Eibarko euskara hiztegia
A LETRA
5. arte
5.
postp.
(
TE).
Hasta.
"Gero arte, gaur arte, oiñ arte, bixar arte; nai dozun arte, hill arte, t. a.". /
Lagunduko detsut Akondiara (heldu) arte. /
Eratxi arte emon eta obeidu arte egon.
/ Atacar hasta vencer y esperar hasta rendir. /
Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
/
Ondo artu zeixola bere zerura arteko agurra. (Ibilt
460).
Ik.
bixar arte.
Gehixenetan denporazko izenekin -edo adberbixuekin- erabiltzen da, baiña lekuzko izenen onduan be erabiltzen da batzuetan, adlatibo bukatuzkua egitterakuan.
arteraiñok.
[arteraino]
(arteraiño).
adlag.
(
TE).
Hasta entonces,
hasta ese momento,
hasta ahora,
todavía.
Ordurarte, orduraiñok.
Hirurogeta urtiak ditturaz eta egundo ez naiz izan hamen gaur arteraiñok. / Tengo setenta y tantos años y jamás he estado aquí hasta ahora. /
Gabeko hamabixak eitten dabe gaberdixa; arteraiñok gau-lehena eta gaberdittik aurrerakua goizaldia. / Las doce horas hacen la medianoche; antes es la prima noche y luego la madrugada. /
Arteraiñok eskola hori zutiñik euan ondiok. /
Bixar arteraiño badaukak. (Zirik 116).
/
Baña haragilliak, kristau ona zanetik, ogeratu eban bere etxian osatu arteraiñok. (Ibilt 462).
/
Zaldun kaskill zorua arteraiñok zan senarra, orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan. (Ibilt 466).
Ik.
orduraiñok,
ordurarte.
gero arte.
esap.
¡hasta luego!.
Agur esateko moduetako bat.
hurrengo(ra) arte.
esap.
Agur esateko moduetako bat.
Hurrengo arte guztiori!
/ ¡Hasta la próxima a todos!
6. arte
6.
adlag.
(
TE).
Mediante.
Norbaitt lagun edo tartian dala.
Gaizto ha (zala) arte, danok galdu giñan. / Mediante aquel malo, todos nos perdimos.
Ik.
tarte,
-en bittartez.
Gitxi erabiltzen da hori esamoldiori.
artetza
(artitza).
iz.
(
TE).
Encinar,
lugar de encinas.
Elorreta gaiñeko artitzan, kardantxilluanak.
Ik.
artadi,
arta-mendi.
artez
1.
adlag.
(
TE).
Directamente,
de plano,
categóricamente.
Esan netsanian nere asmua, erantzun zestan artez bere ezetza. / Cuando le dije mi propósito, me contestó de plano que no.
2.
adlag.
(
TE).
Recto,
derecho,
llano llano.
Beizuko Zabaletik aurrera artez-artez, edo lau-lau, Elgetara.
Ik.
lau.
"En Eibar comunmente se dice lau lau" (TE, 172). Normalian repetiduta erabiltzen da: artez-artez; eta bere sinonimua be bai: lau-lau.
artezale
iz.
(
OEH).
Aficionado,-a al arte.
Lagun bi ziran. Bata artezalea, hala be pinttura kontuan. (Zirik 16).
artista
izond.
(
NA).
Artista,
mañoso,-a,
habilidoso,-a.
Hau eiñ ebana artistia da; nik ez dakit nok eiñ eban baiña, ez daka lotsarik, tira-tira! /
Ha bai!, arotzerixan artistia zan ha!, mutilzaharra, kuriosua gizona.
artizar
iz.
(
TE).
Venus,
planeta,
lucero del alba,
de la tarde.
Bera artizarra da goizeko izarra eta arraseko izarra. / El mismo astro brillante es el lucero de la mañana y el lucero de la tarde.
Ik.
goizeko izar,
izar.
arto
1.
iz.
(
TE).
Maíz.
(Zea mays).
Etxe azpiko soluan, artua erain dogu. / Hemos sembrado maíz en la era debajo la casa. /
Artua maietzan lehelengua San Isidro bittartian, hortxe artua. Berotutakuan pixkat. Artua berozalia dok! Artua lehelengo izotzakin igartu eitten dok; lehelengo izotzak ikututakuan artua igartuta dagok. Enkanbio garixa negu guztian hantxe ha!.
2.
iz.
(
TE).
Borona,
torta de maíz sin levadura.
Arturunez egindako ogixa.
