Logo Eibarko Udala

A LETRA

alperki [alferki] . izond. (TE). Vago,-a, holgazán,-ana, haragán,-ana. Alperki haundi bat izan ez bazan, dirua eingo eban euki daben aukeriagaz. / Si no hubiese sido un gran perezoso, habría hecho dinero con la oportunidad que ha tenido. Ik. zuri, nagi, alperrontzi, alper.  Ez da erabiltzen.
alperraldi [alferraldi] . iz. (TE). Galbana, pereza. Udan beruak eta neguan hotzak, alperraldixa emoten zetsan. / El calor en el verano y el frío en invierno le daban pereza.
alperrerixa [alferkeria] . iz. (TE). Vagancia, holgazanería, pereza, ociosidad. Alperrerixiak beste kalte asko dakarkiguz. / La ociosidad nos trae otros muchos males. Ik. nagittasun, alpertasun, alperkerixa.
alperrik [alferrik] . adlag. (TE). Inútilmente, en vano, en balde. Alperrik milla bidar esan, beria ein biharrekua temoso zatar ha. / En vano decírselo mil veces, era aquél un obstinado que había de salir con la suya. / Alperrik Marixa makillatu, berez bihar dau. (Temosua ez dau makilliak beretik atarako) / Es inutil emplear el palo para convencer al obstinado. / Olixua eta biñagria ez ibili alperrik nahastatzen. (Eziñezko gauzetan ahalegintzia alperrikua dala esateko). / No empeñarse inutilmente en cosas imposibles.
alperrik galdu. [alferrik galdu] . du ad. (TE). Echar(se) a perder, estropear(se), deteriorar(se). Dana alperrik galdu naiz hartu doten erarixakin. / Me he echado a perder con el líquido que he tomado. / Alperrik galdu dozu etxian genduan gauzarik polittena. / Has echado a perder la cosa más bonita que teníamos en casa.
alperriko [alferrikako] . izlag. (TE). Inútil, vano,-a. Lur txatal bategaittik, zenbat gerra eta heriotza alperriko! / Por un pequeño trozo de tierra, ¡qué de guerras y muertes inútiles!
alperrontzi [alferrontzi] . izond. (TE). Vago,-a, holgazán,-ana, haragán,-ana.   Alper haundixa. Gizonak, alperrontzi etxekalte negargarri bat urten detsa koittauari. / El marido le ha resultado a la pobre mujer, un lamentable vago disipador. / Alperrontzi haundi bat zara zu!. / Ez dok hik asko lagunduko, alperrontzi garauorrek!. Ik. zuri, nagi, alperki, alper.
alpertasun [alfertasun] . iz. (TE). Pereza, vagancia, holgazanería.   "Pereza, uno de los siete pecados capitales" (TE, 130). Alpertasunak beste gaitz asko dittu ondoren . / A la pereza siguen otros muchos males. Ik. nagittasun, alperrerixa, alperkerixa.
alpertsuan adlag. (TE). En vagancia, sin hacer nada, perezosamente.   Alpertsuan egon; ezer egin barik. (AN). Alpertsuan bizi da ezer ein barik, ez beretako eta ez bestientzat. / Vive en pereza, sin hacer nada para sí ni para los demás. / [...] alpertsuan ni etzinda. (Ibilt 209).
alpertsuan egon. esap. (EEE). Estar sin hacer nada, perezosamente.   Ezer egin barik, golperik jo barik egon (EEE). Iñori erain biharrak eta norbera alpertsuan egon.
alpertu alpertze [alfertu] ( alpertutze) . du ad. (TE). Volverse perezoso,-a, volverse vago,-a. Soldautzan, alpertu ein zan. / En la milicia se volvió perezoso. / Alpertutzia ez da gizonari komeni jakona. / El volverse perezoso no conviene al hombre. / Diru larregixak alpertzia dakar bizi guztirako. / Demasiado dinero trae el volverse perezoso para toda la vida.
altan egon (altan izan). esap. (TE). Estar en celo.   Animalixak araldian egon. Ataiko txakur emia altan dago eta barruan lotu biharko dogu. / La perra de la puerta está en celo y habremos de atarla dentro. Ik. kastigau, iskua bota, iskotu, beteta, apotu, adarittu, altan jarri.  Txakurrak eta katuak gehixenbat, baiña "Gizakiei buruz ere esan ohi da, norbaiten sexu-grina adierazteko" (EEE, 19).
altan jarri esap. (TE). Entrar en período de celo, ponerse en celo.   Animalixak araldian jarri. Gizakixan gaiñian be esaten da, norbaitten sexu-griña aitzen emoteko (EEE). Gure Argitxo altan jarri da laugarren umegintzarako. / Nuestro Argitxo ha entrado en celo para su cuarta criadera. / Udabarrixakin batera altan jartzen da. Ik. altan egon.  Txakurrak eta katuak gehixenbat.
altara [aldare] (altare, aldara, aldare). iz. (TE). Altar. Landu bako harrixegaz zan aldaria. / El altar era de piedra sin labrar. / Eibarren, San Andresko altaria, bihar ederreko obria. / En Eibar, el altar de San Andrés, obra de hermosa labor.
