Logo Eibarko Udala

B LETRA

behetar izond. (TE). De ideas políticas conservadoras. Behetarra amorratua, Urkuzuan biharra eiñ eban denbora guztian. / Era betarra empedernido mientras trabajó en Urkuzua. Ik. goittar.  Politikako berbia da. XX. gizaldira arte, eibartarrak bittan zatitzen ziran: goittarrak, herri erdigune ingurukuak, eta behetarrak, Ibarkurutzetik beherakuak, Orbeatarren aldekuak. Lehelenguak liberalak ziran, bestiak konserbadoriak. Kontuan izan Eibar erdigunian eguala udaletxe barrixa (1901ian jasotakua); behekaldian, barriz, Erdi Aroko jauntxo haundixen jauregixak: Ibarra, Urkizu eta Untzueta inguruak (ETNO). / "En el Eibar de otros tiempos, partidario de uno de los bandos políticos de la villa" (TE, 252); "conservador, en la misma localidad [Eibar]" (TE, 671).
behi iz. (TE). Vaca. Ibargaiñ alkatiak Ospittalerako (Eritegirako) erosi eban behixa lakorik, ez da ezagutu harrezkero. / Una vaca como la que el alcalde Astigarraga compró para el Hospital, no ha vuelto a verse después. Ik. esne-behi, pinto, mendiko ganau, herri-idi, ganau, larra-behi, bigantxa, biai.  Edozein behi emendako erabiltzen da beste edozein izen moduan. Baiña pluralian erabiltzen danian (behixak) ganauak jeneralian be izan leikez: larran dabizan behixak, txahalak, idixak... esate baterako, ekarri behixak esakeran dan moduan.
behi gorri. iz. (NA). Ganado de monte: pirenaicas, suizas, asturianas.   Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixak esaten da. Ik. mendiko ganau, mendiko behi, larra-behi, ganau gorri, basoko behi.
behi-esne. iz. (TE). Leche de vaca. Behi-esnia gosaldirako eta ardi-esnia gatzatua eitteko, egunero ekartzen zeskun Munikolako andriak zazpirak baiño lehen. / La aldeana de Munikola, antes de las siete nos traía a diario la leche de vaca para el desayuno, y la leche de oveja para la cuajada.
behi-zaintzaille. iz. (ETNO). Pastor,-a de ganado, vaquero,-a. Amaia eta horrek be behizain ibiltzen zittuan. Amaia behi-zaintzaille ona zan: hari esaten bajakon "eon hantxe!", ha hantxe ordu bixan be! Ona zuan ha: hari esan, eta han eongo zan ha, estudixatzen ero, zeozer, afariketan!.
mendiko behi. iz. (NA).  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixa esaten da.
behin adlag. (TE). Una vez, una sóla vez, una vez, alguna vez, una vez que. Ez behiñ, askotan izan naiz haren etxian. / No una vez, sino muchas he estado en su casa. / Behiñ, mendixan giñoiazela, hartu giñuzen euri haundi batek. / Una vez, yendo por el monte nos sorprendió una lluvia grande. / Behin erabagi zuzena hartu ezkero, aurrera egin bihar da. / Behin neska baten ondoren ibiltziak daukan arrisgua, gero bizi guztian atzetik kendu eziñik ibiltzia. (Zirik 125). / Jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, behiñ ogeratzen ziranian. (Ibilt 461). / Behiñ gatxena esanda, ostiango guztia Zaldunak errez azaldu zetsan. (Ibilt 483). Ik. baten.
behin batian. [behin batean] (behin baten). adlag. (TE). Una vez, en cierta ocasión, érase una vez. Behin baten, Peru eta Marixa juan ziran ferixara eta erosi eben txahal-txikixa... / Cierta vez, Pedro y María fueron a la feria y compraron un ternerito. / Behin batian ziran Peru eta Marixa... / Eran una vez Pedro y María... Ik. behin, baten.
behin be. [behin ere] .
1. [behin ere (ez)] (behin bez). adlag. (TE). Nunca, jamás, ni una sola vez.   Ezezko esaldixetan: behin bez, iñoiz bez, sekula bez. -Zenbat bidar izan zara Donostian? -Behin bez. / -¿Cuántas veces has estado en San Sebastián? -Ninguna (ni una vez).