Gurian artua jaten dogu, ogixan ordez. / En nuestra casa comemos borona en vez de pan. /
Bai, artua amak! Artua eitten eban; amak bai, artua. Saldu eitten eban artua! Gure amak arto mordua saltzen eban. Astian pare bat hiru bat bidar eitten eban. Batzutan hiru bidar... bi bidar beti! Arto erria. Artua erosi eitten eban, gure etxian ez eguan hainbeste arto, baiña errotan erosi eitten genduan guk artua. Asto txiki bat gekagun ta amak esaten estan: "Jua'ari errotara ta ekarrixaz berrogei kilo urun!" Berrogei kilo urun ekartzen genduazen. Amak... Ha pasau ein bihar zan galbahian. Uruna pasatzen eban, gero ur berua bota, labaduria bota, ogixari moduan, harrotu deixan; ez?. Egurra sartzen zeban ta labia zuri-zuri eitten da asko berotzen danian labia, han teillak bueltan ipinitta, labia zuri-zuri eitten da... Ta harek egur danak batu, danak garbittu ta ha kazua, artua, bete kazua ta sartu [pala?] ta "plast" bota. Gero, atia, ez deixan hoztu, zarrau ondo ta amak karrulauta eukitzen eban, ba, igual ordu bi inguru erretzen. Ta gero ikusten eban ta gaiñian baltzitzen hasittako, holan, ondo erreta dagozenak, gero beste para mehe bat zekan mango luziakin, ta "dza!". Sartu ta kanpora etara. Ta gero saldu. Goixian ein ta asaldian kalera artua saltzera. /
Txakur gosiak artua amets . / A falta de pan, buenas son tortas. Con hambre no hay pan duro.
Ik.
artobero,
arto-opil.
arto berde.
(artaberde).
iz.
(
TE).
Maíz cortado en verde para alimentar al ganado.
Batzuetan arto berdia emon bihar izaten jako ganauari. / A veces hay que dar el maíz verde al ganado. /
Artaberdia heldu bako artua zan, ganajatekorako erabiltzen zana. Ez-denporan eraitten zan, beranduago, eta ez zan heltzen.
arto-bizar.
(artabizar).
iz.
(
TE).
Flor femenina del maíz.
Arto-bizarren ura, gaitz askotarako osakizuna. / La infusión de barbas del maíz, remedio para muchos dengues. /
Gaztetan arto-bizarrak arto-malutan batu eta horixe erretzen genduan takorririk ez geunkanian.
Ik.
artalora.
arto-maillasto.
(arto-maillastu).
iz.
(
ETNO).
Tallo de maíz,
caña de maíz.
Arto-landarian kertena.
Arto-maillastua erretzen dihardue, eta zelako keia daguan!.
Ik.
maillasto,
arto-lasto.
arto-maluta.
(artamaluta).
iz.
(
ETNO).
Hoja,
caloca,
envoltorio de la mazorca del maiz.
1.
iz.
(
TE).
Borona,
torta de maíz.
Arto-opilla, bero-berua, jan izan dogu Bergetxen. /
Arto-opill horrek lizununia dauka danian. / Esa torta de maíz tiene partes enmohecidas por todo.
Ik.
arto.
2.
(arto-opill).
izond.
(
TE).
Cándido,-a,
pancho,-a,
pánfilo,-a.
Ezergaittik estutzen ez dan arto-opilla gure morroia. / Nuestro criado, un pánfilo que no se apura por nada.
Ik.
arto-zati.
arto-putz.
(artaputz).
iz.
(
ETNO).
Tizón del maíz.
(
Ustilago zeae unger).
Baiña ustelak jakanaz hamen bueltan... Artaputza izan leike. Artaputza esango genduke guk. Ustela esaten detsagu guk; artuak eukitzen daben ustela esaten detsagu guk. Artaputza.
arto-sail.
iz.
(
TE).
Campo/labrantío de maíz,
maizal.
Arto-saillera juan dira, jorratzen eitteko asmuan. / Han ido al sembrado de maíz, con intención de escardar.
arto-urun.
[arto-irin]
(arturun).
iz.
(
TE).
Harina de maíz.
Errotara daroiat zorro bat artala, arto-urunan ordez. / Llevo al molino un saco de maíz en grano, a cambio de harina de maíz.
arto-zati.
izond.
(
EEE).
Buenazo,-a,
bonachón,-ona.
Persona ona, onutsa.
Burutik hanketaraiñoko arto-zati berinkatu bat genduan.
Ik.
arto-opil.
arto-zuriketa.
iz.
(
ETNO).
Pelado de las panochas.
Artaburuak zuritzia; artaburueri arto-malutia kentzia, arto-garauak bistara etaratzeko. Illuntzian egitten zan, eguzkixa sartu ostian, askotan auzokuen artian. Sarrittan erronda kontuekin eta neska-mutilen arteko jokuekin lotuta egoten zan. Oin zihero galduta dago, Eibarren behintzat.
