Logo Eibarko Udala

A LETRA

amo (amu). iz. (TE). Anzuelo. Amuakin eitten dau arraiñetan, ibai ertzetik. / Pesca con anzuelo desde la orilla del río. / Erreteliakin be bai, eta bestela amuaz erreka ertzetik. Ik. amoko.
amoko (amuko). izlag. (TE). Pescado con anzuelo.   Amuaz harrapautako arraiña. Amoko legatza, askokin hobia ostiangua baiño. / La merluza de anzuelo, es mucho mejor que la que no lo es.
amona iz. (TE). Abuela. Baserriko amonan ipoiñak dirudixe horrek. / Ésos parecen cuentos de la abuela del caserío. Ik. amama, amandra.  Ez da Eibarko berbia. Amona entzuna dan arren, amama eta amandria erabiltzen dira.
amore iz. (TE). Amor. Bildurra bai eta amoria ez, ez da kristau arterakua. / No amor y sí terror, no es (política) para una sociedad cristiana.
amoriotsu [amodiotsu] . izond. (TE). Enamoradizo,-a. Sasoian amoriotsua izan zan, ezkondu eta sosegau arte. / En su tiempo fue enamoradizo, hasta que se casó y se tranquilizó.
amorixo [amodio] . iz. (TE). Amor. Amorixuegaz gaixorik dago, eta zein da gaitz hori ezagutu ez dabena? / Está enfermo de amores, y, ¿quién no ha conocido esa enfermedad? Ik. maittetasun, maitte.
amorrain [amuarrain] (amurrain). iz. (TE). Trucha. (Salmo trutta). Amorraiñak, mendiko ur hotza eskatzen dau. / La trucha exige el agua fría de la montaña. / Eta arraiñak be bai! Eibarko errekan zarbo-ezkailluak; mordua hartzen juen. Ibur inguruan amorraiña asko; eta Maltzan orduan loiñia eta barbua.
amorrain-erreka. iz. (TE). Río truchero. Ibur eta Aixola, lehenago, amorraiñ-errekak.
amorrain-zehe. iz. (TE). Alevín de trucha.   "Alevines con que se repueblan los ríos" (TE, 135). Gure Diputaziñuak amorrain-zehia zabaltzen eban errekatxuetan, arrazia ez dein galdu. / Nuestra Diputación sembraba alevines en los riachuelos para que no se pierda la raza.
1. amorratu
1. amorratze . du ad. Irritar(se), enfurecer(se).   Nor bere onetik urten. Ik. hasarratu.
2. amorratu
1. izond. (TE). Rabioso,-a. Txakur amorratuak, haginka ein zetsan. / Le mordió un perro rabioso.
2. izond. (TE). Apasionado,-a, acérrimo,-a, ferviente. Hor euzkittan jarritta ikusten dozun aguria, beste denbora baten, mendigoizale amorratua. / Ese viejo que ves sentado al sol, en otro tiempo fue un ardiente alpinista. Ik. eliztar.
amorratu erain. [amorratu eragin] . dio ad. (TE). Hacer rabiar, enfurecer, sacar de quicio. Jendiari amorratu eraitteko ipiñittako legia dirudi horrek. / Esa ley parece establecida para encender en ira a la gente.
amorraziño [amorrazio] . iz. (NA). Enfado, indignación, rabia. Telefono barik eon gara bost egunian...: holako amorraziñuak dakauz guk oiñ...
amorro
1. [amorru] (amorru). iz. (TE). Rabia. Amorrua emoten zetsan bestiak zerbaitt izatiak. / Le daba rabia el que fuesen algo los demás. / Zer dala-ta baiña gizonak iretargira juateko hainbeste amorru? (Zirik 23).
2. [amorru] (amorru). iz. (ETNO). Rabia canina.
amorrotsu izond. (TE). Irascible, irritable, enfadadizo,-a, colérico,-a.   Ernegauta jartzeko joeria daukana. / "Propenso a renegar o a entrar en ira" (TE, 135). Amorrotsua, eta jokuan ein bihar, mundu guztiari barre eraitteko. / Era irascible y tenía que jugar para hacer reír a todo el mundo.
