Logo Eibarko Udala

A LETRA

arroz iz. (TE). Arroz.
arroz-esne. (arroz eta esne). iz. (TE). Arroz con leche. Arroza eta esnia jai haundixetan. / Arroz con leche en las grandes festividades.  Mugatuan: arroz-esnia, arroza eta esnia.
arrua [arroa] (arroba). iz. (TE). Arroba.   12,5 Kg inguru; 8 arrua 100 Kg. Hamabi arruako txarrixa hazi eben. / Criaron un cerdo de doce arrobas. / Arrobia, ba, txarrixa beti arrobia. Arrobia 12 kilo. "Arrobia", "arrua"... "arruakua" be bai: "zortzi arrobakua", "zortzi arruakua"....  Amaierako -a berezkua dau.
artabatze iz. (TE). Recogida del maíz. Arta-batzen dira etxeko guztiak burdixagaz soluan. / Están en la recogida del maíz todos los de casa en la heredad.
artaburu iz. (TE). Mazorca de maíz. Eskekuari artaburua emoten jakon lehenago, dirua eskas ebillenetik. / Antes al mendigo se le daba una mazorca, ya que el dinero era escaso. Ik. buru.
artadi iz. (TE). Encinar. Kare-hatxian izaten dira hobeto artadixak. / En las calizas se dan mejor los encinares. Ik. arta-mendi, artetza.
Artaitxa [Artegieta] (Arteitxa, Artaita). b. iz. (TE). Artaitxa / arteitxa / artegieta (caserío). Artaitxako kanteratik harri zabal-zabalak ataratzen zittuen, aukerakuak bihar askotarako. / En las canteras de Artaitxa se extraían anchísimas lajas, adecuadas para muchas labores. / Arikita, Zengotita, Artaita.
artajorra (arto-jorra). iz. (NA). Escarda del maiz. Aittak esan etsan, aitta arto-jorran, biharrian!...
artajorratze [artajorratze] . iz. (TE). Escarda del maíz, operación de escardar el maíz, trabajo de escardar el maíz. Artajorratzen ein dogu egun guztian. / Hemos estado todo el día escardando en el maizal.
artakaskar (artakaxkar). iz. (ETNO). Mazorca pequeña y de poca calidad.   Gitxi hazi dan artaburua, kaskarra, xingela, ezebeza. Emoixuek idixeri arta-kaskar batzuk eta pentsua gehitxuago eta etarako dok kargia gora. Ik. artamatxar.
artakaskara (artokaskara). iz. (TE). Cáscara de la mazorca de maíz.   "Cáscara que resulta de desgranar el maíz" (TE, 170). Artakaskariak su ederra eitten dau. / La cáscara de maíz hace buen fuego. Ik. txokor, kaskara, txorokil.
artakaskara-batze. iz. (TE). Juego rural de recogida de cáscaras de maíz.   Jokua da. Artakaskara-batzia dago datorren domekan, Urkuzuko Pasialekuan. Ik. txokor-batze, kaskara-batze.
artakutxa iz. (ETNO). Arca para guardar el maíz.
ártalak interj. (AS). ¡y un jamón!, ¡que te crees tu eso!, ¡anda ya!.   Baitta zera be! Ik. ospelak ortozik.
artalde (ardi-talde). iz. (TE). Rebaño de ovejas. Artaldia laga eta ardi galduan billa, mendirik mendi, juaten da arzaiñ ona. / El buen pastor, deja el rebaño y se va por los montes en busca de la oveja perdida.
