Logo Eibarko Udala

A LETRA

aixa emon esap. (EEE). Animar, halagar.   "Norbaiti palagu egin, zeozetarako animoak eman" (EEE). Hor jiharduk egun guztian uezabari aixa emoten. / Aixa emon eta emon jardun juat, eta azkenian irabazi ein jok.
Aixelko iz. ber. (TE). Don zorro / doña zorra.   "Personificación de la zorra en la fábula" (TE, 118). Aixelko, ipoin guztietan motxaille argi bat letz agertzen da. / Don Zorro aparece en todos los cuentos como un astuto gitano. / Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako...
aixelko izond. (AN). Astuto,-a.   "Maltzurra" (AN). Eta ondoren, emazte aixelkuak luzetu eban jarduna esanaz... (Ibilt 485).
aixelkokerixa iz. (OEH). Astucia, zorrería.   Maltzurkerixia. Susmau barik gizonak erebixan aixelkokerixia. (Ibilt 470).
aixen
1. iz. (ETNO). Liana, enredadera.   Nunbaitten gora igotzen daben edozein landara. Ik. aixen-bedar.
Jaione Isazelaia
2. iz. (ETNO). Clemátide. (Clematis vitalba).
aixen haundi. iz. (ETNO). Corregüela mayor. (Calystegia sepium).
aixen txiki. iz. (ETNO). Corregüela menor. (Convulvus arvensis).
aixen-bedar. iz. (ETNO). Liana, enredadera. Ik. aixen.
aixeri [azeri] (aixerixa, axeri(xa), azeri(xa)). iz. (TE). Zorro. (Vulpes vulpes). Nun diranik be ez aixerixak gure aldietan. / Desaparecieron las zorras en nuestros montes. / Axerixia galdu zan gure mendixetan. / Y desapareció la zorra de nuestros montes. / Oin, txitxak, nere lehengusuari abendu horrek jaten detsaz danak. Eta azerixak be bai. Horrek oillo txikixok? Adarrian egoten dittuk lo; eta bajatzen diranian bestia zain! "klaus-klaus-klaus". / Horraittiok andriaren begirakunan ez zan izan giro; axerixaren jarkeria zirudixan. (Zirik 27).  TEk eta basarrixetakuak amaierako -a kin darabixe: "aixerixa, aixerixia" (ETNO).
aixeri-buztan iz. (ETNO). Cola de caballo. (Equisetum arvense).
Aixola b. iz. (TE). Aixola (caserío).   "Caserío en inmediaciones de Eibar" (TE, 119). "Urola bezela, Aixola, eta Mandiola, Mutiola eta Gisasola. Ura, Aixia, Mandua, Mutilla eta Gizona".
aixotz iz. (ETNO). Podadera, machete.   Sasixak ebateko igitai klasia, motza eta gogorra. Honek be makiña bat ein dittu! Hau, otia eta ebateko, gauza latzak. Manejua bihar izaten dau, "dzast". Ik. dragatz.
aizkolari
1. (aixkolari). iz. (TE). Leñador,-a, hachero. Aizkolarixa, arbola botatzen Frantziako piñadixetan. / Leñador en los piñares de Francia, derribando árboles.
2. iz. (TE). Cortador de troncos, leñador,-a.   "Profesional del juego o competencias del hacha" (TE, 119). Euskal aixkolarixak izan izan dira proban Australiakuegaz be. / Los leñadores vascos, han solido competir incluso con australianos.
aizkoletxe iz. (ETNO). Caja para hachas, agarradero de las hachas.   Aizkorak gordetzeko kutxia; baitta heldulekua be.
aizkolketa iz. (TE). Manejo del hacha, trabajo con el hacha. Erremiak aizkolketan hango herrikuak. / Dados a manejar el hacha los de aquel pueblo.
aizkora
1. (aixkora, axkora). iz. (TE). Hacha. Jakintsuak berba honetan ikusten dabe "aitz" dabela sustraitzat. / Los sabios ven en esta voz que tiene por raíz 'aitz', "pedernal". Ik. arotz-aizkora.
2. (aixkora, axkora). iz. (NA). Juego rural de cortar troncos con hacha. Basarrixetan ez dao holan mutillik...: inddartsuak eongo dittuk baña ez aixkoran dabillenik eta ez harri-jasotzen. / Proba ipuin batzuk esatera eta gero hortik harri-jasotze eta aixkora eta danera pasauko gara orduan. / Aixkoria sasoi baten pixkat galduta egon dok. Ik. aizkora-joko.
aizkora-joko. iz. (TE). Competición de hachas, apuesta de hachas.   "Competencia de leñadores o aizkolaris" (TE, 120). Diru askon gorabeherakuak izaten dira aizkora-jokuak. / Mucho dinero suele jugarse en las competencias de hacha. / Proba ipuin batzuk esatera eta gero hortik harri-jasotze eta aixkora eta danera pasauko gara orduan. / Aixkoria sasoi baten pixkat galduta egon dok. Ik. aizkora.
arotz-aizkora. (arotz-aixkora). iz. (ETNO). Hacha de carpintero,-a.   Ahua beste aizkorak baiño zuzenagua daukan aizkoria. Ik. arotz.
aizkorakada (aizkorakara, aixkorakada). iz. (TE). Hachazo. Itxurritxok, Ubitxako pagua honenbeste denbora baten bota baietz jokatu ebanian, aizkorakadia hartu eban belaunian, eta hauraxe haren irabazixa. / Itxurritxo, cuando apostó a que derribaría el haya de Ubitxa en un tanto de tiempo, se dió un golpe de hacha en la pierna, y he ahí lo que fue su ganancia.
aizto iz. (TE). Cuchillo. Erremintten izenetan agertzen jaku sustrai letz "arri" eta "aitz"; hala, "aiztua". / Eta lotsa honek minberatzen eban aizto zorrotz batek haragixan bezela. (Ibilt 486).  "No se usa por lo regular en Eibar, seguramente por haber dominado la voz romance" (TE, 120).
ajaja
1. onomat. (TE). Carcajada.   "Onomatopeya de la risa" (TE, 120). Sumendixa txokiatzailliak zittuan nik entzun ditturan ajaja bizixenak. / Arratsalde osuan ajaja eta ajaja jardun eban Joxepak.
