Logo Eibarko Udala

A LETRA

abogau [abokatu] . iz. (TE). Abogado,-a. Abogauak daren ezkerik, gehixago dira auzixak. / Desde que hay abogados, son más los pleitos.  Berba zaharra da TEk diñuanez: "Naturalizado directamente desde que se dio la profesión." (TE, 106).
abonau abonatze . du ad. (NA). Elogiar, alabar. Ondo eindakua abonatzia ondo dao.
Abontza b. iz. (TE). Abontza (caserío). Pantaleon Abontzakua, gizon aberatsa.
abospolo adkor. (TE). Cándido,-a, pánfilo,-a.   "Alma de cántaro" (TE, 106). Ikusi al dozu abospolo hori?. / ¿Has visto a ese alma de cántaro? / Beran abospolo arpegixakin mozolua dirudi.  "Nik Armerixa Eskolia amaittu eta ondoren lanteixan jardun nebanian, nere inguruan ziharduen eibartar helduak barra-barra erabiltzen zittuen bai abospolua eta bai aboziñaua berbok. Gaur ixa galduta dittugu" (IL, 51).
abots [ahots] (ahots, ahos). iz. (TE). Voz. Urrindik ezagutu eban maittian abotsa. / Conoció de lejos la voz de su amado. / Danak barre eitten dabe dakan ahos fiñagaittik.
aboziñau adkor. (TE). Especial, excéntrico,-a, extraño,-a, raro,-a. Aboziñaua eta besterik ez lakua haiz behintzat heu! / ¡Especial y como ningún otro ya lo eres tú! / Aboziñaua haren izakeria: beti hasarre. / Extraña índole la de aquél: siempre enfadado.  "Se usa mucho en Eibar, quizás del carácter especial del cañón abocinado, hecho para disparar a boca de jarro, como en el clásico trabuco" (TE, 106).
aboztu [abuztu] (agoztu). iz. (TE). Agosto. Andra Mari aboztukuan Ondarruara agertzeko asmua dogu. / Tenemos propósito, por la Asunción, de aparecer por Ondarroa. / Andra Mari agoztukua. / La Virgen de agosto. Ik. abendu, zemendi, urri, agor, april, marti.  Mugatuan: aboztua.
abuja (aguja). iz. (TE). Aguja de ignición.   Igniziñua eragitten daben piezia. Baskuliari abuja-zulua firi-fariakin eittia, zeregin kakia. / Abrir con el taladro de pecho en la báscula el alojamiento de la aguja era labor fastidiosa.
adabakin [adabaki] (arabakin, arabagin). iz. (TE). Petacho, remiendo.   Zulatuta edo apurtuta daguan gauza bati konpontzeko josten jakon pieza zatixa (ETNO). Prakak, belaunetan arabakiñegaz erabiltzen zittuan. / Solía llevar los pantalones, con remiendos en las rodillas. / Arrasaldetan, jostuna etortzen jata etxera, arabagiñetarako. / Por las tardes me viene una costurera, para los remiendos. / Hau tanborrau be, behiñ oiñ ezkeriokan baztartu laikek, horma zaharren moduan arabakiñez beteta dagok eta. Ik. txaplata.
adabakiña bota / ezarri / ipini / jarri. esap. (TE). Remendar, hacer remiendos.   Adabakiña edo petatxua josi. Soiñekua eukan arabakiñak bota biharrian goi eta behe. / Tenía el vestido en necesidad de echar remiendos arriba y abajo.
adar
1. iz. (TE). Cuerno. Akerrak adarrak okerrak dittu. / El cabrón tiene los cuernos torcidos.
