Logo Eibarko Udala

A LETRA

arintasun
1. iz. (TE). Velocidad. Argixan arintasuna, izan laikian haundiña. / La velocidad de la luz, es la máxima que pueda darse.
2. iz. (TE). Ligereza, liviandad. Gasan arintasunak jasotzen dau globua, haixia astunagua danetik. / La liviandad del gas es lo que hace subir el globo, puesto que el aire es más pesado.
3. iz. (TE). Flexibilidad, ligereza. Goizetan arintasun haundixagaz sentitzen naiz. / A las mañanas me siento con una gran ligereza.
4. iz. (TE). Alivio, descanso. Hau da arintasuna gaurkua, izan dittugun barrixekin! / ¡Qué alivio el de hoy, con las noticias que hemos tenido!
arióplano iz. (NA). Avión. Haxe da Oiz. Oiñ ez da ondo ikusten; garbi daonian antenak eta danak ikusten dia, eta hor, arióplanua nun jausi zan be hamendik garbi-garbi ikusten zan, e?
aritxalari
1. izond. (TE). Hijo,-a pródigo,-a.   Gurasuen etxetik alde egitten daben semia edo alabia (ETNO). / "Se dice del que abandona la casa paterna" (TE, 156). Seme batak, aritxalarixa urten zetsan. / Uno de los hijos le ha resultado pródigo.
2. izond. (TE). Que tiende a escaparse. Aritxalarixa danetik, ipiñixozu zintzarrixa urriñetik entzungo dana. / Siendo de las que se alejan, ponle un cencerro que se oiga de lejos. / Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, harrilarixa.  TEk personendako dakar hijo pródigo esateko, baiña animalixekin be erabiltzen da, beste guztiak daguazen lekutik hanka egitteko jokeria dakana aitzen emoteko.
aritxan iz. Acción de irse de casa.   Gurasuen etxetik alde egittia.
aritxan egin. du ad. (TE). Irse de la casa paterna.   Gurasuen etxetik alde egin (EEE). Ba al dakizu Patxiri semiak aritxan ein detsanik? / ¿Sabes que a Francisco se le ha ido de casa el hijo? Ik. aritxan ibili, aritxan juan.
aritxan ibili. da ad. (TE). Andar de hijo pródigo.   Gurasuen etxetik alde eginda ibili. Aritxan ebillela, dana hondatu eta gero, txarrixeri emoten jakuezen haritxalen gose zan, aittan etxian morroiak ogiz betetzen ziran artian... / Y andando lejos de su casa, arruinado del todo, envidiaba las bellotas que se dan a los cerdos, mientras los criados en casa de su padre se hartaban de pan... Ik. aritxan juan, aritxan egin.
aritxan juan. da ad. (TE). Irse de la casa paterna.   Gurasuen etxetik alde egin (EEE). Lukasen ebangelixuan (Luk. 15. 12-32), irakorten da aritxan juan zan semian parabolia. / En el evangelio de Lucas se lee la parábola del hijo pródigo. Ik. aritxan ibili, aritxan egin.
1. aritxarro
1. iz. (TE). Herrerillo común. (Parus caeruleus).   TEk dauka beran Lexikoian Especie ornitológica azalpenakin. Badirudi espezie hau izan leikiala, baiña ez dago garbi (ETNO). Ik. txinbotxa.
2. Aritxarro
2. gatxiz. (TE). Aritxarro (apodo). Aritxarrua, gure auzoko gizon baten gatxizena.
arixa [Aries] . iz. (TE). Aries.   "Signo del Zodiaco" (TE, 157). Euzkixak zeruan eitten daben bidian, hamabi zatixetako bati Arixa (Aries) esaten jako ; eta euzkixa zati horretan dago martixan. / En el camino que el sol recorre en el cielo, una de sus doce secciones se llama Aries, y el sol está en ese signo el mes de marzo.
Arizaga
1. b. iz. (TE). Arizaga (caserío).   "Nombre de caserío en inmediaciones de Eibar" (TE, 158).
2. abiz. (TE). Arizaga (apellido). Euzki baserrikuak, Mandiola ballian, Arizaga eben abizena.
arka iz. (ETNO). Arcón, arca.   Garixa gordetzeko kutxa haundixa.
arkaboz iz. (ETNO). Arcabuz.   Ahotik kargatzen dan su-arma eruangarrixa. Arkaboza, antxiñako armia. Ik. alkautz.
arkakuso (arkakoso, arkakusu, arkakotso, arkakutso, arkakotsu, arkakotxo). iz. (TE). Pulga. (Ctenocephalides, Pulex, eta beste batzuk). Satorra, lurpian bizitziarren, arkakuso hazixak jan eitten dabe. / Al topo, con vivir bajo la tierra, le comen unas pulgas gigantes. / Guk lehen beti esaten gentsagun "ardixa". Baiña "arkakosua" izen hobia izango da, ezta? Ardixa bestia be bada, eta.... Ik. ardi.