Amuategi [Amurutegi] . b. iz. (TE). Amuategi (caserío). Txikillana sozialistian aurretikuak Amuategi baserrikuak, Agiña ballian. / Los ascendientes del llamado Chiclana, el socialista, eran del caserío de Amuategi. / Larreategi, Anzuetegi, Amuategi, arrantei, sutei, Sartei.
amutarri iz. (ETNO). Mojón. Ik. múgarri, ipiñu.
aña iz. (TE). Nodriza, ama de cría.   Ama izan ez arren, umia hazten daben andria (ETNO). Baserri hartako etxekoandria zure añia izan zan. / El ama de aquel caserío fue tu nodriza. Ik. bular bateko anai, iñude.
aña juan. esap. (TE). Ir de nodriza. Umia izan dabenetik, aña juan da haundiki baten etxera. / Habiendo parido, se ha ido de aña a una casa grande. Ik. iñude juan.
anabasa iz. (TE). Revoltijo de cosas, confusión, lío, caos, desorden.   Nahastia, batez be hondakiñen eta zakarrena; zirriparria eta desordena. / "Se dice generalmente con referencia a desechos y cosas turbias" (TE, 136). Zikirri-zakarren nahastia, anabasia. Ik. enredo.
anai [anaia] (anaixa). iz. (TE). Hermano. Munduko danok Adamengandikuak garanetik, danok anaiak. / En tanto que todos los del mundo procedemos de Adán, todos hermanos. / Bihar detsegu auzokoeri, anaiegaz dogun hartu-emona. / Debemos al prójimo la ayuda que nos prestamos los hermanos.  Oso gitxik darabixe anaixia, anaixa bat amaierako '-a' berezkua balitza lez. Artikulua hartzerakuan gehixenak anaia egitten dabe eta banaka batzuk anaixa. / Neba ez da erabiltzen.
anai-arrebak iz. (TE). Hermanos (de ambos sexos). Anai-arrebak umezurtz geldittu ziran. / Hermano y hermana quedaron huérfanos. Ik. neba-arrebak, neba.  Pluralian erabiltzen da.
anaierdi iz. (TE). Hermanastro.   Guraso bat desbardiña daukan anaia. / "Hermano de un sólo vínculo" (TE, 136). Anaierdixa eban, ama birenak ziralako. / Era hermanastro, habiendo nacido de dos madres. Ik. arrebaerdi.
anaitasun iz. (TE). Fraternidad. Munduko gizon guztion anaitasuna, Ebanjelixuak be ez dau ahaldu. / La fraternidad de todos los hombres, no lo ha podido lograr ni el Evangelio.
anaitzako iz. (TE). Hermano adoptivo.   Anai biologikua izan ez arren, anaitzat dakena. Horren antzera: "loibatzako", "alabatzako", "ahiztatzako"... Anaitzakua, baiña odolekua balitz leztxe maitte eben etxeko guztiak. / Hermano por adopción, pero como si lo fuera de sangre le querían todos los de casa. / Uezalabia izan arren, asko gura zetsan amatzakuari. / Aunque era hijastra, quería mucho a su madre adoptiva. / Alabatzakua izan arren maittiena eben. / Con ser hija adoptiva, es la que más querían. / -Ogirik eta andrarik bage izan laikiala deritxozu gizona, Joxe Manuel? -Bai, Abade Jauna; olatiakin eta loibatzakuagaz (Agiñako Sanmigeletan pasautako ipoña). Ik. uezaitta, bular bateko anai.
anbigu iz. (TE). Ambigú. Dantzara atara eta gero anbigura eruan ninduan egarrixa kentzera. / Me sacó a bailar y después me llevó al ambigú a remediar la sed.  "Entró en el léxico de Eibar, del primer Salón Teatro, en que se celebraban los bailes" (TE, 136).
Anbotoko Señora iz. ber. (TE). Dama de anboto, señora de anboto.   "Folklore. Personaje de leyenda, en cuya existencia real y actual seguían creyendo en el caserío" (TE, 136). Anbotoko Señoria ezagututako baserrittarrak asko ziran lehen. / Las mujeres del caserío han solido ver frecuentemente a la Señora de Amboto. / Anbotoko Señoria, baserriko andrak sarrittan ikusi izan dabe. Ik. lamiña.  Eibarko zahar-zaharrenak ondiokan goguan dauke, amandriari entzunda, antxiña zelan ikusten zan Anbotoko Señoria suzko bola baten itxuria hartuta zeruan hegan gaba-erdixan, mendirik mendi (ETNO).
anda iz. (ETNO). Andas, féretro.   Hildakua edo gaixua edo zauritutakua edo santu-imajiñia bizkarrian eruateko balio daben tresnia. / Hil-kajia. Ha juan da andia eruaten.
andabide iz. (ETNO). Camino funerario.   "Difuntuak eroaten ziran bidia" (AN). Ik. harbide, estrata, burdibide, txingor, bidetxingor, errege-bide, zupide, zubipide, lorbide, olabide, zordanbide, elizbide.  (EOYE, 85. or. (JEL)).