2. iz. (IL). Risa, risotada, carcajada. Haren ajajia ederra da benetan; ze gozo bizi dan!
aje iz. (TE). Mal cuerpo, resaca, malestar tras la juerga.   Gorputzaldi txarra. Parranda egunan bixamonian eukitzen dana. / "Mal cuerpo y mal gusto de boca que sigue a los excesos báquicos" (TE, 120). Ajia osatzeko berriz eran ezkero, ajian ajia; esaten daben letz, ajerik txarrena. / Si se vuelve a beber para curar el aje, viene el aje del aje, que dicen es el peor. / Astelehen baten, lagun batzuek, sekulako ajiakin, fabrikako ate aurrian ziharduen bezperako eran gehixegixagaittik damuturik. (Zirik 74). Ik. bixamon.
aje-egun. iz. (TE). Día de aje (comunmente el lunes), día de resaca. Jai-egunan biharamona, aje-eguna. / El que sigue a las fiestas, día de aje.
ajedun izond. (TE). Que da resaca, que da aje. Patxarra, ajedun erarixa. / El aguardiente es bebida que da aje.
ajetsu izond. (TE). Que tiene frecuentes resacas, propenso,-a al aje. Astelehen guztietan eban ajia, ajetsua zanetik. / Todos los lunes solía estar indispuesto, por ser propenso al aje.
ajura [aiuta] . iz. (TE). Método curativo casero en indisposiciones de los niños, lavativa.   Umiak osatzeko erabiltzen dan erremedixua (ETNO). / "Método casero, en indisposiciones de los niños" (TE, 120). Ipinixozu ajuria perrejil kertentxo batekin. / Ponle una ayuda con un tallito de perejil.
akabatzaille iz. (TE). Pulidor.   Metalezko piezeri azala leun-leun lagatzeko ofiziua daukan bihargin artisaua (ETNO). / "Artesano que pulimenta las piezas metálicas del arma" (TE, 121). Melitxon Sosua, akabatzaillerik onena. / Akabatzaillia, bizar-kentzaillia, hazur-konpontzaillia, motzaillia.... / Gure akabatzailliak agindu bai, baiña oindiok ez deskuez akabau piezak. / Akabatzailliak ezagun izaten dabe kalian be: musturra baltza. Baiña ondo irabazten dabe akabatzen / Urkuzu aldian dauaz akabatzaille onenak. Ik. leuntzaille, dultzitzaille.
akabau
1. akabatze [akabatu] . da ad. (TE). Matarse, morirse.   Hil da esanguria, bai bateron batek hiltzen dabenian, bai berez. Adiera honetan berez. Piontzara jo bihar izan eban eta hutsa denboran akabau zan. / Hubo de ponerse a trabajar de peón, y en nada de tiempo sucumbió. / Horretara lan eittia da akabatzia. / Trabajar de esa manera es matarse. Ik. gastau, hil.
2. akabatze [akabatu] . du ad. (TE). Matar.   "Hil" da esanguria, bai berez, bai, adiera honetan moduan, bateron batek hiltzen dabenian. Mendixan agertu jakun subia, bertantxe akabau dogu. / La culebra con que hemos tropezado en el monte, la hemos matado allí mismo. / Friztixa kaltegarrixak akabatzia bihar da. / Hay que terminar con las alimañas perjudiciales. Ik. hil, garbittu, azkena emon.
3. akabatze [akabatu] . du ad. (TE). Pulir, dar el acabado.   Metalezko piezeri azala leunduz akaberia emotia (ETNO). Juan zaittez Txopanera, ia akabau dittuen nere piezak. / Vete donde Txopa, a ver si han pulido mis piezas. / Akabatzia, ofizio zikiña. / El pulir, oficio sucio. / Pieza fiña, gaizki akabauta, arlote gelditzen da. Ik. leundu, argi erain.
akabera
1. iz. (TE). Final, fín, conclusión, . Liburu haren akaberia ez jata gustau. / El final de aquel libro no me ha gustado. Ik. amaiera.
2. iz. (TE). Acabado, pulimento, terminación, en armería.   Pieziari leun-leun lagatzeko azken ikutuak emondako itxuria. Akaberiak zerikusi haundixa dauka prezioko armetan. / El pulimento tiene mucho que ver en las armas de precio.
akabo interj. (JME). Se acabó, se terminó.   Zeozer amaittutzat joten danian, erremedixorik ez daukanian esaten da; kitto. Andereñuak be erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria. / Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badira, akabo baserrixa. / Akabo nere ardau ona. (Zirik 70). Ik. eta kitto.
akabu iz. (TE). Fin, final, límite.   Azkena, amaieria. Hainbeste atsekaben ondoren negua, eta haxe izan zan bere akabua. / Tras tantas angustias vino el invierno, y aquello fue su muerte. / Oiñ bizikletia bihar dabela, gero patiñak, umien esijentziak ez dake akaburik. / Ta horrez gañera, hango trenak, arióplanuak eta itxas-ontzixak ez ei ekan akaburik. (Zirik 105). Ik. amaiera.