Logo Eibarko Udala

A LETRA

agarra-mutxatxa iz. (NA). Clase de hierba. Agarra-mutxatxia, bedar sustrai luze bat; ez dozu sekula entzun?.
agarratz (arakatx, algarratx, algarratz). iz. (TE). Grosella. (Ribes grosularia, Ribes uva-crispa). Gure txiki denboran, agarratzak ugari agertzen ziran plazara.
agarrau iz. (NA). Baile agarrado. Arrate egunian be sasoi baten ez zan egoten agarraurik. Bakar-bakarrik soltia; prohibiduta euan, eta bakarrik soltia.
Agarre b. iz. (TE). Caserío en gorosta-balle. Agarretarrak, danak gizon galantak. / Los de Agarre, todos hombrachones.
ager [ageri] . izond. (TE). Claro,-a, manifiesto,-a. Gauzia ager dago, ikusi gura dabenandako. / La cosa está clara para quien quiera ver. Ik. bistakua izan, bistan, agirixan.  Ez da erabiltzen.
agertu
1. agertze ( agertutze) . da ad. (TE). Aparecer, dejarse ver, mostrarse, presentarse. Behin martixa ezkero, uda-lorak agertzen dira. / Una vez marzo, aparecen las prímulas. / Kukua agertu da Sarroiko pagadixan. / Ha aparecido el cuclillo en el hayedo de Sarroi. / Hobeto eingo dozu sasoiz agertutzia. / Harás mejor con aparecer oportunamente. / Agertzia tokatzen jaku alargunagana, bedratziurrena amaittu baiño lehen. / Nos corresponde aparecer (hacerle una visita) a la viuda, antes de que termine la novena. Ik. agiri izan, argittu, azaldu, larri agertu.
2. agertze . du ad. Mostrar, sacar a luz, hacer público.   Agirixan ipini. Gaur arte ezkutuan gordetakuak agertu zittuan danen aurrian. Ik. azaldu, agiri izan, agiriratu.
agertu bat egin. esap. (TE). Hacer una visita, visitar.   Bisittia egin. Gaur agertu bat ein biharko detsagu ama zaharrari. / Hoy tendremos que hacer una visita a la vieja madre. / Aspaldiko partez agertu bat eiñ bihar leukiala bere lurretara. (Ibilt 463). Ik. sartu-urten bat egin.
agertuna iz. (TE). Aparición. Gaurko euzkixan agertunia, kiñu bat izan da hoda artetik. / La aparición del sol ha sido un guiño de entre las nubes.
agillando iz. (TE). Aguinaldo. Agillando, agillando, bizkaittarrak Durangon; Aingeruak gara, zerutik gatoz, poltsia badogu baña eskian gatoz.
agilloi iz. (ETNO). Aguilón.   Teillatuko urak norabidez aldatzeko, gaillurretik bi hormen ertzeko zapata gaiñera botatzen dan egurra. Ik. korba.
Agiñaga Barrio de aginaga.   Auzunia. Ik. hagin.
Agiñagaagirre b. iz. Caserío.   Basarrixa, Agiñagan.
Agiñagagaiñekua [Agiñagainekoa] . b. iz. Caserío.   Basarrixa, Agiñagan.
Agiñaldapa l. iz. Lugar en kiñarra-balle.   Aurkintza G-5 kuadrantian.
Agiñazpi Agiñazpi taberna en urkuzua.   Sasoi bateko taberna ospetsua Eibarko Urkuzuan. Kirol trabesak bertan gauzatzen ziran. Ik. Agiñazpikua.
Agiñazpikua [Agiñazpikoa] . b. iz.   Basarrixa, Agiñagan. Ik. Agiñazpi.
agindari [agintari] . iz. (TE). Autoridad, jefe,-a, mandatario,-a.   Agintzaillia, agintia daukan karguduna. Herriko agindari barrixak aindu dabe... / Las nuevas autoridades del pueblo han mandado... Ik. agintzaille.  TEk diño Eibarren hori berbiori ez zala ixa erabiltzen, kultua dala (jende ikasixak erabiltzen dabela bakarrik); horren ordez aintzallia gehixago erabiltzen zala.
1. agindu
1. agintze (aindutze) (aindu, ainddu). du ad. (TE). Mandar, ordenar.   Egin bihar dana esan edo aitzen emon. Aintzen dau alkate jaunak gaurtik aurrera dantzak goiko plazan izango dirala. / Manda el señor alcalde que a partir de hoy, los bailes serán en la plaza de arriba. / Aindutzia, batzuendako, gauzarik ederrena. / El mandar, para algunos es la cosa más hermosa. / Nausixak aindutakua, ogidu biharrekua. / Lo mandado por las autoridades, es obligado cumplir. Ik. egiñerain, erain.
2. agintze (aindutze) (aindu, ainddu). du ad. (TE). Prometer, dar la palabra.   Norbaitten alde zeozer egitteko berbia emon. Bizimodu hobia aindu zetsen Ameriketan . / Les prometió mejor vida en América. / Aindutakua, zor izaten da. / Lo prometido es deuda. / Beste batzuendako, aindutzia erreza, ez dabelako kunplitzeko asmorik. / A otros les es fácil prometer, porque no tienen propósito de cumplir. / Aindutakua zor izaten danetik, kunplidu ein bihar da. / Desde que lo prometido es deuda, se debe cumplir. / Heldutzeka, etortzeka, aindutzeka...