arkazixa (alkazixa, alkazia). iz. (ETNO). Falsa acacia, acacia. (Robinia pseudacacia). Ze egur?: lixarra, burdixa eitteko bahintzat. Partikia eitxeko eta, ostian ba, alkazia ero... lixarra eta alkazia.
arkera iz. (ETNO). Celo de la oveja. Ik. altan egon, adarittu.  Eibarren ezaguna da nagusi batzuen artian, baiña ez dirudi gaur egun larregi erabiltzen danik. Izag-ek eta Lar-ek be jaso dabe Oiñatin eta Antzuolan.
arketa iz. (ETNO). Unión, juntura, junta.   Sarri teillatuetan, hodei bat baiño gehixagotik datozen urak batera juan deittian egitten dana. Tubo danak batzen diran lekuan egiñeik arketa bat.
arku
1. iz. (ETNO). Guardamonte.   Su-armetan kolpekarixa (gatillua) babesteko piezia. Arku gaiñeko kakua jaukak eskopeta honek.
2. iz. (ETNO). Semi-sacabocados.   Grabauko berbia da. Sakabokau-erdixa. Ik. matiatzeko puntzoi, sartzeko puntzoi, puntu-biribil, markadore, sakabokau.
arkubuztan iz. (ETNO). Rabillo del guardamonte.   Eskopeta-arkuan buztana.
arkugaiñeko iz. (ETNO). Palanca de cierre sobre el guardamonte.   Su-armetan, arku gaiñian doian zierria. Arkugaiñeko kakua jaukak eskopeta honek.
arkuma (arkume). iz. (TE). Cordero. Arkumiak mendixan amari deika... / Los corderos en el monte llamando a su madre. / Eta guazen fedez beteta, ia arkume hori kentzen detsagun otso gaiztuari. (Ibilt 465). Ik. bildots.
arkupe iz. (TE). Soportal. Arkupian jartzen ziran Konzejuko erabagixak. / En los soportales (del ayuntamiento) se colocaban los anuncios de las resoluciones del Concejo.
arlata iz. (ETNO). Tablón del tejado.   Teillatuko azkenengo oholaren gaiñian arlatia josten da. Arlatiak alde baten bost zentimetro eta bestian bi eukitzen dittu. Bere gaiñian jarriko da azkenengo teillia. Arlatiaren itxuria dala-eta, teillia zuzen geratuko da, eta ez dau beheruntz egingo. Ik. gaillurregur, goixaga, lata, kapirixo.
arlote
1. izond. (TE). Harapìento,-a, andrajoso,-a, desaliñado,-a.   "Un mal vestido, un desaliñado, un vestido con prendas de caridad y moralmente corresponde a eso" (TE, 159). Arlote eskeko bat dirudixala agertu da. / Ha aparecido como un mendigo deshecho. / Ta, gu ezin geike haintxiñako moduan ibilli; ez horixe. Sinistiak pe... lehenguak hain arlotiak zirala: Kursis. (Zirik 85). Ik. fardel.
2. izond. (TE). Deslucido,-a, descuidado,-a. Erromerixa arlotia izan da gaurkua Azitaiñen. / Ha sido deslucida la romería de hoy en Azitain. / Gizon arlotia zagoz gaur. / Hoy estás descuidado. / Izan be, ohittura arlote txamarrak dittugu. (Zirik 115).
arlote usain. iz. (TE). Dejadez, grosería, plebeyería. Arlote usaiña erabiltzia, zerbaitt izatia dala pentsatzen dau. / Hacer gala de dejadez, piensa que es ser algo.
arlotekerixa
1. [arlotekeria] . iz. (TE). Grosería, indecencia, ordinariez, vulgaridad. Aratostietan, arlotekerixia nausi. / Por Carnavales, la ordinariez es lo que priva.
2. [arlotekeria] . iz. (TE). Roñosería, tacañería. Arlotekerixia izan da gure aldetik gaur lako egunian bazkari hobia ez opa izatia bihargiñeri. / Ha sido una roñosería de nuestra parte, en un día como hoy no haber ofrecido una comida mejor a los obreros.
arlotetasun iz. (TE). Abandono, dejadez, desaseo. Arlotetasunari gustua hartuta, gizon izatiari laga zetsan. / Habiendo tomado gusto al desaseo, se abandonó a ser un ex-hombre.
arlotetu arlotetze ( arlotetutze) . da ad. (TE). Descuidarse, degenerar, decaer, desasearse, volverse desaliñado.   Gainbehera jausi; baldras bihurtu, narrastu. Oiñ hurrengo ikusi nebanetik hona, asko arlotetu da. / Desde que le vi la última vez, ha degenerado mucho. / Dago, ez detsala ardura arlotetutziak. / Está que no le importa el volverse un ex-hombre. / Agertzen zan [...] oso jausixa eta arlotetua, eta ez eban izaten emazte onak zeregiñ makala lehengora ekartzen senar buru-ariñori. (Ibilt 466).
arma iz. (TE). Arma. Zenbat milla arma eiñ ete dira Eibarren armagintzia sortu zanetik? / ¿Cuántos miles de armas se habrán fabricado en Eibar desde que nació la armería?