2. adlag. Alguna vez, en alguna ocasión.   Galdera eta baldintzetan: iñoiz.
behin bera esanda bez. esap. (TE). Ni una sola vez. Behin bera esanda be, ez eban arpegixa garbittu hogei urtian. / Ni una sola vez en veinte años se lavó la cara.
behin edo behin. esap. (TE). Alguna vez, alguna que otra vez, de vez en cuando. Behiñ edo behiñ moskortzen zan, gizon ona izan arren. / Alguna rara vez se embriagaba, aunque era buen hombre.
behin edo bittan. esap. (OEH). Alguna que otra vez, un par de veces. Jakizu iñoiz ez dorala berbarik egin haregaz zu aurrian ez zarala, bittarte laburren batian behiñ edo bi aldiz izan ezik. (Ibilt 480).
beñipehin. [behinik behin] (Beñipehiñian). adlag. (TE). Por lo menos, al menos, cuando menos, siquiera. Bizixa beñipehin lagairak, nahiz ostian narrugorrixan laga. / Déjame la vida a lo menos, aunque por lo demás me dejes en cueros. / Beñipehiñian aitzen emon balesku aurretik... / Si por lo menos nos hubiera dado a entender por anticipado. Ik. behintzat.
behingo izlag. Que sucede o se da una sola vez. Behinguagaittik zer detsa ba! / Qué importa por (lo de) una vez.
behingoz. adlag. (AS). De una vez, ya. Ik. segiduan, behinguan.
behinguan. [behingoan] . adlag. (TE). De una vez, en seguida, inmediatamente, rápido. Osagilliak esan zetsan behinguan osatuko ebala. / El médico le dijo que le iba a curar en seguida. / Edo behiñguan esango destazu izen ezkutu sekulakuori, edo juan biharko zaraz nere lurretatik. (Ibilt 482). Ik. behingoz, berihalakuan, segiduan.  Ezezko esaldixetan: ez haiz behinguan isilduko!
behintzat (bahintzat). adlag. (TE). Por lo menos, al menos, cuando menos, siquiera.   Gitxienez. Nik behintzat ez dot ikusi. / Yo a lo menos no lo he visto. / Oiñ artekuan behintzat ondo doia gauzia. / Por lo menos hasta ahora, va bien la cosa. / Eztakitt egixa izango dan, baiña diñuena da bahintzat. (Zirik 105). Ik. beñipehin.  bahintzat en SM Zirik. (OEH).
behizain adlag. (NA). Cuidando vacas.   Behixak zaintzen. Amaia eta horrek be behizaiñ ibiltzen zittuan. Amaia behi-zaintzaille ona zan: hari esaten bajakon "eon hantxe!", ha hantxe ordu bixan be! Ona zuan ha: hari esan, eta han eongo zan ha, estudixatzen ero zeoze afariketan! / Horrek behizain ibiltzen zittuan, estudixatzen edo, zeozer; edo afariketan!.  Egon, ibili aditzekin: behizain egon, behizain ibili...
beiti(a) postp. (AN). De abajo.   "Behekoa. Gaur egun lekuizenetan geratu dan postposiziñoa." (AN).  Lezetabeitia (EOYE, 1585. 534 or. (JEL)).
beittu beitze ( beittutze) . du ad. (TE). Mirar, dirigir la mirada, observar. Beittu zein datorren bidian gora. / Mira (o miren) quién viene camino arriba. / Beittu gorutz izarrak ikusteko. / Mira (o miren) arriba para ver las estrellas. / Itsasora beittutzia, aspertu barik, arrantzale zaharren zeregiña. / El mirar el mar sin hartarse, es la ocupación de los viejos pescadores. / Ondo eingo dozu noixian behin bestieri be beitzia. / Harás bien con mirar de vez en cuando también a los demás. / Zoiaz beitzen hor-zihar nun egoki jarri geinkian bixok. (Ibilt 456). Ik. begiratu.  Beittu baiño gehixago erabiltzen da begiratu.