2. iz. (TE). Rama, rama de árbol. Eguarbitzako paguan adarrak, ostiango arbola askon gerrixa baiño senduaguak. / Las ramas del haya de Eguarbitza, más gruesas que el tronco de otros ejemplares comunes. / Arbola haren adarrak, beste askon gerrixa baiño senduauak ziran. / Las ramas de aquel árbol, eran más gruesas que el tronco de otros muchos. / Adarrak eta abarrak ez dira bat: abarrak txikixak dira, jo aizkoriakin eta txiki-txiki-txiki egitten diranak, háretxek dira abarrak. Ik. madal.
adar joten. (adarra joten). esap. (IL). Tomando el pelo, burlándose, riéndose. Ez eixozu kasurik egiñ, adar joten dabill eta. Ik. adarra jo.
adarra jo. esap. (TE). Tomar el pelo, burlarse/reírse de alguien.   Norbaitten kontura barrez eta brometan jardun. Adarra joten esandako ipoiñak dira horrek. / Ésos son cuentos dichos en broma. / Behin adarra jote alde, bertsuen puntuak "ist"ekin amaitzen zirala ipiñi zetsezen. (Zirik 58). / Adarra jotako senarrak eta andra arin txamarrekin batera, eskribau, ministro eta juez, ta batez be fralle gizajuak euren gain dittuela burlarik larrixenak. (Ibilt 453). Ik. zirixa sartu, adar joten, harpia jo.  Adarra jo da gehixenbatian erabiltzen dana.
adardun izond. (TE). Cornudo,-a. Diabrua leztxe adarduna. / Cornudo como el diablo.
adardun kakalardo (kakalardo adardun). iz. (ETNO). Ciervo volante, escarabajo grande. (Lucanus cervus). Udako illunabarrian, adardun kakalarduak hegan agertzen ziran, eta gure jolasa izaten zan hárek txapelakin lurreratzia. / En los anocheceres del verano aparecían los ciervos voladores, y nuestra diversión consistía en derribarlos con la boina. / Kakalardo adardunak, uztaillian, illunabarrian jaurtzen dira hegara. / Los ciervos voladores, en julio, al anochecer se lanzan al vuelo.
adari [ahari] (aari, ari, arari). iz. (TE). Carnero. Sarrittan "adarixa" esan biharrian esaten dogu "arixa", eta hau ziur antxiñatik, erromatarreri "aries" geldittu jakuenetik. / Frecuentemente en vez de decir "adarixa" decimos "arixa", y esto seguramente desde antiguo, ya que a los latinos les ha quedado "aries". / Arixa jokorako gertatzia ez da gauza merkia. / Preparar el carnero para la pelea, no es cosa barata.  Adari da gehixen erabiltzen dana.
adari motz. iz. (ETNO). Carnero sin cuernos.   Adarrik ez daukan adarixa. Ik. burukera, adartente, adarmakur, adarkera.
adari-jabe. iz. (TE). Dueño,-a de carnero de pelea. Jokuak ekitzerakuan adari-jabiak ezkutau biharra izaten dabe, kontrarixo bixak bakarrik agertu deittian plazan. / Al comenzar el juego, los dueños de los carneros deben esconderse, para que los dos enemigos se encuentren solos en la plaza.
adari-joko. (ari-joko, ari-joku). iz. (TE). Pelea de carneros.   "Apostar a carneros los respectivos dueños y parciales." (TE, 106), "Pelea de carneros, en que median apuestas" (TE, 155). Sarrixago esaten dogu "ari-jokua". / Narru bat, Arrate ballian, makiñatxo bat ari-joku irabazi eta galdutako baserrittarra! / Un tal Narru, del vecindario de Arrate, ¡cuántas peleas de carneros no ganara y perdiera este aldeano! Ik. adari-topeka.  Sasoi baten ari-joko gehixago erabiltzen zan adari-joko baiño, TEk diñuan lez.
adari-mutil. (arari-mutil). iz. (NA). Preparador de carneros para peleas, aficionado a las peleas de carneros. Eujenio Arikitxa be arari-mutilla zuan, eta Eltzartzako Paulo be bai, eta Narru eta... Erdiko eta!.