ártale (ártala). iz. (TE). Grano de maíz, maíz en grano. Baserri hartan, ártalia ugari eben ganbaran. / En aquel caserío tenían abundancia de maíz en el camarote. / Tratulari harek, plazarakuan, hegaztixak astundu guran, ártalaz betetzen zetsen zorrua. / Aquel mercader, camino del mercado, para hacer peso a las aves, les llenaba de maíz el vientre.
artalora [artalore] (arto-lora). iz. (TE). Flor del maíz.   "Se entiende la florescencia masculina de la planta, y que luego de madurar las anteras se troncha para alimento del ganado" (TE, 171). Artalora batzen da soluan, ganauari jatekua prestatzeko. / Está en la heredad, recogiendo la flor de los maíces, para preparar la comida del ganado. Ik. arto-bizar.
artamaluta (arto-maluta). iz. (TE). Envoltorio de la mazorca de maíz, caloca.   "Las capas coriáceas que cubren la panoja" (TE, 171). Arta-malutiagaz bete ondo lastamarraria, eta ez dago ha lako oge bigunik. / Henchiendo el jergón con paja de maíz, no hay cama blanda como aquélla. / Arta-maluta mihetzenak gordetzen ziran takorrixa batzeko. / Las hojas más livianas de la paja de la mazorca, se reservaban para envolver el tabaco.  (Ibilt 189)
artamatxar iz. (ETNO). Mazorca pequeña de poca calidad.   Gitxi hazi dan artaburua, kaskarra, xingela, ezebeza.
artatxiki iz. (ETNO). Mijo. (Panicum miliaceum).
artatxori iz. (ETNO). Gorrión. (Passer sp.). Ik. hormatxori.  Eibarren normalian hormatxori erabiltzen bada be, Bizkaiko artatxori be ezagutzen eta erabiltzen da. JSMek: "gorrión molinero, Passer montanus".
artaurkultze iz. (TE). Acto de desgranar el maíz.   "Operación de desgranar el maíz, en veladas familiares, en que se cuentan las tradiciones" (TE, 171). Artaurkultzia, unamorixuan, ipoiñak esanaz... / Desgranar el maíz, en concordia, a la vez que se cuentan cuentos... Ik. urkuldu, garaundu, oskoldu, arto-zuriketa.
artazi (artatzi, artati, artatxi). iz. (TE). Tijeras.   Hainbat materixal ebateko pieza biko eskuko tresnia (ETNO). Zuk diñozun jostunak, artazi ona dau. / La costurera que tú dices, tiene buenas tijeras. / Txapia ebateko artazixak bihar jittuat hau zinka-txapiau ebateko. / Txapia ebateko artazixak, galtzairu oneko ahuak bihar dittu. / Artazi onak majo ebaten dabe txapia.  Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
1. arte
Jaione Isazelaia
1. (arta). iz. (TE). Encina. (Quercus ilex). Arta bi edo hiru jartzen jakoz baserrixari nordiak joten daben aldetik, nola ba arbola honek ez daben galtzen orririk, euri, txingor eta haixe hotzetatik etxia gordetzeko. / Se plantan dos o tres encinas junto al caserío, del lado que azotan los vientos del norte, pues como no pierden su hoja, le guardan de las lluvias y los fríos.  Toponimixan Artegieta, Artaetxeberria izenak dagoz.
arta-mendi. iz. (TE). Bosque encinar, monte encinar.   "Generalmente coincide con las manchas calcáreas del terreno" (TE, 171). Arta-mendixa orraztu eben zihero, ikazgintzarako. / Talaron todo el monte encinar, para hacer carbón. Ik. artadi, artetza.
arta-orri. iz. (TE). Hoja de encina, hoja de la encina, perenne. Arta-orrixa urte guztirakua danetik, haixe hotzetatik gordetzen dau baserrixa. / La hoja de la encina, siendo perenne, guarda al caserío de los vientos fríos. / Hamen artia gitxi. Arta-orrixa izeten zan ganauendako, neguan!.
2. arte
2. iz. (TE). Arte, habilidad, destreza, maña. Haren biharrak bai artia! / Sus obras, ¡qué arte! / Harek bai artia lanian! / Aquél sí que tiene arte en el trabajo. / Hartuko zenduke haren artia. / Ya querrías tú su destreza. Ik. abiltasun, abildade.  Nominatiboko forma singularra, "con acento prosódico en la primera a" (TE, 172) esaten da: [ártia].
artia billau. esap. (ETNO). Practicar un oficio para aprenderlo. Arotzerixiari be artia billau bihar jakok. Danari moduan! Hasieran, normalena, dana txarto egittia eta zura brintzatzia. Baiña denporiakin, artia hartzen juaten haiz, eta dana errezagua. Ik. artia hartu ezin, artia hartu.
