Logo Eibarko Udala

B LETRA

begieder izond. (TE). De ojos hermosos, bonitos. Liraiña eta begi-ederra; eta ondasun hónen gain, bihotz samurra.. / Gentil y de ojos hermosos, y sobre estos bienes, un tierno corazón. / Zu be begi-eder zara, e? txiki? begi-eder! marroi-marroiak baiña polittak eta edarrak....
begiko izlag. (TE). Favorito,-a, preferido,-a, querido,-a.   Gogokua; oso maittia, kutuna. Davidek Salomon bere begikua eban, pekatuko frutuan heriotzia ahaztu gurarik sortutakua zalako. / Salomón era el preferido de David, porque fue engendrado queriendo olvidar la muerte del fruto de su pecado. Ik. kutun. Anton. ezkerreko begiko.
begiko izan. (OEH). Gustar, agradar, tener simpatia. Milla bidar aindu zetsan juramentuz, ondo gordetzia ixilleko ipoñori, iñoiz baño gehixago eban ba begiko. (Ibilt 484). / Oso begikua dau haxe neskatillia gure semiak. / Aquella muchacha, es muy del gusto de nuestro hijo.
begira egon
1. da ad. (TE). Estar mirando.   Zerbaitti, norbaitti edo nunbaittera begira egon. Hendaian nago zabal-zabalik begira... / Estoy en Hendaya mirando a mis anchas...  Zuri begira egon, gora begira egon.
2. da ad. (TE). Estar esperando.   Zerbaitten edo norbaitten zain egon. Aittan begira nago lanian ekitzeko. / Estoy esperando al padre para empezar a trabajar. Ik. zain egon.  Ez da adiera honekin asko erabiltzen.
begirakune [begirakune] (begirakuna). iz. (TE). Mirada. Señoria; ni banintza Bedorren begirakuna bat merezi dorana, mira haundixaguakin ikusiko zenduke, ni bezelako gizakume apalak, ziur bai norbait ospatzen dabela. (Ibilt 476). / Harek eban begirakune zorrotza, bildurgarrixa bendekuentzat. / La dura mirada de aquél, era pavorosa para los dominados. / Hiru hankako mahaixari ikara eraintzen ei zetsan begirakuna batekin. / Dicen que movía el trípode con una mirada. / Horraitiok andriaren begirakunan ez zan izan giro; axerixaren jarkeria zirudixan. (Zirik 27).  Gehixenetan esangura txarra dauka.
1. begiratu
1. begiratze ( begiratutze) . du ad. (TE). Mirar, dirigir la mirada, observar. Begiratizu nundik zoiazen, ez zaittian jausi. / Mira por dónde vas, para que no te caigas. / Kanpantorretik begiratutzia gura eban, baiña bildur zan ertzera urtentzen. / Deseaba mirar desde la torre, pero le daba miedo adelantarse al borde. / Ez jatzu ezer kostatzen noixian behin lapikuari begiratzia. / No te cuesta nada mirar de vez en cuando al puchero. / Bestiak beatu (begiratu) eban da: --Bai, hori etxe honetan interprete dagok. (Zirik 10). Ik. beittu.  Beittu baiño gehixago erabiltzen da begiratu.
2. begiratu
2. izond. (TE). Moderado,-a, prudente. Emazte begiratua hartu ebana; eta bai bihar be, senarra irabazi laburrekua zalako. / Esposa económica la que tomó, y así tenía que ser con las cortas ganancias del marido.
1. begittandu
1. begittantze [begitandu] (beittandutze) (beitxandu). zaio ad. (TE). Parecer, imaginarse, figurarse.   Iritxi, pentsau, irudittu. Begitxandu jata beste bat ziñala. / Se me ha figurado que eras otro. / Sarrittan aurkitzen da zegozer begitxandutzia. / Ocurre muchas veces el imaginarnos algo (irreal). / Zorigaiztokua milla gizur begitxandu bihar hau. / Este maldito imaginar mil mentiras... / Uezaba hintzala begittandu jatan. Jauntxo itxura gehixago heukan bihargiñana baiño: garbi jantzitta ta ezebez eiten. (Zirik 32). Ik. iritxi, pentsau.
