Logo Eibarko Udala

A LETRA

arraunketa iz. (TE). Deporte del remo. Arraunketia jolas bat da askontzako. / El remar es una diversión para muchos.
arrautza iz. (TE). Huevo.   "Por antonomasia, el de la gallina" (TE, 165). Egunero, iñoiz lokatu barik, arrautzia ipintzen eben lehengo etxian genduzen oillo zuri batzuk. / Todos los días sin ponerse cluecas jamás, ponían huevo unas gallinas blancas que teníamos en la otra casa.
arrautza ustel. iz. (TE). Huevo podrido. Zaldibarko urak, arrautza ustelan usaiña ataratzen dau. / Las aguas de Zaldibar huelen a huevo podrido.
arrautza-gorringo. iz. (TE). Yema del huevo. Arrautza-gorringua iruntsi eban nahi baiño lehen, ahosapaixan bihar dan dantzia erain barik, eta hasarre zan bere buruagaz. / Estaba disgustado consigo mismo, porque la yema del huevo se la había engullido sin saborearla en el paladar. Ik. gorringo.
arrautza-oskol. iz. (TE). Cáscara de huevo. Ez da ona oillueri arrautza-oskolak emotia, gaizki ikasten dabelako. / No es bueno dar a las gallinas cáscaras de huevo, porque aprenden mal.
arrautza-zuringo. iz. (TE). Clara de huevo. Arrautza-zuringua da, erremedixo askotan jartzen dan gauzia. / La clara de huevo es cosa que entra en muchos remedios. Ik. zuringo.
arrautzak bota. dio ad. (TE). Ponerle huevos a la gallina clueca.   Oillokiari arrautzak ipini, txittak atara deixazen. / "Confiar huevos a la clueca para que los incube" (TE, 165). Hogei arrautza bota detsaguz oillalokiari. / Veinte huevos le hemos puesto a la clueca. Ik. habixara, habixondoko arrautza.
arrautzia egin / ipini. esap. (TE). Poner el huevo. Arrautzia eitten daben bakotxian, kantuan urtetzen dau gure pintxanuak. / Cada vez que pone un huevo, sale cantando nuestra pintada. / Oillo honek, arrautzak ezjakiñeko lekuan ipintzen dittu. / Esta gallina pone los huevos en lugar desconocido.
arrautzagin izond. (TE). Ponedora (gallina). Oillo zurixak, arrautzagiñak. / Las gallinas blancas son ponedoras.
arraza iz. (TE). Raza. Motxaillian arrazia nundik sortutakua dan, ez da ondo erabagi. / No se ha averiguado a satisfacción de dónde procede la raza de los gitanos. Ik. kasta.
Arrazola b. iz. (TE). Arrazola (caserío). Sautxitik zihar, Aixa eta Arrazola, Salbadorera baiño lehen. Ik. Arrajola.
arre interj. (TE). Arre (voz para equinos).   "Voz con que se acucia al asno" (TE, 166). Arre, astua!, ixa etxian gara eta! Ik. ie, aida.
arre, arre, mandako esr. (ETNO). Arre borriquito [canción infantil].   Ume txikixa altzuan hartuta, eta nagusixan hankak mobiduaz kantatzen dana. Kantua: "Arre, arre mandako, bixar Tolosarako, etzi Panplonarako. Handik zer ekarriko? Zapata ta gerriko!".
arreba
1. iz. (TE). Hermana de hermano. Anai guztiak maitte eben arrebia, bakarra zalako. / Todos los hermanos querían a la hermana, porque era única.
2. iz. (TE). Virago.  Ez da erabiltzen.
arrebaerdi iz. (TE). Hermanastra (de hermano). Arrebaerdixagaz ez zan ondo konpontzen. / No se entendía bien con la hermanastra. Ik. ahiztatzako.
arrebatzako iz. (TE). Hermana adoptiva de hermano. Arrebatzakua eban baiña bere odolekuari beste gura zetsan. / Era hermana por adopción, pero la quería como a las de su sangre.
arreme iz. (ETNO). Herramienta machiembra.   Arran eta emian lana batera egitten daben erreminttia. Badagoz erremintta batzuek arremiak diranak. Bixak alkarrekin dabe ar-eme biharra; bata, bestian barruan doia.
arremetu arremetze . du ad. (ETNO). Machihembrar, sacar macho y hembra.   Edozein materixal dala, pieza baten mihiña (arra) beste baten kanalian (emia) agokatzia. Egurrian, esate baterako, oholak bat egin deixen etaratzen jakuen zulua eta koskia; ohol bi alkartzia. Ik. matxienbra.
arren mend. (TE). A pesar de que, aunque.   Balixo adbersatibua dauka. Nik milla bidar esan arren, zuk ogidu ez. / Aunque mil veces te lo haya dicho, tú no me has obedecido.
arrien iz. (AZ). Endurecimiento del pecho/de la ubre. Ik. erroibe.
arrimau arrimatze [arrimatu] . du ad. (ETNO). Juntar(se), arrimar(se). Oholak arrimau bihar jittuat txakurrakin. Ik. baztartu, estutu.  Arrimau (du ad) oholak, pelotia...; arrimau (da ad) sutondora.