Beizuko zabala l. iz. (TE). Beizuko zabala (altiplano de elgeta).   "Lugar en imnediaciones de Eibar" (TE, 236). Beizuko Zabaletik, lau-lau Elgetara.
bekar (beker). iz. (TE). Legaña. Txirrintxon, bekarrez betetako begixegaz, tabernetako gittarra jotzaillia. / Txirrintxon, con los ojos llenos de legañas, era el guitarrista de las tabernas. Ik. bekartsu, bekarti.
bekarti izond. (TE). Legañoso,-a. Bekartixa, eta arpegixa garbittu ez. / Legañoso y no lavarse la cara. Ik. bekartsu.
bekartsu izond. (TE). Legañoso,-a. Neska ederra, bekartsua ez balitza. / Hermosa muchacha si no fuera legañosa. Ik. bekarti.
bekeke
1. [bekereke] . adkor. (TE). Cordero, en lenguaje infantil.   Bildotsa. Pa eixozu bekekeri!. / ¡Dale un beso al cordero! / Umetxo! oin bekeke ikusiko dogu zelaixan.  Umiekin berba egitterakuan erabiltzen zan; gaur egunian ez da hain ezaguna.
2. [bekereke] . iz. (ETNO). Balido de cabra, oveja.
bekoki iz. (TE). Frente (de la cara). Bekokixan daroia siñalia ez dabena iñoiz eiñ ezer Jaungoikuan guriagaittik. / Lleva en la frente la señal de no haber hecho jamás nada por el amor de Dios. / Haren eskutik bekokixan eguneko su-hautsa hartzera. (Ibilt 463).
Bekotxe
1. b. iz. (TE). Bekoetxe (caserío).   Elgoibarkua da, San Rokekua.
2. gatxiz. (TE). Bekotxe (apodo). Hiru bat Bekotxe ziran Alfan lanian. / Eran unos tres Bekotxes que trabajaban en Alfa.
1. bela
1. adlag. (TE). Ik. berihala.
2. bela
2. [bele] . iz. (TE). Corneja. (Corvus coronae). Lehenago belia, bandada haundixetan, sarri agertzen zan gure inguruetara. / Antes el cuervo, en grandes bandadas, frecuentaba nuestros términos. De mal agüero, como un cuervo negro. / Bela baltza bezin zorigaiztokua. / Gehittu dana belia da. Belia ikaragarri gehittu dok. Txorixa listua! Argixa da, oso argixa. Besterik ezebez, bestiak galdu. Garai batian mikak gehittu ziran, baiña gero belak etorri ziranian bialdu ein zittuen; haundixagua eta gogorragua itxuria, eta bialdu ein jittuezak. Ik. belianak.  Artikulua daukanian holan esaten da: [belía].   Belabaltz. "Cuervo negro, adjetivado por tener las patas negras, lo que viene a decir que se alimenta de carroña, al contrario de los de patas amarillas, que son granívoros" (TE, 237).
belatxiki. iz. (ETNO). Grajilla. (Corvus monedula). Ik. belatxinga, belazar.
belatxinga. iz. (TE). Grajilla. (Corvus monedula). Belatxingaz bete zan solua. / Se llenó la era de grajos. Ik. belazar, belatxiki, bela.
belatxinga piko-hori. iz. (ETNO). Chova piquigualda. (Pyrrhocorax graculus).
belatza. iz. (TE). Bandada de cuervos. Arto-saillian jatxi zan belatzia, eta baltz-baltz agiri zan. / La bandada de cuervos bajó en un maizal y parecía negro.
belazar. iz. (ETNO). Cuervo. (Corvus corax). Ik. belatxiki, belatxinga, bela.  Eibarren gitxittan ikusten da espezie hau eta Corvus coronae-n izena emoten jako; haundixagua danez, belazar be esaten jako.
beliana egin. esap. (EEE). Escapar, huir.   Hanka egin, ospa egin. Iñori ezer aitzen emon barik beliana eiñ eban.