2. begittandu
2. [begitandu] (beitxandu). izond. (TE). Figurado,-a, imaginado,-a. Gauza asko dira begitxanduak, benetakotzat hartzen diranak; hala gaurko batzuk ikusten dittuen martetarrak. / Muchas cosas que juzgamos verdaderas son imaginarias. Así los marcianos que suelen ver algunos modernos.
begittanziño [begitazio] (begitxanziño). iz. (TE). Imaginación, figuración, fantasía, ilusión, visión. Begitxanziño batekin, aztorauta dabil zoratu biharrian. / Anda excitado con una imaginación, como para volverse loco.
begittanziñotsu [begitaziotsu] (be(g)itxanziñotsu). izond. (TE). Desconfiado,-a, receloso,-a. Gizon begitxanziñotsua, bere buruari infarnua batzeko. / Hombre celoso, para procurarse un infierno.
begizko iz. (TE). Aojamiento, hechizo, mal de ojo. Ez dakit zein sorgiñek bere umiari begizkua ein detsalakuan dago ama koittaua. / La pobre madre cree que no sé cuál bruja ha aojado a su niño.
begiztada [begirada] (begirada). iz. (EEE). Ojeada, vistazo, mirada. ... gure aldetik begistada bat merezi izaten ez deskuela...  Begirada erabiliago dala esan leike.
beharri [harroin] . iz. (TE). Basa, piedra fundamental, plinto. Etxe horren beharrixari ikara eraingo detsanik... (ez dago). / No hay quien pueda conmover el fundamento de esa casa. Ik. kantoi-harri.
Behe l. iz. (TE). De abajo (yuso). Ibarbeia Eibarren. Ik. Barrena.  Leku izenetan erabiltzen da.
behe
1. iz. (TE). Bajo (de una casa), planta baja. Etxe barrixan behiak, errenta haundixa emoten detse jabiari. / Los bajos de la nueva casa, rentan mucho al propietario. / Behe-behiak, Infarnuak esatia beste, antxiñakuak behe-behian jartzen zittuelako hildakuen kerizak.  Beherengo aldia esateko berbia repetidu egin leike: behe-behia.
2. postp. (TE). Bajo, conforme a, según (pej la ley). Jaungoikuan legian behian. / Bajo la ley de Dios. / Aintzailliak legian behian ez diran lekuan, enparaua bendekua. / Donde los que mandan no están sujetos a la ley, el resto sojuzgado. / Juramentuan behian ataratzen badetsazu beste emakumeren bat dabela maitte, sinistixozu. (Ibilt 481). / Ez zeixola [...] haren izenik eskatu, bixen arteko tratua zalako, juramentu behian, iñori ez esatia. (Ibilt 481).  Esangura abstraktua dauka, arduriana gehixenbat.
3. postp. (TE). De bajo de.  Lekuzko esanguriakin berba askotan lexikalizauta dago zihero, bai izen arruntetan bai toponimixan, -be /-pe formia dabela. Esate baterako: "Orbe, Mayorbe, Ayerbe; Errotape, Axpe, Arkatzpe" (TE, 230), nahiz eta TEk atzizkitzat joten daben. Beste batzuk lexikalizaziño bidian dagoz: mahaipe, sillape eta abar.
beheko su. iz. (TE). Hogar (chimenea), fuego bajo. Lehen, beheko-sua, egurrakin mantentzen zana, etxe guztietan zan. / Antes en todas las casas había el fuego bajo, que se alimentaba con leña. Ik. goiko su.
behia jo. [behea jo] . esap. (OEH). Caer(se) al suelo, derrumbar(se), desmoronarse. Leihotik ainduko balitzaz, seguru zan behia jota hazurrak apurtzia. (Ibilt 461).
