pedía perdón a su padre. / Bata txantxetan ebillen, baiña bestia benetan. / El uno andaba de broma, pero el otro de veras. / Bere oiñarrixak ez dau hutsik eiñgo gizonak ustez eta andrazkuak benetan aintzen izan deittian artian lurrian. (Ibilt 469). Ik. benetara jo. Anton. txantxetan, fiestan.  Indartu nahi izan ezkeriok : bene-benetan.
benetara jo esap. (TE). Pasar de la broma al enfado. Olgetan ebizela, benetara jo eben eta hasarratu ziran betiko. / Estando bromeando, comenzaron de veras y se enfadaron para siempre. Ik. benetan.