3. bela
3. iz. (TE). Vela. Itsas erdixan, haixiak belia eruan zeskun. / En medio del mar, el viento nos arrancó la vela.  "Con acento prosódico en la e [bélia]" (TE, 238).
belagi (belaki, belaiki). iz. (ETNO). Pala de madera, pala recogedora.   Hagin bako eskubaria da. Oletan, ikatza eta zepia batzeko erabiltzen zan pala antzekua. Bai ba! Gari-alia lurrian geratzen danian, jo ta gero, gatxa izaten da jasotzia. Eskuariakin jasotzia ezin! Hortzen artian iges egitten dau-eta, eta horregaittik erabiltzen da belagixa. Belagixak ez daka zulorik, pala modukua da, eta dana harrapatzen dau horrek. / Ikatza ataratzeko bihar diran tresnak lau dira: eskuaria, kakua, galbaia eta belaikixa.  Gehixenbat gari-garauak batzekuari esaten jako gari-belagixa, baiña ale-belagi, ikatz-belagi... eta antzerakuak be badagoz.
belakuso iz. (AZ). Espantapájaros, espantajo. Ik. txorimalo.  Gaur egun txorimalo da Eibarren erabiltzen dana.
belarri iz. (TE). Oreja, oído. Belarrixak danok dittugu, baiña han barrutiko soiñu jotzaillia, danok ez. / Orejas tenemos todos, pero el músico que actúa allí dentro, no todos. Ik. bekartsu, bekarti.
belarri gogor. izond. (TE). Que no tiene oído musical.   Musikarako belarririk ez daukana. Belarri gogorra izan arren, beti kanturako prest. / Aunque era duro de oído, siempre estaba dispuesto a cantar.
belarri on. iz. (TE). Buen oído, oído fino. Ume-umetatik dakar horrek belarri-ona. / Desde muy niño trae ese buen oído.
belarri-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato. (Sedum album). Belarri-bedarra be bai, beste bat. Nik aspaldixan ez dot ikusi. Kaktusa modukua da hori, belarri-bedarra, belarriko miña kentzen dabena. Estutu kotxarilla baten hartuta, estutu ta bota tantak belarri barrura. Ik. belarrikomin-bedar.
belarri-oste. iz. (TE). Temporal (hueso). Belarri-ostian zulatu hazurra eta osatu eben. / Le curaron perforándole el temporal.
belarriko zulo. iz. (TE). Conducto del oído. Belarriko zuluan sartuta daukat atzoko soiñua. / Tengo metida en los oídos la música de ayer.
belarrikomin-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato. (Sedum album). Ik. belarri-bedar.
belarrixa euki. du ad. (TE). Tener buen oído, tener oído fino. Kanturako lehelengo bihar dan berezkua, belarrixa euki. / Lo natural primero que hace falta para el canto, es el oído. / Ondo merezitta izango zenduke hillgo baziñuez, zeure etsaiari belarri hobia dozunetik, ondo gura detsueneri baño. (Ibilt 481).  Belarrixa euki / izan bixetara, baiña euki normalagua.
belarrigor izond. (TE). Sordo,-a. Zahartzara, belarri-gorra jarri da. / A la vejez, se ha vuelto sordo. Ik. gor.
belarriluze iz. / izond. (OEH). Curioso,-a, espía. Diabruak tentauta, jarri ziran, belarrixa zorrotz ohol zaharron aurka, jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, [...]. Eta gertau zan, belarriluzion zoritxarrerako, [...], senarrak esan zetsala emaztiari: [...]. (Ibilt 461).
belarrimotz (belarrimotx). izond. (TE). Castellano, español, muchas veces en sentido despectivo, maqueto,-a.   Hazurbaltz edo maketo-ren sinonimua. Askotan zentzu txarrian esaten da. TEk be holan dakar: "Los que se sienten xenófobos, lo dicen de los castellanos" (TE, 237). / Gaur egun erderaz berba egitten daben edozeiñekin darabilgu (ETNO). Belarrimotxa hori be, gure ogixa jatera etorrittakua. Ik. maketo, hazurbaltz.
belarrittako [belarritako] (belarritxako). iz. (TE). Pendiente, zarcillo. Diamante eder bi zittuan dardaraka belarritxakuetan. / Tenía dos diamantes resplandecientes en los zarcillos.