1. arrio
1. [arreo] . iz. (TE). Ajuar de novia.   Andra ezkonbarrixak ezkondu dan etxera eruaten daben altzari, erropa eta bitxi multzua. Juan daneko hiru urtian arriua gertatzen dihardu. / Hace tres años que está preparando su equipo de novia.
arrio-burdi. iz. (ETNO). Carreta para llevar el arreo.   Arriua eruateko erabiltzen zan burdixa.
2. arrio
Jose Miguel Barandiaran, Euskalduna
2. iz. (TE). Espantada, huída, claudicación ante el enemigo, huida ante el enemigo.   Oillarrak edo adarixak atzera egittia, bildurtu eta burrukiari iges egittia (ETNO). Ez zan espero oillar haren arriua. / No se esperaba la huida de aquel gallo. / Chamberlain eta Daladierren agirixa Hitlergana, arriua izan zan. / La visita de Chamberlain y Daladier a Hitler, fue una claudicación. / Arrio, arrio, arrio! bildurtu egin zarie! / Arrio, arrio, bildurtuta atzera ein dozue! Arrio eittia dok hori.
arrio egin. du ad. (TE). Echarse atrás, rajarse, achantarse.   Atzera egin, kokildu. Hainbeste diru jokatu bere alde, eta arixak arrio ein dau laugarren topia baiño lehen. / Después de jugar tanto dinero a su favor, el carnero ha huido antes del cuarto tope. / Azken orduan ez dozula jokatu nahi? Hori arrio egittia da. / Ez eixozu arriorik egin, eixozu aurre, bildur barik. / Arrio, arrio, bildurtuta atzera ein dozue! Arrio eittia dok hori. / Hori entzun ebanian, bildurtu ei zan alemaniarra ta arrio ein ei eban. (Zirik 39). Ik. atzera egin, karraskadia jo.
Arriola b. iz. (TE). Arriola (caserío).   "Caserío en Elgoibar" (TE, 168). Egurrola bezela, Arriola.
arriolari izond. (TE). Cobarde, se dice de los carneros y gallos que rehuyen la pelea.   Bildurtixa, atzera egitten dabena. Baserriko oillarra, haundixa eta arriolarixa. / El gallo del caserío, corpulento pero huidor (cobarde). / Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, harrilarixa.
arriskau arriskatze [arriskatu] . du ad. (TE). Arriesgar(se). Bere ondasun guztiak arriskau zittuan iri-proba baten. / Arriesgó todos sus bienes en una prueba de bueyes. / Dirua arriskatzian sarixa, hamarretik bat. / El premio de arriesgar el dinero, 10 %.
arrisku (arrisko, arrixku, arrixgu, arrisgu). iz. (TE). Riesgo. Hiltzeko arriskuan bizi gara danok. / Todos vivimos en riesgo de morir. / Háretxek bai eliziak azpixan hartuta hiltzeko arriskorik barik bizi zirana. (Zirik 11).
arriskutsu izond. (OEH). Peligroso. Emazte ondo-urtenak labankada arriskotsu haretatik, ez ebala euki begirik, bere senarrarentzat baiño. (Ibilt 465).
Arrizabalaga abiz. (TE). Arrizabalaga (apellido). Nere emaztian famelixako abizena, Arrizabalaga.
arronka
1. [arroka] (arraunka, arroka ). iz. (TE). Grasa de la leche que se adhiere al recipiente.   Esnian koipia; ontzi, marmitta eta abarretan lagatzen daben orbana be bai (ETNO). Esne onari igarten jako ontzixan lagatzen daben arronkatik. / A la buena leche se le conoce por la crema que deja en el recipiente. / Dendatiko esniak arronkarik ez dau lagatzen. / La leche que procede de la tienda, no deja grasa. Ik. esne-arronka.
2. [arroka] (arraunka, arroka). iz. (ETNO). Costra que dejan la leche y otros alimentos al quemarse.
3. [arroka] (arraunka, arroka). iz. (ETNO). Sabor/gusto a quemado.   Esne erriak (baitta gatzatuak, arroza eta esniak, natillak eta antzerakuak be) hartzen daben erre gustotxua. Batzueri arronkiakin gustatzen jakue gatzatua.
4. [arroka] (arraunka, arroka). iz. (ETNO). Costra, postilla. Bizikletan jausi zan itxuria; sekulako arraunkia daka, behintzat, beso aldian. Ik. urratu.
arrotz izond. (TE). Extranjero,-a, peregrino,-a, trashumante. Gauza tristia arrotz norberan lurrian. / Cosa triste, extranjero en su propia tierra.