altara nausi. [aldare nagusi] (altare nagusi). iz. (TE). Altar mayor. Altara nausixan, meza nausixa; eta meza nausittan elizdeixak. / En el altar mayor la misa mayor, y en misa mayor las amonestaciones.
altza interj. (ETNO). ¡levanta! (al ganado).   Ganauei "ohetik" jaiki deittien esaten jakuena, jaixteko, garbitzeko edo beste edozein zeregiñetarako.
altza burua. interj. (ETNO). ¡levanta la cabeza! (al ganado).   Buztarriko ganauak burua goixan euki deixen egitten jakuen diarra. Altza!, altza burua Txikito!.
altzagarri iz. (TE). Calzo.   Zeozer jasotzeko edo bardintzeko erabiltzen dan gauzia. Esate baterako makiña bat, edo hanka herrena daben mahaixa (ETNO). Altzagarrixa jarrixozu mahai horren hanka herrenari. / Ponle un calzo al pie corto de esa mesa. / Makiñia bardintzeko altzagarrixak bihar. Ik. jasogarri.
altzau altzatze [altxatu] . du ad. (Lab-Hiz). Levantar(se). Ik. goratu, jaso.
altzo iz. (TE). Regazo, enfaldo, halda. Amatxon altzuan bizi da ume hori, dittuan urtiegaz. / En el alda de la mamaíta vive ese niño con los años que tiene. Ik. magal.
altzuan hartu. (altzora hartu). esap. (TE). Sentar en el regazo, coger en el regazo.   "Tomar al alda o sentarle en el regazo (a un niño)." (TE, 131). Lazaro eskekua hil zanian, Abraham aittajaunak bere altzuan hartu eban. / Lázaro, el mendigo, cuando murió, el patriarca Abraham le tomó en su regazo. Ik. lepuan hartu.
alu
1. iz. (TE). Vulva.  TEk aittatu egitten dau baiña ez da gaur egunian erabiltzen dan berbia.
2. izond. (TE). Calificativo despectivo cuyo significado varía según el contexto. Hator hona, aluori! Ik. txo aluori.  Gaur egunian apenas erabiltzen da Eibarren.
ama
A. Sarasua
1. iz. (TE). Madre, progenitora en personas. "Ama", hizkeran dagon berbarik gozuena. / "Madre", la voz más dulce del idioma.  Mugatu singularrian be ama esaten da, baiña amia be erabiltzen da animalixekin: txarri-amia, katu-amia, konejo-amia..."
2. iz. (TE). Madre, progenitora en los animales.   "Se dice de los progenitores en los animales cuando están criando" (TE, 135). Habixara sarrittan bazabiz, ámak umiak gorrotau eta bertan behera lagatzen dittue. / Si frecuentas el nido, las madres se desentienden de la nidada y la abandonan. / Amiak igartzen badetsa habixia topau detsazula, lagako dittu arrautzok bertan behera. / Si conoce la madre que le has descubierto el nido, abandonará sus huevos.  Personetan, mugatu singularrian be ama esaten da; baiña animalixetan amia be esaten da: txarri-amia, konejo-amia... Gaiñera, plurala be erabiltzen da TEk diñuanez: "AMAK (...) se dice de las aves y en general de los animales que se asocian para la crianza de los pequeños" (TE, 132); ejenpluan, azentua be markau egitten dau: ámak, eta ez amák (hori ergatibo singularra litzake).
ai ama. (ai amatxo). interj. ¡ay madre!, ¡madre mía!.   "Interj. de congoja" (TE, 202). Ai amatxo!, hau da hondamendixa etorri dana gure gaiñ! / ¡Ay madre!, ¡vaya ruina que ha caído encima de nosotros!
ama arrateko. (Arrateko Ama). iz. ber. (TE). Nuestra señora de arrate, virgen de arrate.   "Virgen de Arrate, vestida de miriñaque y que los imagineros llaman de aceitera. Antigua devoción de los términos hasta el mar" (TE, 131). Ama Arratekuan gona zabalan azpittik ekarrittakuak giñala esaten zeskuen txikittan. / Solían decirnos de pequeños, que éramos traídos de debajo de la amplia falda de la Virgen de Arrate. Ik. Arrateko Ama.
ama besuetako. [ama besoetako] . iz. (TE). Madrina. Nere ama besuetakua, Aramaixotikua. / Mi madrina era de Aramayona. Ik. aitta besuetako, ama punteko.
ama birjiña. [Ama Birjina] (Ama Berjiña). iz. ber. (TE). Virgen maría, nuestra señora. Arrateko Ama Birjiñia eta Iziarkua, esaten dabe ahiztak dirala. / Dicen que la Virgen de Arrate y la de Iciar son hermanas. Ik. Arrateko Ama Birjiña.
ama ordiazko. iz. (TE). Madre adoptiva, madre putativa. Ama ordiazkuak hazi eban nere andria, umezurtz geldittu zanetik lau oiñian ibiltzen zala. / Una madre adoptiva crió a mi mujer, por haber quedado huérfana cuando andaba a cuatro pies. Ik. amatzako.