3. agintze (aindutze) (aindu, ainddu ). du ad. (TE). Enviar, mandar, despachar, dirigirse a.   Bialdu. Noek, legorrik agertu ete zan konturatutzeko, usu bat aindu eban kanpora. / Noé, para averiguar si afloraban las tierras, despachó una paloma. / Ez jatzun oker haundixa bateronbat gurera aindutzia. / No te era gran sacrificio el enviarnos a alguno. / Aindutako hamabixetatik, Jakobo, nausiña, zan gure aldietara agertu zana, esaten daben letz. / De los doce enviados, Santiago, el mayor, es quien vino a nuestras tierras, según se cuenta. / Urkiolara zan aindua. (Ibilt 154). Ik. bialdu.  A(g)indu, da ad. Norabaitt jo. (Ibilt 154).
2. agindu
1. (aindu, ainddu). iz. (TE). Bando, ordenanza, orden, mandamiento. Arkupietan ipiñi dabe alkate jaunan agindua. / En los soportales han fijado el bando del alcalde.
2. (aindu, ainddu). iz. (TE). Promesa. Guzurrezko aindu ederrekin zirrikatzen zittuan galdu gura zittuanak / Con hermosas promesas mentirosas, les tentaba quien quería perderlos.
agintzaille
1. [agintzaile] (aintzaille). iz. (TE). Autoridad, persona que manda o tiene algún cargo.   Agindarixa, agintia daukan karguduna. Herriko aintzaille nausiña, alkate jauna. / La primera autoridad del pueblo, el señor alcalde. Ik. agindari.
2. [agintzaile] (aintzaille). izond. (TE). Mandón,-ona, persona a quien gusta mandar.   Agintzeko zaletasun haundiegixa agertzen dabena. / "En sentido peyorativo: mandón, persona a quien gusta mandar y evidenciar autoridad" (TE, 116). Orrulari aintzaille bat da, uste bere bendian garala ostianguok. / Es un mandón escandaloso, como si los demás estuviéramos bajo su férula.
agiraka iz. (TE). Riña, reprimenda, reprensión. Gurasuen agirakian bildurretan dago. / Está bajo el temor de la reprensión de sus padres.
agiraka egin. (agiraka jardun). esap. (TE). Reñir, reprender. Zer gertau jatan jakitzen baldin badau aittak, agiraka eingo desta. / Si llega a enterarse mi padre de lo que me ha sucedido, me reprenderá. / Agiraka jardun desta uezabak, zergaittik barik. / El patrono me ha estado riñiendo sin motivo. / Gautxorixari alper-alperrik zan agiraka eittia. (Zirik 24). Ik. hasarre egin.
agirakalari izond. (TE). Que reprende, que riñe, reprendedor,-a.   Agiraka egitten dabena. Maixu agirakalarixagaz jarri da ofiziua ikasten. / Con un maestro atrabiliario se ha puesto a aprender el oficio. Ik. orrualari.
agirakaldi iz. (OEH). Riña, reprensión, reyerta. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda... (Zirik 69).
agiri
1. iz. (TE). Aparición. Mesias-an agirixan zain ziranak... / Los que estaban en espera de la aparición del Mesías.
2. iz. (TE). Recibo, certificado, documento, escrito. Eskatixozu ein detsazun paguan agirixa. / Pídele recibo del pago que le has efectuado. / Euskalduna nintzan agirixa atara neban. / Saqué certificado de cómo era vasco. Ik. zertifikadu.
agiri izan. [ageri izan] (agiritzia). du ad. (TE). Aparecer, verse, ponerse de manifiesto, mostrar, manifestar.   "Estar en el campo visual del sujeto de la contemplación" (TE, 111). Tontor honetatik, itsasua agiri da. / Desde esta colina aparece el mar. / Agiri dot ule zuririk? / ¿Se me deja ver algún pelo blanco? / Zuzen zagoz, izan laike Galdaramiñotik Durango agiritzia. / Estás en lo cierto, es posible que de Galdaramiño se vea Durango. / Azala ta hazurra bakarrik agiri jakozen. (Zirik 88). / Nola izan zeikian benetakua agiri gura eban hoztasun haura. (Ibilt 458). Ik. agertu.  TEk aditz izentzat agiritzia dakar, baiña uste dogu beste aditz batzuen analogixaz edo, egitten dabela holan (juan, juate, esate baterako); gaur egunian behintzat, rarua da hori formiori
agiriratu agiriratze . du ad. (TE). Manifestar, exponer.   Agirira ekarri, agirixan jarri. Idia ona da zuk oiñ agiriratu destazuna. / Es buena la idea que acabas de manifestarme. Ik. agiri izan, agertu.
agirixan [agerian] . adlag. (TE). A la vista, públicamente. Agirixan, eta ez ezkutuan, egunero izan naiz zuekin Jaunan etxian eta... / A la vista (públicamente) y no a escondidas he estado a diario con vosotros en el Templo y... Ik. bistan.  TEk diñuanez, bistan sarrixago erabiltzen zan, baiña agirixan hobeto esanda ei dago (bixak be, ondo dagozela esan leike).
agirixan egon. esap. Quedar claro, estar a la vista.   Argi eta garbi egon, geratu; bistan egon. Agirixan geratu da zeiñek daukan errazoia. / Agirixan daguana ezin leike ukatu.