Ik.
artaurkultze.
arto-zuztar.
iz.
(
TE).
Rastrojo del maíz.
Goldiakin arto-zuztarrak atara biharra. / Necesidad de arrancar los rastrojos del maíz con el arado.
Ik.
arto-ostro,
ostro.
artotarako lain be egiñ ez.
esap.
(
TE).
Artotarako lain be ez da egitten ofizio honetan.
"Se emplea cuando una cosa no compensa el esfuerzo, ez decir, que no da ni para borona" (TE, 173).
artua joteko makiña.
(artua txikitzeko makiña).
iz.
(
ETNO).
Máquina trituradora (de maíz).
Artaliak ijotzeko erabiltzen dan makiñia.
artua-eta-esne.
(artotesne, artutesne).
iz.
(
TE).
Postre de leche y borona.
"Leche y borona. Elemento principal del régimen dietético del caserío" (TE, 173).
Domekan goiaz Munikolara artua-ta-esnia jatera. / El domingo vamos a Munikola a comer leche con borona. /
Artua-ta-esniakin hazi gintzuazen gu. Hori eta babak; besterik ez jeuan. /
Sasoi baten, ixa eguneroko jatekua basarrixan artua-ta-esnia.
artobero
iz.
(
TE).
Borona recién hecha.
Egin barri daguan arto-urunezko ogixa, epela (ETNO).
Artoberua, gozua hutsik be jateko. / La borona fresca, buena aun para comerla sin otra cosa. /
Artobero egin barrixa oso gozua da, baiña egunekin asko gogortzen da.
Ik.
arto,
arto-opil.
artoberotu
artoberotze
.
da
ad.
(
AZ).
Aburrirse enteramente.
artodun
iz.
(
TE).
Repartidor,-a /vendedor,-a de borona.
Izan ete da gaur artoduna kale aldetik? / ¿Habrá estado hoy por la calle la vendedora de borona?
Artola
adkor.
(
TE).
Artola,
apodo de obeso.
"En nuestro tiempo sinónimo de obesidad, de una familia de obesos en Elgoibar" (TE, 173).
Hamen bertan Artola, askia bere kontu daben ezkero! / ¡He aquí a Artola, desde que el pesebre lo tiene por su cuenta!
arzara
(artxara).
iz.
(
ETNO).
Comedero/pesebre para ovejas.
Ardi-askak; ardixeri jana emoteko ziorrez edo adarrez egindako askia.
Ik.
ganau-aska,
aska.
asaba
iz.
(
TE).
Antepasado,-a.
Gure asabak nundik agertu ziran hona ez da ondiok erabagi. / No se ha averiguado todavía, de dónde vinieran acá nuestros antepasados.
Ik.
arbaso,
aurretiko.
Aurretiko gehixago erabiltzen da.
asaba-etxe.
iz.
(
TE).
Casa solar/solariega.
Unzetatarren asaba-etxia zan Kontaderukua, Eibarren. / La casa solar de los Unzeta era la llamada Kontaderukua, en Eibar.
asaje
iz.
(
TE).
Taba,
tanto,
a las tabas.
Jolasian ibiltzeko bildots edo ardikixan hazurra.
Ein ditturan asajiekin irabazi detsut. /
Zenbat asaje ein dittuzu aldi honetan?
Ik.
tortolosetan egin,
tortolos,
apone.
Asaje berbia tortolosetan egitteruzkuan kantatzen da: "asaje bat, asaje bi...". "Apone bat, apone bi..." be kantatzen da.
asajietan egin.
du
ad.
(
TE).
Jugar a las tabas.
ILek azaltzen dau, detalle askokin zelan jokatzen zan: IL, 80-82. Prinzipalena: "Lau tortolosekin jokatzen zan. Lau tortolos eta trapuzko pelotatxo bat. Lau tortolosok esku batian hartu eta mahai gaiñera botatzen ziran, mahai gaiñera edo, lurrera (...) eta, bota ondoren, tortolosak edozein posturatan geratzen ziran lurrian. (...). Joku oso batek lau parte dittu; lehelenguak putzasajé izena dauka, bigarrenak bixák, hirugarrenak hirurák eta laugarren partiak erregeák" (IL, 81).
Eskola neskatxak asajietan eitten eben tortolosekin, sartzeko ordura arte. / Las niñas de la escuela jugaban a las tabas hasta la hora de entrar, con tabas (de cordero o de carnero).
Ik.
tortolos,
apone,
tortolosetan egin.
Eibarren askoz gehixago erabiltzen da tortolosetan egin (ETNO).
ase
asetze
.
du
ad.
(
TE).
Saciar(se),
llenar(se),
hartar(se).