artia hartu. esap. (ETNO). Coger el tranquillo [a algo], habituarse, adaptarse.   Zeozeri tranpia hartu, ohittu, egokittu. Ik. artia hartu ezin, artia billau.
artia hartu ezin. (artiak hartu ezin). esap. (EEE). Sin poder contener [pena o gozo].   Zerbaitti neurri egokixa hartu eziñik ibili: ondoez bati, poztasunari... Aspaldixan larregi be jan izan jonat eta hemen nabin oin nere buruoni arterik hartu ezin da, purgok eta iñun diranok hartzen. (Zirik 15). / Txerrikumok merke hartziakin gangaren bat ein ebalakuan artiak hartu ezinda ibilli ei zan. (Zirik 59). Ik. artia billau, artia hartu.  "Artiak artu ezinda: inconteniblemente (úsase bien para gozo, dolor o pena; indiferentemente)" (Zirik, 59).
3. arte
3. iz. (TE). Espacio delimitado, valle.   Alderdi biren arteko bittartia, lekua. / "Valle entre montañas" (TE, 171). Ego errekian arte estuan luzetara, etorri da izatera Eibarko uria. / A lo largo del estrecho valle del Ego, ha venido a constituirse lo urbano de Eibar. Ik. bittarte.
4. arte
1. (tarte). postp. (TE). Entre (lugar). Gure etxian eta zuenan artian dago kalia. / Entre nuestra casa y la vuestra está la calle. Ik. bittarte.
2. (tarte). postp. (TE). De entre (grupo). -Eta zu be euren artekua zaraz. / -Y tú también eres de entre ellos. / Zaldun jator jaso bat, italiarra bera, erregian ondorenguen artekua. (Ibilt 473).
3. (arte). postp. (TE). Entre (personas, cosas). Jausi zan tranpa-zulotik kortako zimaur artera. (Zirik 121).
artetik. adlag. (OEH). Por entre, por enmedio (de). Ez zan ausartu ikararik eittera izara artetik. (Ibilt 467).
artian. [artean] .
1. [artean] . adlag. (TE). Entre tanto, todavía, mientras tanto, hasta entonces.   Denborazkua; sasoi haretan. Hirurogeta hamar urteko aldendu biharra izan eben; artian, erbesteko ogi garratza, negarrekin beratutakua eruaten eben agora. / Hubieron de ausentarse por setenta años; entre tanto, el pan amargo de la emigración llevaban a la boca. / Ta hori gertatzen zan artian, bestia han egoten ei zan, olen bestaldian. (Zirik 106). / Eta hala iraun eben, bai batak eta bai bestiak, gutxienez ordulaun baten; arte(an) fraillia, konturaturik ez ebena ostalarixak intenziño txarrik bere aurka, konfesau zetsen zer kaskilkerixak sortu eban danen atsekabe hura. (Ibilt 462). / Eta hau esanaz, bata jarraixan eta bestia igesik ebizen bixak gelan jiran, arte(an) ixa harrapauan, atara eban ordiazko frailliorrek ezkutuan zeroian makilla sendua, eta neurtu zetsan bizkarra tentatzailliari. (Ibilt. 464). / Neskamia, artian, heldu zan antxintxinketa baten etxeko-andriagana. (Ibilt 474).
2. [artean] . adlag. (TE). Entre, en medio (de), incluido,-a, implicado,-a.   Lekuzkua; moltso baten barruan. Badira judixuen artian buruz ikasten dabenak Eskritura guztia. / Hay entre los judíos, quienes aprenden de memoria toda la Escritura. / Hainbeste andrakume eder artian iñor ez dozula ospatzen. (Ibilt 475). Ik. tartian, tarteko.
artietan. adlag. (VO). Mientras, mientras tanto, entre tanto. Liburua eruan zeinke eta gero, usau eta gero bialdu neri. Galtzerik ez neuke gura; galtzekuan, zeuendako, zeaittik honek ez dakixe ezebe. Baiña esan gura dorana, artietan hiltzen banaiz, geratu zeuek honekin.