adari-topeka. (ari-topeka). iz. (TE). Pelea de carneros.   "Pelea de carneros, de que se hace espectáculo público y ocasión de apuestas" (TE, 106). Adari-topekia, gauza gogorra ikusteko. / La pelea de carneros, cosa fuerte para verla. / Bihotz gogorra bihar da ari-topekia jolastzat hartzeko. / Hace falta tener las entrañas duras para tomar por diversión la pelea de carneros. Ik. adari-joko.
adarittu adaritze . du ad. (ETNO). Cubrir el carnero a la oveja. Ik. ume eske egon, kastigau, iskua bota, iskotu, beteta egon, apotu.
adarjotzaille izond. (IL). Bromista, burlón,-ona. Hori da adar-jotzaillia hori!, ezin leikixo ezer siñistu. / Kondia zan kontulari, alaiki, adarjotzallia. (Ibilt, 468). / Oin, gehixenentzako, [Pernando Plaentxiatarra] bihotz oneko adarjotzaille bat besterik ez da; iñori gaitzik eingo ez detsan zirikalari bat. (Zirik 53). / Galdo-txiki ziri-sartze kontuan atzian gelditzekua ez bazan be beti izaten zittuan bere inguruan beste adar-jotzaille batzuek pe axaxa emoten. (Zirik 90). / Orduan, gaitzizena ontzat hartzen ez eben guztieri adarjotze gehixago eitxen ei zetsen. Izan be, adarjotzalliak, adarra jotzekuak bihar dittu, eta hónek minberatzen diranak izaten dira, ta ez jamonik eitxen ez dabienak. (Zirik 91).
adarjotze [adarjotze] (adarjote). (JSM). Broma, tomadura de pelo, burla, mofa. Bañan Txirritak beti billatzen eban berari adar-jotze alde ipintzen zetsezen larritasunetatik urtetzeko bidia. (Zirik 58).
adarka
adarka egin. esap. (TE). Cornear, derrotar, hacer ademán de cornear.   Ganauak buruaz joteko keiñua egin. Behi zuri honek adarka eitten dau. / Esta vaca blanca cornea. Ik. jotera egin, burtxeloka egin.
adarka jardun. du ad. (ETNO). Cornear las esquinas de los prados, escarbar con los cuernos en un muñón de tierra. Ik. mugia aztartu, iñuska egin.
adarkada (adarkara). iz. (TE). Cornada. Behin baten, mendi-bidez irakorten nindoiala itxura bako behi batek adarkadia jaurti zestan. / Cierta vez, yendo de lectura por un sendero, una vaca al parecer pacífica, me lanzó una cornada.
adarkari izond. (TE). Corneador,-a, que cornea, topador,-a.   Jotera egitten daben animalixia (behixa, iskua, adarixa...). Lasturko zezenak, adarkarixak. / Los novillos de Lastur son corneadores.
adarkera iz. (ETNO). Aspecto o estilo de la cornamenta. Idixak apartatzeko begiratu bihar jako burukeria, adarkeria, hankak be bai... Dana bihar dau idixak ona izateko!. Ik. burukera.
adarmakur izond. (ETNO). Cornigacho,-a.   Adarrak behera begira daukazen animalixia (behixa, iskua, adarixa). Ik. burukera, adarkera, adari motz. Anton. adartente.
adarme zenbtz. (TE). Adarme, pizca.   "Cantidad insignificante de algo material o inmaterial" (MM II, 52). Zure hasarriak, adarme bat ez detsa ardura. / Tus reprensiones no le importan un adarme.  Gaur egunian ez da erabiltzen.
adarreko iz. (TE). Medida mínima de capacidad. Adarreko bat patxar Erremona Martantzat, ondoezik dogu ba ohian. / Un adarreko de aguardiente para Ramona Marta, que está indispuesta en cama.
adarrezko izlag. (TE). Córneo,-a, de material de cuerno. Ehitzari harek zeroian polbora-ontzixa, adarrezkua. / La polvorera que llevaba aquel cazador era de cuerno.
adartente izond. (ETNO). Cornitieso,-a.   Adarrak gora begira daukazen animalixia (behixa, iskua, adarixa). Anton. adarmakur.