Nere biziko onduen ase naiz zure mahaixan. / En tu mesa me he llenado como nunca en la vida. /
Ez zan erreza jatun ha asetzia. / No era fácil contentar a aquel comilón.
aseezindako
izlag.
(
TE).
Insaciable.
Aseeziña.
Ase-ezindako diruzalia, madarikatua. / Avaro insaciable, el maldito.
Ik.
ezindako.
asegarri
izond.
(
TE).
Que sacia,
que llena,
que satisface.
"Con referencia a alimentos, contentoso, que satisface" (TE, 177).
Esnia eta morokilla, janari asegarrixa. / Leche con pasta de maíz, comida contentosa.
asekizun
iz.
(
TE).
Abundancia de comida,
comida abundante.
Bazan asekizuna egun hartan, Marixan tabernan. / Aquel día ya había de qué contentarse en la taberna de María.
Asentzio
[Asentsio]
(Asensio).
iz. ber.
(
TE).
Ascensión,
día de la ascensión.
Asentzio jaixak Garizuma ostian egitten dira, eta Angiozarkuak famauak dira (Elgetakuak eta Bergarakuak halan esan eta idazten dabe), Ascensión-ekuak (nahi tta erdaldunak San Asensio / Ascensión esakeria sartu daben). Eguna berez eguena izaten da baiña domeketan egitten da jaixa han. Angiozarren daguan ermittian izena JSMek Azentsio eskribitzen dau (2000b, 142), erderazko berbiagaittik seguruena. HBan Asentsio.
Asentzio egunian, Elgetan erromerixia. / El día de la Ascensión, romería en Elgeta. /
Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.
asetasun
iz.
(
OEH).
Saciedad,
satisfacción,
hartura.
Baiña, barruko asetasunak edo garraztasunak esnatu eban Pernando. (Zirik 19).
Asia
l. iz.
(
TE).
Asia.
"Con acento prosódico en la primera a [Ásia]: el continente asiático" (TE, 177).
Asian seguru gizonak eta Historixiak hasieria. / En Asia, seguramente, tuvieron comienzo el hombre y la Historia.
Mugagabian ez baiña singularrian homofonuak dira azia eta "Asia" Eibarren, [z] eta [s] soiñu bakarrakin esaten diralako, [asia]. Ezek apartatzekotan, azentuak, bata [ásia] eta bestia [asía].
asiento
iz.
(
ETNO).
Sepultura,
lugar que tenía cada familia en la iglesia y representaba a la casa/caserío en el templo.
Antxiña, herriko etxe bakotxak elixan euki izan daben hillobixa.
Gu benetako Eibartarrak gaittuk, bizi guztikuak. Guk asientua jakagu parrokixan gero!. /
Entiarrua bixar da, baiña ez detse asientua dakan tokixan eingo; karmelitetan eingo detse.
Ik.
olata,
gurrutxel.
Eibarren asientua esan izan jako; beste leku batzuetan sepulturia edo jarlekua.
aska
1.
iz.
(
TE).
Pesebre,
artesa.
Korta bateko askia haren kumia, Erregien Erregia izan arren. / Su cuna, el pesebre de un establo, aunque era Rey de Reyes. /
Pentsua askara bota bihar da, ez lurrera. /
Askak lehen egurrezkuak, tapekin. Lehen hau sukaldia, ez dok?. Ta hor ganau illaria bertan. Tapia ipintzen zuan, holan korritzekua. Ta askian gaiñian egoten zuan askaburua: ganbelak hantxe gordetzen zittuan. Tapia zabaldu ta jaten ebenian, ganbelia "tak!" bixamunerako edo illuntzirako. /
Askiak darabil eskia...
/ El pesebre mueve la reclamación... /
Laugarren pisotik kalera jausi zan, beste bihargin batzuek masia eitten euazen askara. (Zirik 75).
Ik.
ganau-aska,
arzara.
2.
iz.
(
TE).
Abrevadero,
pilón de agua,
alberca.
Baratza erregadixatzeko askia zan han. / Para regar la huerta había aquí una alberca. /
Ganauak ataiko askan dagoz eraten. /
Porruak askan garbittu dittut.
Ik.
uraska.
3.
iz.
(
ETNO).
Canalón del tejado,
pesebre de tejado.
Teillatu ertzian ura kalera bajatzen laga biharrian, urak jaso eta arketara batzeko.
Hau etxiau bi gaillurreko etxia dok eta barrura begira daren teillatu bixak hartzeko askia jakak.
Ik.
hodeixa,
uraska.
askia goixan egon / euki.
Pesebre alto.
"Se dice de donde dan poco de comer" (TE, 177).
Morroi egon zan uezaban etxian, askia goixan.
/ En la casa donde sirvió, el pesebre estaba alto.