Logo Eibarko Udala

A LETRA

a metaling. (TE). Primera letra del alfabeto vasco 'a'. Garbi eizu 'aia', ondo irakorri deiñ. / Haz bien la 'a', para que se lea bien.  Artikulua hartzerakuan aia egitten da.
a interj. (TE). ¡ah!.   "Interj. de admiración" (TE, 114). A!, nere maitte maittia! / ¡Ah!, ¡mi bien amada!
aasa iz. (ETNO). Llana, cuchilla, especie de cepillo que usan los cesteros.   Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erraminttia, helduleku bikua. Aasia beste erremintta bat be bada; esku-leku bikin, zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oin piñuak zuritzeko be bai.
ababa adkor. (TE). Bobo,-a, chocho,-a, chalado,-a.   "Expresión con que se denota infantilidad o senilidad mental" (TE, 103). Ababa nok ni ala, hori siñistu deiran?! / ¡¿Acaso soy chocho, para creer eso?!  Mugatuan be ababa.
abade (abare). iz. (TE). Cura, clérigo. Arrateko abadia, erremia pelotan. / El cura de Arrate, consumado en la pelota. / Elizako zeregiñak eiñ dittu Abade Jaunak eta badoia euzkixa hartzera. / El señor cura ha hecho sus deberes de la Iglesia y vase a tomar el sol. / HI, baiña, hik eztakik abade jaunari "berori" deitu bihar jakona ala? (SM
Zirik 78).
Ik. apaiz, abat.  Abade da Eibarren erabiltzen dan berbia, eta ez apaiz.  Abade Jauna, "Forma común de mencionar al cura" (TE). / Bes. abade egin, abadegei, abade-etxe, abadetar.
abade egin. du ad. (TE). Hacerse cura, ordenarse sacerdote.   "Imponer las manos el Obispo" (TE, 103). Alargundu eta gero abade egin zan. / Se hizo cura después de enviudar. / Bitxorixako obispuak eiñ eban abade. / El obispo de Vitoria le impuso las manos.
abade-etxe. iz. (TE). Casa cural, rectoría. Elixiari joten zan abade-etxia. / Junto a la iglesia estaba la rectoría.
abadegei (abadegai). iz. (TE). Seminarista. Abadegei zala, asko jokatzen eban pelotan. / Siendo seminarista, jugaba mucho a la pelota.
abadekume iz. (JSM). Hijo,-a de cura. Ik. abadeseme.  "Clérigo" (JSM in TE, 764).
abadeseme iz. (JSM). Hijo de cura. Ik. abadekume.  "Clérigo" (JSM. in TE, 764). / XVIII. mendearen erdialdera Eibarren elezinuetarako agertu ziren Ordenanzetan honako hau dator: "egon della Conttuban Justticia Errejimenthu gusticha esteilla nombrau escribauzatt, abaderen semerik". G. Mugica, Monografía Histórica de la villa de Eibar, 466. orr.
abadetar (abaretar). adlag. (TE). Clerical.   Politikako berbia da. Abadetar amorratua izan zan beti. / Siempre fue clerical rabioso.
abandonau abandonatze [abandonatu] . du ad. (OEH). Abandonar. Andra txarra zuan baiña holan ezingo juat abandonau. (Zirik 120).
abao iz. (TE). Panal de miel. Hain loratsua zan ingurua eze, erletxian abauak eztixa gaiñezka. / Era tan florido el derredor, que en la colmena rebozaban de miel los panales. / Eztixa apartautakuen geratzen dana da abaua; zera, argizaixa! Nik ez dot erlien asuntuen gauza asko zertu, baiña abaua bai, abaua! Hari eraitten jako belozidadia bueltan emonda, eta eztixak urten eitten dutsa, ta geratzen dana da argizaixa, abaua. Ik. erliak urten, erlabixa, erlatoki, erletxe.
abar iz. (TE). Ramita, rama pequeña.   "Las ramas delgadas de que se hace materia de arder" (TE, 103). Egurra burdixan eta abarrak narrian ekarten zetsuezen ataira baserrittarrak, lehengo sukaldietarako. / Los leños en el carro y el ramaje en la narria, solían traer a la puerta los aldeanos, para las cocinas de antaño. / Adarrak eta abarrak ez dira bat: abarrak txikixak dira, jo aizkoriakin eta txiki-txiki-txiki egitten diranak, háretxek dira abarrak.