ama punteko. [ama ponteko] (ama puntako). iz. Madrina. Ik. ama besuetako, aitta punteko.
ama-alabak. iz. (NA). Madre e hija(s). Hamabixetan aitta-semiak bazkaltzen dabe; bestiak ordu batetan ero, ama-alabak.  Pluralian erabiltzen da.
ama-diar. (ama-diagar). iz. (TE). Llamada de auxilio, de socorro. Ama-diagarrak ziran itsasuan aldetik. / Del lado del mar se oían voces de auxilio.
ama-semiak. iz. (NA). Madre e hijo(s).  Pluralian erabiltzen da.
aman gonapetik urten bako umia.   "Se dice de la persona apocada sin mundo y experiencia" (TE, 132). Aman gonapetik urten bako umia zan soldautzara juan bihar izan ebanian. / Era niño que no había salido de las faldas de su madre cuando hubo de ir al servicio militar. Ik. ume, urten.
amatxoka ibili. esap. (IL). Jugar a ser padres, jugar a padres y madres.   Afariketan diharduela, "Iñoiz, ume tarteko batek esango dau oiñ bera dala ama eta lehengua alabatxua, eta bakotxaren funziñuak aldatuz jarraitzen dabe afáriketan. Hor sortzen da beste jolas bat: Amatxoka ibiltzia" (IL, 79). Amatxoka ibiliko gara? / Amatxoka jolasten gabiz.
amaberjiñ-atzapar iz. (ETNO). Madreselva. (Lonicera periclymenum). Ik. jangoikuan atzamar, kriston atzapar.
amagiñarreba [amaginarreba] (amagiarreba). iz. (TE). Suegra. Amagiarrebia da emaztian ama, senarrantzat; edo senarran ama, emaztiandako.  Gitxi erabiltzen da, baiña aittaiñarreba eta amaiñarreba entzun izan dittugu etxian. / "Se conoce pero no se usa corrientemente esta voz que ha sido avasallada por un erderismo" (TE, 131).
amaiera iz. (OEH). Fin, final, término.   Akaberia, akabua. Plaentxiatarren umoria barriz amaierarik bakoa da. (Zirik 51). Ik. akabu, akabera.
amain emon dio ad. (TE). Dar rienda suelta, liberar, soltar.   Normalian, lotuta edo eutsitta, tiran daguan zeozer askatzia. Amaiñ emon zetsan bere buruari, eta azkenengo bizimodura jausi zan. / Dio suelta a sus inclinaciones y cayó en lo más bajo. / Kaixolan neukan txorixari amaiñ emon najetsan ez ebalako kantatzen. / Nahixago neuke gaur bertan amaiñ emongo baletse Aldaiari. / Amain emoixozu txakurrari. / Zutiñik egon eziñik zihero ahuldu zan eta bere gorputzari amain emon (bertanbera utzi) zetsan. (Zirik 18). / Bakarrian amaiñ emoteko bere lertu biharreko illetiari. (Ibilt 487). Ik. soltau, librau, eskatu.
amain emonda. adlag. (JSM). A su aire, suelto,-a, libre, sin freno.   Solte, libre, draga barik, freno barik. Amain emonda dabil aspaldixan. Ik. solte, libre.
amaittu amaitze [amaitu] ( amaittutze) . du ad. (TE). Acabar(se), terminar(se), finalizar, dar fin. Amaittu dogu gaurko aldixa. / Hemos terminado la tarea de hoy. / Ez zan erreza izan etxia amaittutzia, besten laguntasunik barik. / No fue cosa fácil el terminar la casa, sin ninguna ayuda de otros. / Diruak amaittu zekixozen zain zan etxekalte haren anai nausixa, haren lurrak hutsian beregantzeko. / Aguardaba a que se le terminaran los dineros el hermano mayor de aquel pródigo, para apropiarse por una nada de su tierras. Ik. azkendu.
amama
1. iz. (TE). Abuela. Amama baserrikuan ipoiñak, gozuak sutonduan entzutzeko. / Los cuentos de la abuela, dulces para oírlos junto al fuego del hogar. / Kubalan amama noiz jaixo zan. (Zirik 85). Ik. amandra, amona.
2. adlag. (IL). Ganga, chollo, bicoca, jauja.   Errez lortzen dan gauza oso ona; gehixenetan adizlagun moduan erabiltzen da. Taberna barrixa zabaldu dabenetik horrek dauka amama garaua! / Oiñ hiru hillebete itsuena etara zenduan eta atzo Primitibia, zuk dakazu, zuk, ámama. Horixe da benetan amama eukitzia. / Pelotia tanto eitteko amama ekan, baiña huts galanta eiñ eban. / Onguak, gero txuletia, eta tartia einda dakat. Gero kafe konpletua. Amama bizi haix!.  Esan, ámama esaten da.
Amaña b. iz. (TE). Amaña (caserío).   "Caserío desaparecido del término de Eibar" (TE, 133). Amañako itturriraiñok izan gara gaur. / Hoy hemos ido hasta la fuente de Amaña.  Gaur egunian, auzo osuari jako Amaña izena.