1. [behean] . adlag. (TE). Abajo. Osabak behian eta gu goixan bizi giñan. / Los tíos abajo y nosotros arriba vivíamos. / Beherutz errezago gorutz baiño. / Mas fácil hacia abajo que hacia arriba. / Behetik gora, arnasia estutzen da. / De abajo arriba, se acelera la respiración. / Behetitxik dabil gaur Goimendiko gizona. / Hoy anda por abajo (en la calle) el hombre de Goimendi. Anton. goixan.  Beste kasu markak be hartu leikez: behetik, behera, beherutz, beheraiño(k). Ablatiborako TEk gaur egunian raro egitten jakun forma bat dakar: behetitxik [behetik intensibuan].
2. [behean] . adlag. (EEE). Bajo, con poco caudal.   Ibaixa ur gitxikin datorrenian, baju, behian datorrela esaten da. Ibaixa behian etorrenian be, ixa beteko urak izaten ziran.
behian gaiñian. [behearen gainean] . adlag. (AS). En el suelo. Behian gaiñian etzan zonan hire ahiztia.
Behe-alde (behekalde). l. iz. (ETNO). Zona de dialecto guipuzcoano.   Gipuzkua aldia, berbetaz giputza dan ingurua adierazteko sarri erabiltzen da. Ez. Hamen "arbixa" gitxi esaten da. Hor behe-aldian bai, hor bai. Baiña hamen gitxi; "nabua" hamen. "Nabua" gehixago hamen. / Hamen "lohixa" esaten jako, baiña hor behe-aldian "karena". Euskeria be diferentia, badakik. Beasainen, Asteasun... horko euskeria eziñ aittu. Beste modu baten egitten juek, hor behe-aldian. Hobeto. Eta bestekaldera, ostera, asko be txartuago, desastre. Durangotik aurrera-eta? Desastre.
behealde (behekalde). iz. (TE). Parte de abajo, yuso, zona baja. Behealdian, gehixenak ziran behetarrak. / En la parte baja, todos eran conservadores. / Behekaldia askokin beruagua zan herri hartan. / En aquel pueblo, la parte baja era mucho más calurosa.
Beheko l. iz. (TE). De abajo, de yuso.   "Determinante de muchos toponímicos" (TE, 236). Asola Bekua, Arando Bekua. Ik. Behe, Barrena.
behera
1. interj. (TE). ¡abajo!, ¡fuera!. Gora gutarrak!, behera ostianguak! / ¡Arriba los nuestros!, ¡abajo los demás!
2. adlag. Abajo, hacia abajo.
beheragoko izlag. (OEH). Inferior. Beheragoko ataixan euan. (Zirik 83).
beherakada (beherakara). iz. (TE). Baja, bajonazo, bajón. Preziuen beherakadia, haundixa izan da aste honetan. / La baja de los precios ha sido grande esta semana.
beherako iz. (TE). Diarrea, descomposición. Beherakua eta gorakuakin, hil biarrian dabil ezerk on eitten ez detsala. / Con diarrea y vómitos, está como si fuera a morir, sin que nada le siente bien. Ik. zirin.  Modu jasuan hauxe da erabiltzen dana.
beheratu beheratze ( beheratutze) . du ad. (TE). Bajar.   Bajatu. Beheratizu kurtiñia, iñok ez gaittiazen ikusi. / Baja la cortina para que nadie nos vea. / Hobeto eingo zenduan kurtiñia beheratutzia. / Mejor hubieras hecho con bajar la cortina. / Lana ugari bada, jornalak goratzia erreza; gitxi bada, beheratzia ez gatxa. / Si abunda el trabajo, es fácil subir los jornales; si escasea, no es difícil el que bajen.
beheruzko iz. (TE). Bajada, descenso. Batzuetan, goruzkua baiño gatxaua beheruzkua. / A veces es más difícil que la subida, la bajada.
behesubil iz. (ETNO). Uno de los palos que movido por los pies hace mover toda la máquina del telar.