abarka (albarka). iz. (ETNO). Abarca. Lehen narruzko abarkie josten jarduten eben! Narruzko abarkie! Etxien hil behi zahar bat, bai? Zeziñetarako? Ta haretxen narruek ganbaran josi, luze, sikatutakuen. Abarkolak eiñ, medidan (ohola behien markau eitten eben); ebagi gero ta abarka-oholak eiñ. Gero hantxe medidarako abarka narrue etaratzen eben, oiñekue. Zeiñek zenbat oiñ bihar eban, horixe. Gero gizonak, abarkien narrua albo banatara zulatu eitten eban, ta jostugelakin, jostugela sartzen otsen musturrien gero, ta albotara beste zintta bi, ta haretxekin batzen eben. Bai, bai, narruakin. Jostugelakin josten zittuen. Abarka-jostie... gure aitta zanak-eta zelan abarkia josten eben? Basarrikue, baiña.... / Abarkak tajuzkoak ez zituala ta zapatak erostia pentsau eban. (Zirik 81).  Bes. abarkadun, abarkagintza, abarkagin, abarkero, abarka-galtzak.
abarka-galtza. iz. (ETNO). Conjunto de abarcas y calcetines de lana.  Pluralian erabiltzen da: abarka-galtzak
abarka-soka. iz. (ETNO). Cuerda para atar las abarcas.   Abarkak lotzeko soka luzia. Abarka-soka barrixak falta egitten deste, honek motz-motz eginda dagoz. / Baiña abarka-sokak eitteko ez zan zurdarik erabiltzen; harendako ardi nabarrak bihar. Eta jertsixak eitteko be ardi nabarrak; jertsixak ziran, ba, zurixak, ala nabarrak. Tintau? Tintau ardilania ez!. Ik. abarka-zintta.
abarka-zintta. (abarka-zintxa, abarka-zinta, albarka-zintta). iz. (NA). Cuerda para atar las abarcas. Ik. abarka-soka.
abarkadun iz. (TE). Aldeano,-a, casero,-a.   Basarrittarrari esaten detsa kaletarrak, askotan zentzu txarrian. Basarrittarrak, barriz, "kalekuma" kaletarrari. Abarkaduna izan arren, guk aiñako eskolia aldian dau. / A pesar de ser aldeano, tiene tanta escuela como nosotros. Ik. mendi-mutil, kaletar, kalekuma, basako.
abarkagin iz. (TE). Abarquero,-a, el/la que hace abarcas. Lehengo baserrittarrak, eurak abarkagiñak. / Los aldeanos de antaño, ellos mismos se hacían las abarcas.
abarkagintza iz. (TE). Artesanía de las abarcas, confección de abarcas. Abarkagintzia, neguko zeregiña baserrixan. / El confeccionar abarcas, ocupación invernal en el caserío.
abarkero iz. ( -). Abarquero,-a.  Izena eta izenlagun moduan erabili leike.
abarketa (albarketa). iz. (TE). Alpargata. Zortzi egun baiño lehen bota bihar izan zittuan abarketok. / Antes de los ocho días tuvo que tirar las alpargatas. / Gu be han ibiltzen giñan, gerratian, mendi-puntan biharrian abarketekin....
abarketagin iz. (TE). Alpargatero,-a. Bizar-kentzaillia, gehixenetan abarketagiña izaten zan bide batez . / El barbero, las más de las veces, era al mismo tiempo alpargatero.
abarketero iz. (TE). Alpargatero,-a, fabricante de alpargatas. Iraltserua, abarketerua, zapaterua, txisperua.
abarkol iz. (ETNO). Plantilla para hacer albarcas.   Abarkak egitteko zurezko plantillia. Ik. sopitta, abarkugal.
abarkugal iz. (ETNO). Correa de cuero que da forma a las abarcas.   Abarkian ertzian ipintzen dan narru estua, abarkia batu eta formia emoteko. Ik. zozki, sopitta, abarkol.
abasto (abastu). adlag. (OEH). Abundantemente.   Ugari; nahikua. Tabernia bete jente ta kriarak gelditu barik abasto emon eziñik dabillaz. (Zirik 70).
abat (apat). iz. (TE). Abad.   "Lo mismo que apata de Apatamusturixo" (TE, 104). "Abata" eta "abadia", sustrai batetiko hitzak. / Komentu hartako apata, jakintsua ei zan. / Dicen que el abad de aquel convento era sabio. Ik. apaiz, abade.  Berba zaharra da eta ez da erabiltzen; TEk toponimixatik eta Berceori hartutako berbia da.  "Obispos e abades, quantos an dignidat pastores son clamados sobre christiandat. (Berceo. V. de Sto. Domingo. 30)." (TE, 104).
abauts iz. (ETNO). Butrino de madera para pescar.